Ingurumen hezkuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:37, 22 apirila 2015
Ingurumen hezkuntza lantzeko gunerik egokiena ingurumena bera da.

Ingurumen hezkuntza pertsonei ingurumeneko elementu ezaugarri eta prozesuen berri eman eta bereziki gizakiek ingurumenean duten eraginaz sentsibilizazioa sortu, ingurumenari buruz nola jokatu behar duten erakutsi eta jokabide hori sustatzeko hezkuntza-ekintzen multzoa da. beste irakasgaien moduan, eskola eta ikastetxeetan egin badaiteke ere, ingurumen hezkuntzaren helburuak betetzeko modu egokiena ingurumenean bertan ikastea dela frogatu da, baserri-eskola naturaren interpretazio-zentroak bisitatuz eta tokiko esperientzia biziak garatuz. Jean-Jacques Rousseau jo daiteke hezkuntza ingurumenaren aitzindaritzat "natura gure lehenengo maisua" dela adierazi zuenean. Baina 1970eko hamarkadara arte itxaron behar izan zen nazioartean ingurumen hezkuntzari buruzko kezka zabaldu arte, 1972 urtean Estokolmon Giza Ingurumenaren Nazio Batuen Konferentzia ospatu zenean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingurumen hezkuntza Aldatu lotura Wikidatan
Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.