2.500 soldadu erregular
7.500 miliziano
15.000 erreserbista
Galerak
1.000 bilera
Ezezaguna
Indonesiaren Ekialdeko Timorren inbasioa1975ekoabenduaren 7an hasi zen. Antikolonialismoaren aitzakiarekin IndonesiakEkialdeko Timor militarki inbaditu zuen. Portugalen kolonizazioaren ostean FRETILINek gidatutako gobernua egon zen, eta hau modu bortitzean kaleratu zuten. Kalkuluek diote 100.000 soldadu eta zibiletik gora hil zirela, heriotza bortitzen ondorioz edo goseteen ondorioz.
Gerraren osteko lehenengo urteetan Indonesiako militarrek erresistentzia handia izan zuten mendietatik, baina 1977-1978tik aurrera Ameriketako Estatu Batuek eta Australiak emandako armak erabilita FRETILINen egitura suntsitu zituzten. Hala ere bi hamarkadetan zehar borrokak izan ziren Indonesiaren eta Ekialdeko Timorren aldeko taldeen artean. 1999anNBEk gidatutako erreferenduma egin zen eta independentziaren alde bozkatu zuten.