Inese Pabērza
| Inese Pabērza | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | 1955eko apirilaren 22a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2025eko urtarrilaren 13a (69 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | letoniera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | antzerki aktorea eta abeslaria |
Inese Pabērza (Riga, 1955eko apirilaren 22a – 2025eko urtarrilaren 13a) letoniar abeslari eta aktorea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inese Pabērza Rigan jaio zen 1955eko apirilaren 22an[1]. 1971n Menuets taldeko bakarlari bihurtu zen, eta hurrengo urtean Liepājas dzintars jaialdian parte hartu zuen[1]. Talde horrekin aldizka aritu zen 1983an desegin zen arte. 1987an, Janis Blums oroimenezko kontzertuan parte hartu ondoren, taldeak 1994an berriro ekin zion emanaldiei. 1974ko Rigako Talde Afizionatuen Lehiaketan, Pabērza abeslari onena izendatu zuten[2].
Letoniako Kontserbatorioko Zuzendaritza eta Antzezpen Fakultatean ikasi zuen Māra Ķimeleren eskutik eta 1978an graduatu zen[1]. 1974an, ikasten zuen bitartean, Kamēr saule vēl nenoriet... antzezlanean parte hartu zuen[1]. 1978an Valmierako Antzoki Dramatikoan hasi zen lanean[3].
Pertsonaia liriko eta emozionalak antzeztu zituen batez ere: Emakume fosforikoa (Vladimir Maiakovski, Pirts, 1978), Sēlija Duka (Jene Heltaji, Mēmais bruņinieks, 1979), Leksīte (Mārtiņš Zīverts, Ķīnas vāze, 1988), Elīna (Ingmar Bergman, Rudens sonāte, 1996)[4]. 1984az geroztik, zineman ere aritu zen.
1998an Menuets taldeko historiaren inguruko liburu bat idatzi zuen, Menuets: savējiem — kas bija, ir un būs… izenburua zuena.
Letonian hil zen 2025eko urtarrilaren 13an, 69 urte zituela[5][3].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Pertsonaia[6] |
|---|---|---|
| 1984 | Aveņu vīns | Irēne |
| 1985 | Svešs gadījums | |
| 1987 | Fotogrāfija ar sievieti un mežakuili | Cilda Dimda |
| 2004 | Man patīk, ka meitene skumst | Ama |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Letonieraz) Rudaks, Uldis. «Menueta dziedātāja un biogrāfe» Diena 1998-08-29 (kontsulta data: 2025-01-27).
- ↑ (Letonieraz) Krieviņš, G. «Kad uzvarētāji zināmi...» Rīgas Balss 1974-05-13.
- ↑ a b (Errusieraz) «Ушла из жизни советская актриса и певица Инесе Паберза» Аргументы и факты 2025-01-20 (kontsulta data: 2025-01-27).
- ↑ (Letonieraz) Latvijas Enciklopēdija. Rīga: V. Belokoņa enciklopēdija (argitaratze data: 2007), 646 or..
- ↑ (Letonieraz) «Mirusi aktrise, dziedātāja un ilggadējā grupas "Menuets" soliste» NRA 2025-01-14 (kontsulta data: 2025-01-27).
- ↑ (Letonieraz) «Inese Pabērza» Filmas.lv (kontsulta data: 2025-01-27).