Informazioaren segurtasun

Informazioa babesteko erabiltzen diren neurri prebentibo eta erreaktiboak zehazten dute informazioaren segurtasuna kontzeptua. Neurri horiek informazioaren konfidentzialtasuna, erabilgarritasuna eta datuen osotasuna mantentzeko erabiltzen dira.
Informazioaren segurtasunaren aurka dauden mehatxuak modu desberdinetan agertu daitezke. Gaur egun mehatxu ohikoenak software erasoak, jabetza intelektualaren lapurreta, identitate lapurreta, ekipamendu edo informazio lapurreta, sabotajea eta estortsioa izan daitezke.
Jende askok uste du inoiz ez dela izango honelako atake baten helburu baina egia esan ziur aski gehienok izan gara noizbait birus, har, Troiako zaldi edo phising atake baten biktima.
Enpresak izaten dira jabetza intelektualaren lapurreten ohiko biktimak baita ekipamendu eta informazio lapurretenak ere, bereziki kontutan izanda gaur egun tresna gehienak mugikorrak direla.
Enpresak eta instituzioak izaten dira sabotajeen helburu, horretarako webguneak suntsitzea edo bezeroei sarrera galaraztea izaten dira ohikoenak.
Pertsonen kontrako atakerik larrienak identitate lapurretak dira. Horrek aukera ematen dio lapurrari biktimaren izenean aritzeko onuraren bat lortzeko.
Bestalde, azken garai honetan ramsomware atakeak ugaritu egin dira. Atake hauetan biktimari tresna informatikoa edo informazioa bahitzen diote eta berreskuratzeko erreskate bat ordaindu behar da. Normalean iruzurra izaten da eta naiz eta ordaindu ekipoa edo/ta informazioa ez dira normalean berreskuratzen.
Arrisku, mehatxu eta atake hauei aurre egiteko eta beraien eragina arintzeko gauza ugari egin daitezke: ahuleziak ekiditeko sistema eguneratuta mantendu, neurriak hartu atakeak blokeatzeko, eta abar.
Informazioaren segurtasunaren arloa asko hasi da azken urte hauetan eta ikasi eta lanean aritzeko arlo ugari eskaintzen ditu, ala nola: azpiegituren eta sareen segurtasuna, aplikazio eta datu baseen segurtasuna, segurtasun testak, informazio sistemen auditoria, negozioen jarduerak jarraitzeko planak edo forensea.