Inemuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Banku bateko zinpeko jagole bat lanean biaoa egiten.

Inemuri, japonieratik mailegatutako hitza, lan-orduko lo kuluxka edo lan-orduetako biaoa izendatzeko erabiltzen den nazioarteko hitza da. Lan orduetan nekeari aurre egiteko lo kuluxka bat egitea ez omen dago txarto ikusita Japonian[1] eta lantoki batzuetan ohitura bihurtu da.

Maiztasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lo kuluxkaren maiztasuna eguneko unearen araberakoa da. Egunean zehar lan egiten duten enplegatuek siesta motzak egin ohi dituzte eta gauez lan egiten dutenek, berriz, periodo luzeagoan egin ohi dute lo.

Loaren Erakunde Nazionalaren inkesta batean inkestatuen 30%-ak lanean lo egiten duela onartu du[2]. Horretaz gain, amerikarren 90%-ak lanean arazorenbat pairatu du lo gutxiegi egitearen ondorioz. Laurden batek onartu du, betebeharrak saihestu dituztela noizbait horregatik ere.

Istripu garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazkin pilotuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2008ko otsaila – Go! aerolineako pilotoak kanporatuak izan ziren ikerketa baten ondoren, Honolulu, Hawaii-tik Hilo, Hawaii-rako hegaldi baten erdian lo egitea leporatuta. Guztira, 24 kilometro gehiago bidaiatu zuten lurreratu aurretik lo-kuluxkaren ondorioz.

Aire kontrolatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1984ko urria – Aeroflot Flight 3352-ek mantenimenduko ibilgailuak jo zituen lur hartzean Omsk, Errusian. Lurreko kontrolatzaileak, gau osoa esna zeramanak, langileak lurreratzeko pista sikatzera bidali zituen euri jasa handiak izan ondoren eta lanean zehar lo egiteko baimena eman zien. 178 pertsona hil ziren istripuan, kontrolatzaileak bere buruaz beste egin zuen geroago kartzelan.
  • 2007ko urria – lau aire kontrolatzaile italiar kaleratuak izan ziren lo aurkitu zituztenean lan-orduetan[3].
  • 2011ko martxoa – Ronald Reagan Washington National Airporteko gaueko aire kontrolatzaileak lo hartu zuen. Lo zegoen bitartean, bi hegazkinek lur hartu zuten gora beherarik gabe. Hurrengo asteetan, antzeko gertakariak eman ziren. Horren ondorioz, Hank Krakowskik, Estatu Batuetako aire kontrolatzaileen buruak, politika berri bat sortu zuen lan-txanda guztietan bi aire kontrolatzeile egon zitezen.

Autobus gidariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2011ko martxoa – turismo autobus batek istripua izan zuen Conneticuteko kasino batetik New Yorkera itzultzen ari zirela. 14 pertsona hil ziren eta beste asko zaurituta atera ziren[4]. Gidaria edana egotea eta lo egitea ukatu zuen arren, bizirik irten zen pertsona batek lo zegoela baieztatu zuen[5].

Polizia edo segurtasun langileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1947ko abendua – Washington D.C.-ko polizi batek 75 dolarreko isuna jaso zuen lanorduetan lo egiteagatik.
  • 2007ko urria – CBSk kaleratu zuen bideo batek erakutsi zuen zentral nuklear bateko dozena bat segurtasun langile inguru lo zeudela.
  • 2009ko abendua – New York Post-ek Rikers Island presondegiko guarda bat preso baten ondoan lo erakusten zuen argazki bat argitaratu zuen. Argazkia beste guarda baten mugikorretik atera zen. Bi langileak zigortuak izan ziren ekintza hauengatik; lo zegoena lo egoteagatik eta argazkia atera zuena mugikorrik gabeko politika bortxatzeagatik. Presoa ez zen identifikatu.

Besteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987ko martxoa – Peach Bottom instalazio nuklearra isteko agindua eman zen Nuclear Regulatory Commission-en aldetik lau operadore lo aurkitu ondoren[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Drummond, Christiane. (2018-03-07). «Qué es Inemuri, la técnica japonesa para ser más productivos» ticbeat.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-22).
  2. «Survey: One-third of workers catching zzz's on job - CNN.com» web.archive.org 2008-03-05 (Noiz kontsultatua: 2019-05-24).
  3. «Italian air traffic controllers suspended for sleeping on duty : Luton Airport News Stories» web.archive.org 2007-10-28 (Noiz kontsultatua: 2019-05-24).
  4. «14 dead in NYC tour bus accident» Connecticut Post 2011-03-12 (Noiz kontsultatua: 2019-05-24).
  5. «Lawyer: NYC bus driver sober, awake before crash» Connecticut Post 2011-03-25 (Noiz kontsultatua: 2019-05-24).
  6. «SLEEPING ON THE JOB LEADS TO SHUTDOWN OF REACTOR - New York Times» archive.is 2012-07-17 (Noiz kontsultatua: 2019-05-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]