Indometazina
Indometazina[1] antiinflamatorio ez-esteroide (AIEE) bat da, indoletik eratorria eta diklofenakoarekin lotua. Medikuaren errezetaren bidez lortzen da, hanturak eragindako sukarra, mina eta giltzadura-zurruntasuna murrizteko. Prostaglandinen ekoizpena inhibituz jarduten du, sintoma horiek eragiteagatik ezagutzen diren seinaleztapen-molekula endogenoak. Ziklooxigenasa inhibituz egiten du, prostaglandinen ekoizpena katalizatzen duen entzima.[2]
Osteoartritisa, artritis erreumatoidea, giharretako mina, espondiloartropatiak, osteitis deformatzailea, dismenorrea, bursitisa, tendinitisa, buruko mina, neuralgia eta, dituen eragin antipiretikoak direla eta, tumore gaiztoak dituzten pazienteen sukarra arintzeko erabiltzen dute. Ez dute erabiltzen haurretan, ez eta trastorno psikiatrikoak, epilepsia edo Parkinsonen gaixotasuna duten pertsonetan ere.[3]
1961ean patentatu zuten eta 1963an medikuntzarako onartu zuten.[4][5] Osasunaren Mundu Erakundearen Funtsezko sendagaien zerrendan dago.[6] 2022an, Estatu Batuetan gehien errezetatutako 256. sendagaia zen, milioi bat errezeta baino gehiagorekin.[7][8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Farmakoak Hiztegia] [2022]
- ↑ (Ingelesez) (PDF) TGA Approved Terminology for Medicines, Section 1 – Chemical Substances. Therapeutic Goods Administration 1999ko uztaila, 70 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Indometacina» MedlinePlus 2006ko urtarrila.
- ↑ (Ingelesez) Hart, F. D.; Boardman, P. L.. (1963-10-19). «Indomethacin: A New Non-steroid Anti-inflammatory Agent» (PDF) The BMJ (British Medical Association) 2 (5363): 965–970. doi:. PMID 14056924. PMC 1873102..
- ↑ (Ingelesez) Fischer, János; Ganellin, C. Robin, eds. Analogue-based Drug Discovery. Wiley-VCH, 517 or. ISBN 9783527607495..
- ↑ (Ingelesez) OME. (2021). (PDF) World Health Organization model list of essential medicines: 22nd list (2021). Geneva.
- ↑ (Ingelesez) «The Top 300 of 2022» ClinCalc.com.
- ↑ (Ingelesez) «Indomethacin Drug Usage Statistics, United States, 2013 - 2022» ClinCalc.com.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |