Ines Artajo Ayesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ines Artajo Ayesa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Inés Artajo Ayesa
JaiotzaIruñea, 1956 (67/68 urte)
Herrialdea Nafarroa
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta zuzendaria
Enplegatzailea(k)Diario de Navarra
Jasotako sariak

Inés Artajo Ayesa (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1956) nafar kazetaria da. Diario de Navarrako zuzendaria izan zen 2006 urtetik 2021 urtera.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñean jaio zen, eta haurtzaroa Uxuen (Nafarroa) igaro zuen, aita Udaleko idazkaria baitzen herrian, eta hantxe bizi izan zen hamaika urtera arte. Nafarroako Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentziatu zen 1979an.

Kazetari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogei urterekin Diario de Navarra egunkarian bekadun gisa iritsi zen.[2] 43 urtez egon zen Nafarroako egunkarian, 2021eko irailean erretiratu zen arte. Bere kazetaritza-ibilbidean, Nafarroako gizarteko dozenaka pertsonari elkarrizketa sakonak egin zizkien, hainbat arlotakoak: politika, medikuntza, zuzenbidea, kirola, kultura. Kronika politikoaz ere arduratu zen.[3]

Zuzendari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko urtarrilaren 1ean Diario de Navarraren zuzendaritza hartu zuen, Julio Martínez Torresen ordez.[4] Urte haietan, egunkariaren eta haren edizio digitalaren eraldaketaren buru izan zen, irakurleen behar berrietara egokituz; ETA erakunde terroristaren mehatxuari aurre egin zion; Covid-19 pandemiari aurre egin zion, erredakzioaren eta Nafarroako egunkariaren atalen egitura egoera berri horretara egokituz; eta egunkariaren edizio inprimatua berritu zuen, 2022ko urtarrilean beste errotatiba bat eskuratuta.[1]

2021eko irailaren 23an jubilatu zen Diario de Navarrako zuzendaritzaren buru, eta ordura arte zuzendariordea lanetan aritu zen Miguel Ángel Riezuk ordezkatu zuen.[5]

Monografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Entrevistas con Navarra al fondo: personas y momentos, Pamplona, Ediciones y Libros, 2003, 419 or. ISBN 8496197093.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2022an Luca de Tena saria.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]