Ingurumen monitorizazio

Ingurumen monitorizazioa ingurumenaren egoera ezaugarritu eta deskribatzeko egiten diren prozesu eta egoeren esparrua da. Ingurumen inpaktuaren ebaluazioa egiteko erabiltzen da, eta giza jarduerek ingurumenean ondorio kaltegarriak eragin ditzaketen egoera askotan ere. Oro har, jarraipen estrategia eta programak ingurune baten egungo egoera ezartzeko edo ingurumen parametroetan erreferentzia eta joerak ezartzeko diseinatzen dira. Monitorizazioaren emaitzak berrikusi, estatistikoki aztertu eta argitaratu ohi dira. Datuen erabilera asmoaren arabera diseinatzen da monitorizazio programa bat, monitorizazioa hasi aurretik.
Ingurumen monitorizazioak airearen kalitatea, lurzoruak eta uraren kalitatea barne hartzen ditu.
Monitorizazio-programa asko, ingurumenaren egungo egoera ezartzeaz gain, etorkizuneko baldintzak aurreikusteko diseinatuta daude. Kasu batzuetan, iraganeko gertaerekin lotutako datuak biltzea ekar dezake; hala nola, antzinako glaziar-izotzetan harrapatutako gasak.

Airearen kalitatearen monitorizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Airearen kutsatzaileak substantzia atmosferikoak dira —bai jatorri naturalekoak, bai antropogenikoak—, zeinek ingurumenean eta organismoen osasunean eragin negatiboa izan dezaketen. Produktu kimiko eta prozesu industrial berrien bilakaerarekin batera, atmosferan kutsatzaileak sartu edo igo egin dira, baita ingurumen-ikerketa eta -araudiak ere, eta airearen kalitatea zaintzeko eskaera handitu egin da.[1]
Airearen kalitatea zaintzea erronka handia da, ingurumen-datuen iturri ugari modu eraginkorrean integratzea eskatzen baitu. Iturri horiek, askotan, hainbat ingurumen-sare eta -erakundetatik etortzen dira.[2] Erronka horiek behaketa-ekipamendu eta tresna espezializatuak behar dituzte, airearen kutsatzaileen kontzentrazioak ezartzeko, besteak beste, sentsore-sareak, geografia-informazioko sistemaren (GIS) ereduak eta sentsoreen behaketa zerbitzua (SOS), sentsoreen datuak denbora errealean kontsultatzeko web-zerbitzua.[2] Airearen kutsatzaileen kontzentrazioak aurreikusteko datu topografikoak, emisioak eta meteorologikoak konbinatzen dituzten airearen dispertsio-ereduak lagungarriak izaten dira airearen monitorizazioari buruzko datuak interpretatzeko.
Airearen laginketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Airearen laginketa pasiboa edo "barreiatzailea" baldintza meteorologikoen araberakoa da; hala nola, airearen kutsatzaileak haizea ingurune xurgatzaile batera barreiatzeko. Lagin-hargailu pasiboek, esaterako, difusio-hodiek, abantaila batzuk dituzte: txikiak, lasaiak eta ezartzeko errazak izan ohi dira, eta bereziki erabilgarriak dira etorkizuneko monitorizazio jarrairako gako-eremuak zehazten dituzten airearen kalitatearen azterketetan.[3]
Airearen kutsadura ere biomonitorizazioaren bidez ebalua daiteke, airearen kutsatzaileak biometatzen dituzten organismoekin; hala nola, likenekin, goroldioekin, onddoekin eta beste biomasa batzuekin.[4][5] Laginketa mota honen onuretako bat da metatutako konposatuen neurketen bidez nola lor daitekeen informazio kuantitatiboa, konposatu horiek sortu ziren ingurunearen adierazgarri dena. Hala ere, kontuz ibili behar da organismoa aukeratzerakoan, nola sakabanatzen den eta kutsatzailearekiko egokitasuna.[5]
Lurzoruaren monitorizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lurzorua monitorizatzean, lurzorua eta hari lotutako kalitatea, osagaiak eta egoera fisikoa bildu eta aztertu behar dira; erabiltzeko gaitasuna zehaztu edo bermatzeko. Lurzoruak mehatxu askori egin behar die aurre, besteak beste, trinkotzeari, kutsadurari, materia organikoaren galerari, biodibertsitatearen galerari, malden egonkortasun arazoei, higadurari, gazitzeari eta azidotzeari. Lurzorua monitorizatzeak mehatxu horiek eta hainbat arrisku ezaugarritzen laguntzen du; hala nola, lurzoruan, inguruko inguruneetan, animalien osasunean eta giza osasunean egon daitezken arazoak.[6]
Lurzoruaren laginketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurzoruaren bi laginketa mota nagusiak dira zorizko laginketa eta konposatuen laginketa. Zorizko laginketak banakako lagin bat une eta leku zehatz batean biltzea dakar; konposatuen laginketak, berriz, banakako lagin ugariren nahasketa homogeneizatu bat biltzea dakar, bai leku jakin batean eta denbora ezberdinetan, eta bai une zehatz batean eta kokapen anitzetan.[7] Lurzoruaren laginketa sakonera txikiko lurzoru-mailetan edo lurzoru sakonean egin daiteke eta bilketa-metodoak sakoneraren arabera aldatzen dira.
