Indro Montanelli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indro Montanelli
Montanell-a-Milano-1992.jpg
Bizitza
JaiotzaFucecchio1909ko apirilaren 22a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1909ko apirilaren 22a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2001eko uztailaren 22a)
HeriotzaMilan2001eko uztailaren 22a (92 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gernu-infekzioa
Familia
Ezkontidea(k)Colette Rosselli  (1974 -  1996ko martxoaren 9a)
Hezkuntza
HeziketaFlorentziako Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Estoniera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, zinema zuzendaria, gidoilaria, idazlea eta historialaria
Enplegatzailea(k)Tartuko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
KidetzaAccademia della Crusca (en) Itzuli

IMDB: nm0598975 Allmovie: p173828
Discogs: 5773325 Edit the value on Wikidata

Indro Montanelli (Fucecchio, Florentziako probintzia, Italia, 1909 - Milan, Italia, 2001) italierazko kazetaria eta historialaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Florentziako Unibertsitatean eta Sorbonan egin zituen ikasketak. Azken horretan, zientzia politikoetan eta zuzenbidean lizentziatu zen. Historia-ikasketak Alemanian osatu zituen. 1939-1972 urte bitartean Il Corriere della Sera aldizkarian zutabeak idatzi zituen. Gerrako berriemaile gisa, bi fronteetan izan zen Bigarren Mundu Gerran, eta orobat izan zen Espainiako Gerra Zibilean; Espainiara iritsi zenean faxisten aldeko zen, baina gerran ideologia aldatu zuen.

1974an, ideologia-ikuspegia aldatu zuenez gero, ordu arteko aldizkaria utzi eta Il Giornale nuovo sortu zuen Milanen. Sortu zenetik bertatik terrorismoa salatu zuen, bai ezkerreko terrorismoa bai eskuinekoa. Horren ondorioz, 1977an Brigada Gorrietako bi kidek zortzi tiro eman zizkioten hanketan, baina bizirik irten zen; handik urte batzuetara, eraso zutenek antolatutako erakusketa batera joan zen Milango espetxera.

1994. urte arte izan zen Montanelli Il Giornaleko zuzendari. Urte horretan dimisioa eman zuen, ez baitzegoen ados Silvio Berlusconi enpresa-gizonarekin. Ondoren, egunkari berri bat kaleratu zuen, La Voce (1994), baina denbora gutxira desagertu egin zen arazo ekonomikoak zirela-eta. 1996an Asturiasko Printzearen saria eman zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Indro Montanelli Aldatu lotura Wikidatan