Ingurumen eta Garapenari buruzko Rioko Deklarazioa
Itxura
Ingurumen eta Garapenari buruzko Rioko Deklarazioa Nazio Batuen Erakundeak 1992an Rio de Janeiron egindako biltzarrean, Lurraren Gailurra deitutakoan, onartutako printzipio-deklarazio orokorra da[1] Deklarazioak giza inguruneari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren Adierazpenean ezarritako printzipioak berretsi egin zituen. Adierazpen hori Stockholmen onartu zen 1972ko ekainaren 16an, eta oinarrizko 27 printzipio formulatu zituen garapen iraunkorrari, giza duintasunari, ingurumen naturalari eta estatuek gizakien ingurumen-eskubideak babesteko dituzten betebeharrei buruz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2009]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |