Edukira joan

Ingeniaritza informatiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sakontzeko, irakurri: «Informatika»

Ingeniaritza informatikoa informatikaren, ingeniaritza konputazionalaren, informazio sistemen ingeniaritzaren, software ingeniaritzaren eta sare eta komunikazioen ingeniaritzaren oinarriak aplikatzen dituen ingeniaritzaren adarra da, mota guztietako softwarea, hardware konputazionala eta komunikazioak garatzeko. Konputazioa eta munduan dituen aplikazioak aztertzen dituen ingeniaritza da.[1]

Azken urteotan, teknologia berrien bilakaerak industria gehienei gero eta gehiago eragiten dien heinean, etengabeko internet, automatizazioa eta digitalizazioa gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da ingeniaritza hau. Hori dela eta, ingeniaritzako unibertsitate gehienetan sistemekin eta informatikarekin lotutako karreretako ikasleak gainerako ingeniaritzetakoak elkarrekin baino gehiago izaten dira.

Era berean, munduak gero eta mendekotasun handiagoa du software-aplikazioekiko eta adimen artifizialaren (hala nola ikasketa automatikoa) arloan etorkizunean izango diren aurrerapenekiko, eta hainbat teknologiarekiko, lanbide horren garapenak eta lan-arloko parte-hartzaileen kopurua esponentzialki handitzea espero da.

Hala ere, oraindik ere diziplina honek izaten dituen arazoak daude, hala nola, neska gutxik aukeratzen dutela (nonbait ez dute sumatzen arlo honek gizartean izan dezakeen eragina, oro har beste ingeniaritzatan bezala), ikasleek programazioa ikasteko izan ditzaketen zailtasunak direla, ikasleen uzte goiztiarraren tasa dela, edo ikasle askok ikasketak amaitu aurretik programatzaile-lanak lortzen dituztelako

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Arruabarrena, Agustin. (2013). «Superkonputagailuak. Istorio luze-luze bat. — Unibertsitatea.Net» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Igor Leturia Elhuyar Aldizkarian informatikaz argitaratutako artikuluak (>100)
  • «Superkonputagailuak. Istorio luze-luze bat. — Unibertsitatea.Net» Agustin Arruabarrena. (2013). www.ueu.eus
  • (Ingelesez) «Babbage's Analytical Engine, 1834-1871. (Trial model) | Science Museum Group Collection» collection.sciencemuseumgroup.org.uk
  • «Informatikari buruz euskaraz argitaratutako liburuak. Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Udako Euskal Unibertsitatea)