Inessa Armand

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inessa Armand

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÉlisabeth Pécheux d'Herbenville
JaiotzaParis1874ko maiatzaren 8a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaNaltxik1920ko irailaren 24a (46 urte) (46 urte)
Hobiratze lekuaKremlingo harresiko nekropolia
Heriotza moduaberezko heriotza: kolera
Hezkuntza
HeziketaUniversité nouvelle de Bruxelles (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
errusiera
Jarduerak
Jarduerakiraultzailea, editorea, politikaria, komunista eta feminista
Izengoitia(k)Елена Блонина
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata

Find a Grave: 28036686 Edit the value on Wikidata

Inessa Armand, Elisabeth-Inès Stéphane d'Herbenville jaioa (Paris, 1874ko maiatzaren 8a - Beslan, Errusia, 1920ko irailaren 24a), frantzes idazlea eta iraultzailea izan zen, bere bizitzaren parte gehiena Errusian bizi izan zuena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armand Parisen jaio zen. Bere ama, Nathalie Wild, frantzes eta ingeles jatorria zuen aktorea zen eta bere aita, Théodore Pécheux d'Herbenville, operako abeslari ospetsua zen, Armand bost urte zituenean hil zena. Honengatik, bere amonarekin eta bere izebarekin hazi zen, Moskun bizi ziren bi irakasle.

19 urterekin ezkondu zen Alexander Armand-ekin, errusiar ehun-aberats industrial baten semea, zeinekin lau seme izan zituen nahiz eta bere senarraren anaiaren semea ere zaintzen zuen. Inessak eta bere senarrak eskola bat ireki zuten nekazarien seme-alabentzat Mosku inguruan. Denbora honetan, Inessa Errusiako hiriburuan prostituzioan ziharduten emakumeei zuzendutako karitatezko antolaketa batean sartu zen.

Politikan hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1903an Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokratan sartu zen era klandestinoan, bere koinatuaren, Boris Armand, ideia iraultzaileek eraginda. 1907ko ekainean propaganda ilegala banatzeagatik Mezen-en bi erbeste-urtetara kondenatua izan zen, Errusia iparreko hiria.

1908ko azaroan Armand-ek Errusiatik ihes egin zuen eta Parisera itzuli zen non Vladimir Lenin eta Frantzian erbesteratutako beste lider iraultzaile batzuk ezagutu zituen. Inessa-k bere lanak eten zituen doktoratzeko eta oso estuki lan egiten hasi zen komunistekin Kanpo Erlazioetarako Batzordeko idazkaritzara helduz, Europar mendebaldeko talde boltxebike guztiak koordinatzeko eratu zena.

1912ko uztailean Armand Errusiara itzuli zen kanpaina boltxebikearen antolaketan laguntzeko. Bi hilabete geroago atxilotua izan zen eta kartzelatua. 1913ko martxoan askatu zuten fidantzapean. Errusia era ilegalean berriro utzi zuen Lenin-ekin eta Nadezhda Krupskaia-rekin Galitziako eskualde poloniarran bizitzeko, non zenbait artikulu idatzi zituen Robotnitsa (langilea errusiarrez) aldizkari feminista eta iraultzailerako.

Inessa haserretuta azaltzen zen Lehen Mundu Gerran talde sozialista gehienek hartutako gerraren esfortzuaren kontra ez borrokatzearen aldeko politikarekin. Horregatik, Lenin-en alde agertu zen Europako propaganda antigerrazaleko banaketan. Lenin-i ere eskola bat eta alderdi marxista Longjumeau-n (Frantzian) sortzen lagundu zion. 1915eko martxoan, Armand Suitzara mugitu zen eta han Emakume Sozialistako Nazioarteko Konferentzia antolatu zuen, gerraren aurkakoa.

Armand eta iraultza errusiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1917ko martxoaren 2an Nikolas II.a tsarrak abdikatu egin zuen eta herria behin-behineko gobernuaren esku utzi zuen. Boltxebikeak, orduan erbestean, etsiak hartuta zeuden Errusiara itzultzeko herriaren norabide politikoan eragiteko. Kanpo-arazoen ministro alemaniarrak Petrograderanzko tren berezia jarri zuen Armand, Lenin eta beste 26 lide komunistentzat, bere asaldura-jarduera antigerrazaleek ekialdeko frontean armistizioa lortzen lagun zezaten itxaropenarekin.

Iraultzaren ondoren Armand Moskuko Sobietaren zuzendaritza-batzordearen parte izan zen, zeinetik Brest-Litovsk-eko Hitzarmenaren sinadura gogorki kritikatu zuen. 1918ko Emakume Langile eta Nekazarien Kongresuan etxeko zereginen askatze femeninoari buruzko diskurtso harrigarria eman zuen:

Kapitalismoaren azpian, emakume langileak fabrikan lan egiteko eta gero etxean etxeko lanak egiteko zama bikoitza jasan behar du. Ez du soilik labekatu eta ehundu behar patroiarentzat, bere familiarentzat garbitu eta janaria prestatu behar du ere. Baina gaur desberdina da. Sistema burgesa desagertzeko bidean dago. Sozialismoaren eraikuntzaren garaira hurbiltzen ari gara. Unitate ekonomiko indibidual txikien, sukalde garatu gabeen, kaltegarrien eta gaizki hornituen eta gobadarako garbiketa deserosoaren milioi eta milioi unitate txikiak ordezkatzeko, sukaldeetako, jangeletako eta garbitegietako egitura kolektiboak sortu behar ditugu.

Petrogradera itzuli ondoren 1920ra arte aritu zen Zhenotdel-en buruzagitzan, sexu-berdintasuna Alderdi Komunistan eta sindikatu sobietarretan eskatzen zuen antolaketan. Handik, abortuaren aldeko legeriaren alde agertu zen, prostituzioaren kontra borroka egin zuen, eta amen eta seme-alaben babes sozialeko hobekuntza eta emakume langileen eta nekazarien erregimeneko parte-hartze politikoa bultzatu zituen.

1920ko udaberrian zehar Kommunistka egunkari feministaren agerpena bultzatu zuen, zeinen gaien artean «emantzipazio femeninoaren alderdi nagusiak eta sexuen arteko erlazioan aldaketa sakona egin behar bazen» nabarmentzen ziren. Argitalpen honen bosgarren zenbakiak berezko Inessa-ren heriotza-oharra argitaratuko luke. Inessa Beslanen hil zen Kaukasoan pasatutako opor batzuetan hartutako koleraren ondorioz.

Armand kultura popularrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armand zineman agertu da Lenin Parisen (1981, Claude Jadengatik), Trena (1987, Dominique Sandangatik) eta All My Lenins (1997, Janne Sevchenkogatik) pelikuletan. Heroia bezala ere agertzen da Seven Days to Petrograd (1988, Penguin Books) Tom Hymanen eleberrian, Lenin-en eta Inessa-ren aipaturiko hirirako erbestearen itzuli bidaian girotuta dagoena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]