Indonesiako Museo Nazionala
Indonesiako Museo Nazionala Museum Nasional | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Indonesia |
Indonesiaren banaketa administratiboa | Jakarta |
Administrative city of Indonesia | Jakarta Pusat |
Koordenatuak | 6°10′34″S 106°49′18″E / 6.1761°S 106.8217°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1778 |
Inaugurazioa | 1778 |
Jabea | ministry of education and culture (en) |
Arkitektura | |
Ordezkatzen du | Museum of the Royal Batavian Society of Arts and Sciences (en) |
Objetu kopurua | 141.000 |
Bisitariak urtean | 157.905 |
Kontaktua | |
Telefonoa | tel:(021)3504333 |
Webgune ofiziala | |
Indonesiako Museo Nazionala Jakartako Jalan Medan Merdeka Barat-en, Merdeka plazaren mendebaldean dagoen museo arkeologiko, historiko, etnologiko eta geografikoa da.[1] Herrian Elefante Eraikuntza bezala ezaguna da (Gedung Gajah), 1871ean Thailandiako Chulalongkorn erregearen oparia; izen hori atzealdeko patioan erakusten duen brontzezko elefante bate estatuatik datorkio. Museoan jasotako bildumak ugariak dira; haien helburua Indonesiako osoko lurraldeak hartzea eta haien historia. Halaber, Indonesiako ondarea babesteko asmoa du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1778ko apirilaren 24an Holandako intelektual talde batek erakunde zientifiko bat, Bataviaasch Genotschap van Kunsten du Wetenschappen ere, (Bataviako Arteen eta Zientzien Elkartea) sortu zuen. Beren helburua ikerketa sustatzea zen, batez ere historia, arkeologia, antropologia eta fisika alorrean. Sortzaileetako batek, JCM Radermacher, eraikin bat eta oinarria izango zen objektu eta liburuen bilduma bat eman zuen. Hori museoaren hasiera izan zen. Proiektua aurrera joan ahala, espazioa gehiagoaren beharra ikusi zen. Thomas Stamford Raffles jeneralak XIX. mendearen hasieran eraikin berri bat egiteko bidea ireki zuen. 1862an Ekialdeko Indietako Gobernuak bildumak babesteko museo berri bat eraiki zuen. Berria 1868an inauguratu zen. 1950eko otsailaren 29an Kebudayaan Lembaga Indonesia (Indonesian kulturaren Kontseilua) izena hartu zuen instituzioak. 1962ko irailaren 17an Indonesiako gobernuak Museo Nagusia bihurtu zuen. 1979ko maiatzaren 28ko dekretuaren bidez, Museoa Museo Nazionala izendatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea](Ingelesez):Webgune ofiziala.