Inger Hagerup

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Inger Hagerup
Bizitza
Izen osoa Inger Johanne Halsør
Jaiotza Bergen1905eko apirilaren 12a
Herrialdea  Norvegia
Heriotza Fredrikstad1985eko otsailaren 6a (79 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Anders Hagerup
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak norvegiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, poeta eta antzerkigilea
Jasotako sariak
IMDb nm1093698

Inger Hagerup (Bergen, Hordaland, 1905ko apirilaren 14 - Østfold, Fredrikstad 1985ko otsailaren 6), emakume poeta, antzerkigile eta eleberrigile norvegiarra. Kritikoen iritziz XX. mendeko poeta handienetarikoa da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere benetako izena Inger Johanne Halsør zen. Bost urte zituelarik aita galdu zuen. Urtetan familia leku batetik bestera ibili ondoren, azkenik Nordfjorden eta geroago Voldan lekuratu ziren. Trondheimen ikasten ari zenean komunismora hurbildu zen eta Mot Dag talde komunistaren partaidea izan zen . 1931an Anders Askevold Hagerup (1904-1979) idazlearekin ezkondu zen eta Haugerudera, Oslo, joan ziren bizitzera. Bi seme izan zituzten, biak idazleak, Klaus Hagerup eta Helge Hagerup. Ingerren lehenengo poemak 1939an "Jeg gikk meg vill i skogene" aldizkarian agertu ziren. Bigarren Mundu Gerran Inger eta bere senarra nazien aurkako erresistentziaren partaideak izan ziren. 1943an Suediara ihes egin behar izan zuten. Garai horretan Aust-Vågøy. Mars 1941 poema idatzi zuen, oso ezaguna eta erresistentzia sinboloa haren herrian.[2]

Inger Hagerupi eskainitako plaza Oslon.

Obra aukeratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jeg gikk meg vill i skogene, 1939
  • Flukten til Amerika, 1942
  • Videre, Estokolmo 1944, Oslo 1945
  • Den syvende natt, 1947
  • Sånn vil du ha meg. 30 utvalgte dikt om kjærlighet, 1949
  • Så rart, 1950
  • Mitt skip seiler, 1951
  • Hilsen fra Katarina, 1953
  • Drømmeboken, 1955
  • Den tredje utvei (drama), 1956
  • Strofe med vinden, 1958
  • Lille Persille (children's poetry), 1961
  • Fra hjertets krater, 1964
  • Dikt i utvalg, 1965
  • Det kommer en pike gående, 1965
  • Hva skal du her nede?, 1966
  • Trekkfuglene og skjæra, 1967
  • Ut og søke tjeneste, 1968
  • Østenfor kjærlighet, vestenfor drøm, 1977
  • Samlede dikt, 1985

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]