Infante

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Espainiako infante baten koro heraldikoa

Infante (literalki, haurra), askotan Printze gisa itzulia, Espainiako Erresumak zein aurretik Iberiar Penintsulan egondako Portugalgo Erresuma, Aragoiko Erresuma, Gaztelako Erresuma, Nafarroako Erresuma eta Leóngo Erresumak emandako noblezia titulu bat da. Erregearen seme eta alabak (infanta) izendatzeko balio du, ez bada tronua jasoko duen lehen semea. Honi printze titulua ematen zaio. Infanteen emazteek ere infanta titulua jasotzen dute ezkontzak oniritzi dinastikoa baldin badu (adb. Alizia Borboi Parmakoa), nahiz eta 1987tik aurrera hau ez den zuzenean gertatzen Espainian (adb, Ana Orleansgoa). Infanten senarrek ez dute titulua lortzen ezkontzen direnean, nahiz eta batzuetan "grazia" titulua ematen zaie erregeak hala erabakitzen badu.