Indotxina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Indotxina

Indochina 1954.jpg


Indotxinako penintsula 1954an
Koordenatuak 16° N, 102° E / 16°N,102°E / 16; 102Koordenatuak: 16° N, 102° E / 16°N,102°E / 16; 102

Indotxina[1] Asiako hegoaldean, India, Bengalako golko eta Txinaren artean dagoen penintsulari deritzo. Malakako itsasarteak bereizten du Insulindiatik. Gaur egun ondorengo estatuek osatzen dute: Kanbodia, Vietnam, Laos, Myanmar (Birmania ohia) eta Thailandia.

Ibai nagusiak Irawadi, Saluen eta Mekong dira. Montzoi klima lurralde gehienak; iparraldean, berriz, ekuatoriala da. Erlijio nagusia budista da. Politikoki Indotxina-ren barruan Birmania, Thailandia, Laos, Kamputxea, Vietman eta Malaysia daude. Bost etnia talde nagusi daude Indotxinan: birmaniarrak, siameseak, khmerak, laosiarrak eta vietnamdarrak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

I. mendetik X. mendea arte Txinaren mende egon zen. Indotxinara iritsi ziren lehen europarrak portugaldarrak izan ziren (1508). 1858tik 1954ra Frantziaren parte izan zen, Frantses Indotxina osatuz (1887-1954).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Indotxina Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]