Influencer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Influencer-a, gai jakin bati buruz sinesgarritasuna duen pertsona da eta, sare sozialetan duen presentzia eta eraginagatik, negozio edo marka bat Internet bidez ezagunagoa eta nabariagoa bihurtzea lortu dezakete. Influencerek, sareetan, beraien zaletasunei buruzko ikuspegi pertsonalak  partekatzen dituzte, eta horrek joera markatzeko eta kontsumo-ohituretan aldaketak sortzeko gai bihurtzen ditu. Internet bidez gero eta ikus-entzule, like, retuit eta share gehiago eskuratu ditzakete eta horrek eragin handia du.

Influencerrek YouTubeko kanaakt, blogak edo bestelako sare sozialak erabiltzen dituzte. duten pertsonak dira. Era askotakoak izan daitezke: batzuk haien etxeetatik lan egiten dute bakarrik eta beste batzuk ekitaldi garrantzitsuetara gonbidatuak izaten dira. Nahiz eta influencerrek pertsona famatua izateko beharrik ez izan, badira haien sare sozialei esker influencer oso azkar bihurtu diren celebritiyak.


Pertsona hauen bitartez negozio handia egin daiteke. Izan ere, gaur egungo teknologiek enpresei haien salmentak handitzeko teknika berri eta berritzaileak aurkitzeko beharra eragin dizkie. Beraz, influencerrak marketing eta publizitate onlinea erabiliz lan egiten dute. Marken atxikimenduaren, engagementaren, %70a influencerren bidez egiten den lanari esker lortzen da.

Enpresek influencerrak hautatzeko erabiltzen dituzten irizpideak hurrengoak dira:

  • Beste erabiltzaileengan iritzi eta erantzun ezberdinak eragiteko duten ahalmena. Sare sozialetan aritzen den pertsona batek influencerra izateko aukera handiak izango ditu besteak gai edo marka baten inguruan hitz egitera eramaten baditu.
  • Influencer baten jarraitzaileek antzeko interesak izatea. Jarraitzaileak garrantzitsuagoak dira haien kalitatearengatik haien kantitateagatik baino.
  • Influencer horrek gaiari buruzko elkarrizketan parte hartzea. Ezinbestekoa da pertsona honek ekintza konkretu horretan esku hartzea sare sozialetan arrakastatsua izatek

Influencerrak era askotako helburuak lortzeko kontratatu ahal dira, hala nola:

  • Produktu edo zerbitzu baten merkaturatzean laguntzeko.
  • Marka berri baten merkaturatze batean lan egiteko, enpresa horren irudia izanik.
  • Marka baten ekintza konkretu bat promozionatzeko.
  • Jendartean marka baten ekitaldiak zabaltzeko, ekitaldi horretara bertaratuz.

Famatuenak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Forbes aldizkariaren arabera, hurrengoak dira mundu mailako influencer ospetsuenak

Kosmetika arloko influencerrak

  1. Zoe Sugg.
  2. Michelle Phan.
  3. Huda Kattan.
  4. Nikkie de Jager.
  5. Shannon Harris.
  6. Jefree Star.
  7. Kandee Johnson.
  8. Manny Gutierrez.
  9. Christen Dominique.
  10. Waynes Goss.

Kirol arloko influencerrak:

  1. Kayla Itsines.
  2. Jennifer Selter.
  3. Emily Skye.
  4. Michelle Lewin.
  5. Joe Wicks.
  6. Cassey Ho.
  7. Lyzabeth Lopez.
  8. Simeon Panda.
  9. Natalie Jill.
  10. Rachel Brathen.

Etxearen dekorazioko influencerrak:

  1. Grace Bonney.
  2. Elsie Larson.
  3. Kate Albrecht.
  4. Paloma Contreras.
  5. Will Taylor.
  6. Bri Emery.
  7. Emily Henderson.
  8. Jennifer Hadfield.
  9. Reichel Broussard.
  10. Coco Cozy.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]