Indukzio elektromagnetiko

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eroale bat eremu magnetiko baten barnean mugitzerakoan eroale horretan korronte elektrikoa agertzen da.

Indukzio elektromagnetikoa, indar elektroeragile edo eremu magnetiko baten ondorioz sortzen den fenomenoa da. Material eroale bat kanpo magnetikotik mugituz korronte elektrikoa lortzen da. Fenomeno hau Michael Faraday-k aurkitu zuen 1831ean, induzitutako tentsioaren magnitudea fluxu magnetikoaren aldakuntzaren proportzionala dela azaldu zuen, Faradayren legea.

Bestalde, Heinrich Lenzek egiaztatu zuen tentsiotik induzitutako korrontea fluxu magnetikoaren kontrakoa zela, horregatik korronteak fluxua mantentzea eragiten du. Hau baliozkoa da fluxuaren intentsitatea aldatzen bada edo materiala mugitzen bada.