Uraren kalitatearen monitorizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lurreko ur-inguruneak itsasoak eta ozeanoak, ibaien aintzirak, padurak, errekak eta izotz-kaskoetan eta glaziarretan izoztutako urak barne hartzen ditu. Urak bizitzarako duen garrantzia dela eta, monitorizazioa edonon gertatzen dela ere funtsezkoa da lurreko biomaren ingurumen-ongizaterako.[8]
Ur gezaren monitorizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ur gezak edateko ura ematen die gizakiei eta animalia eta landare gehienei. Kalitatearen edozein narriaduraren jarraipena egitea funtsezkoa da giza biztanleriaren osasunerako eta uraren mende dauden ekosistemen osasunerako. Normalean, ibaiak, aintzirak, lur azpiko urak eta prezipitazioak hartzen ditu monitorizazio-programa horrek.
Itsasoko uren monitorizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasoko uren egoera monitorizatzeak erronka bereziak dakartza, uraren tamaina eta sakontasunagatik, lurretik dagoen distantziagatik eta gai geo-politikoengatik, kutsatzaileen iturriak identifikatzen saiatzean.[9][10]
Herrialde askorentzat, monitorizazio-lanak beren kostaldeko uretara mugatzen dira, eta, orduan ere, balio berezikotzat jotzen diren itsas eremuetara bideratu ohi dira, hala nola, itsas kontserbazioko eremuetara.[11]
Ingurumeneko monitorizazio programen diseinua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekologismoko monitorizazio proiektuen gehiengoak ingurumeneko monitorizazio orokor baten estrategiaren barne dira. Monitorizazio hauek guztiak helburu batzuen lorpenerako ezinbestekoak dira.
Monitorizaziorako programak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurumeneko zaintza guztia datu zientifiko fidagarriak argitaratzen dituen programa baten arabera ikertzen da. Programak erakundearen helburu orokorrak, helburuak betetzeko beharrezkoak diren estrategien erreferentziak eta estrategia horien barruko eginkizunak edo proiektuaren xehetasunak eduki ditzake barne. Orokorrean, jagoletzarako programa batek proposatzen diren lekuen, daten eta laginketa-metodoen marko bat emango du, eta datu hauekin guztiekin ezarritako jagoletza programa argitaratuko du.
Programa exekutatzeko software komertzial batzuk lagungarriak izan daitezke, garapena aztertu eta inkoherentziak edo erroreak antzematen dituztenak, programa ordezkatu gabe.
Laginketa-metodoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurumenaren araberako, laginduko materialaren araberako eta laginketa osteko analisientzako monitorizazioaren jarraipenerako metodo asko daude. Metodo hauek sinpleenetik, ur-botila bat ibaiko urez bete eta ostean analisi kimiko bat egitetik, konplexuenetara doaz, detekziorako gailu elektroniko konplexuek denbora-tarte finko edo aldakorretan azpilaginak hartuz.
Monitorizazio erdijarraitua eta jarraitua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Laginketa prozesu espezializaturako denbora-tarte finko edo aldakorretan laginak hartzeko edo kanpoko tiragailuari erantzuteko programa daitezkeen ekipo ugari daude. Adibidez, laginketa ekipo automatiko bat programatu daiteke ibai batean laginak 8 minutuko tarteetan hartzeko, euriaren intentsitatea 1 mm / orduko igotzen denean. Monitorizazio erdijarraituak edo jarraituak eremutik gertu instalazio analitiko automatizatu bat egotea eskatzen du, beharrezkoa izanez gero, emaitzak denbora errealean ikusi ahal izateko. Sistema hauek askotan ur-hornidura garrantzitsuak babesteko ezartzen dira, Dee ibaiaren erregulazio sisteman bezala. Horrez gain, ibai handien zaintzarako jagoletza orokor batentzako estrategia izan daiteke, non, arazoren bat balego abisu azkarrak ezinbestekoak diren. Adibidez, kutsatzaile organiko askoren azterketarako.
Teledetekzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurumeneko teledetekzioak UAV, aireontziak edo sateliteak erabiltzen ditu ingurunea monitorizatzeko kanal anitzeko sentsoreak erabiliz.
Bi teledetekzio modu daude. Sentsore pasiboek ikusten den objektua edo inguruko azalerak emititutako erradiazio natural edo islatua detektatzen dute.
Telebehaketak eremu arriskutsu edo iritsezinetako datuak biltzea ahalbidetzen du.
Biomonitorizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Organismo biziak monitorizaziorako tresna gisa erabiltzeak abantaila asko ditu. Ingurumenean bizi diren organismoak ingurune horretako eragin fisiko, biologiko eta kimikoak jasaten dituzte etengabe. Organismo batzuek espezie kimikoak metatzeko joera dute eta sarritan, materail zehatz batzuen kantitate handiak meta ditzakete nahiz eta haien inguruan oso gutxi egon. Goroldioak ikertzaile askorengandik erabiliak izaten dira inguruko metal ugarien kontrolerako, metal pisutsu selektiboen xurgapenagatik.[12][13]
Era berean, aingirak produktu kimiko halogenatuak aztertzeko erabili dira, produktu hauek aingiraren gantz metaketetan aurkitzen direlako. [14]
Datuen interpretazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jagoletzarako diseinatutako programa batek emandako ingurumeneko datuen interpretazioa, argitalpen askotan ematen den gaia da. Tamalez, batzuetan zientifikoek emaitzen analisiak haien buruan aurretik kalkulatutako emaitza zehatz baten inguruan aztertzen dituzte, azterketa honek emaitzen analisiek emandako estadistiken erabilera txarra ekar dezake, gehienbat haien iritzi propioari indarra emateko bada.
Estadistikak ingurumeneko zaintzari buruz ikasitako teoria demostratzeko tresna errazak edo erabilera okerrekoak izan daitezke oraindik.
Ingurumen-kalitatearen indizeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieratik ingurumeneko jagoletza zientzan oinarrituta egon da, horregatik, kalitateari buruzko hainbat indize sortu dira monitorizazioko programek emandako bolumen handiko datuen esanahia aztertu, argitu eta klasifikatzeko. Klasifikazio horri esker, ibai bat B klasekoa dela esatea programak ibai horri buruz emandako datuak adieraztea baino informatiboagoa da. Erresuma Batuan, ingurumeneko agentziak kalitate ebaluazio orokorra izeneko sistema erabiltzen du formalki, sistema horrek irizpide kimiko [15] eta biologikoetan [16] oinarrituta A-tik F-rako bandatan sailkatzen ditu ibaiak, kalitateari dagokionez. Ingurumeneko agentziako kideek eta agentziak Galesera (CCW) eta Eskoziara (SEPA) transferitutako kideekin batera ibaiak eta lakuak biologikoki, kimikoki eta fisikoki sailkatzen dituen sistema bat erabiltzen dute. Sistema hori EBko uraren esparru zuzentasunarekin bat dator. [17]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Forbes, Patricia B. C.. (2015). Monitoring of air pollutants: sampling, sample preparation and analytical techniques. Elsevier ISBN 978-0-444-63553-2. (kontsulta data: 2025-11-23).
- 1 2 Ragazzi, Marco. (2016). Air Quality: Monitoring, Measuring, and Modeling Environmental Hazards. Apple Academic Press ISBN 978-1-315-34185-9. (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ Forbes, Patricia B. C.. (2015). Monitoring of air pollutants: sampling, sample preparation and analytical techniques. Elsevier ISBN 978-0-444-63553-2. (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ (Ingelesez) Garty, J.. (2001-07). «Biomonitoring Atmospheric Heavy Metals with Lichens: Theory and Application» Critical Reviews in Plant Sciences 20 (4): 309–371. doi:. ISSN 0735-2689. (kontsulta data: 2025-11-23).
- 1 2 Forbes, Patricia B. C.. (2015). Monitoring of air pollutants: sampling, sample preparation and analytical techniques. Elsevier ISBN 978-0-444-63553-2. (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ Duarte, Armando C., ed. (2018). Soil pollution: from monitoring to remediation. Academic Press ISBN 978-0-12-849872-9. (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ Harter, Thomas, ed. (2008). Watersheds, groundwater and drinking water: a practical guide. University of California Agriculture and Natural Resources ISBN 978-1-879906-81-5. (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ (Ingelesez) Chapman, Deborah V.; Sullivan, Timothy. (2022-02). «The role of water quality monitoring in the sustainable use of ambient waters» One Earth 5 (2): 132–137. doi:. (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ Orchard, Shane; Reiblich, Jesse; dos Santos, Maurício D.. (2025-09). «Public coastal access: Emerging issues and potential solutions» Marine Policy 179: 106759. doi:. ISSN 0308-597X. (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ Ramírez, Francisco; Sbragaglia, Valerio; Soacha, Karen; Coll, Marta; Piera, Jaume. (2022-01-27). «Challenges for Marine Ecological Assessments: Completeness of Findable, Accessible, Interoperable, and Reusable Biodiversity Data in European Seas» Frontiers in Marine Science 8 doi:. ISSN 2296-7745. (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ Chilvers, B. Louise. (2021-08-06). «Pup numbers, estimated population size, and monitoring of New Zealand fur seals in Doubtful/Pateā, Dusky and Breaksea Sounds, and Chalky Inlet, Fiordland, New Zealand 2021» New Zealand Journal of Marine and Freshwater Research 57 (1): 75–87. doi:. ISSN 0028-8330. (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ Pott, U. & Turpin, D. H. (1998). "Assessment of Atmospheric Heavy Metals by Moss Monitoring with Isothecium Stoloniferum Brid. in the Fraser Valley, B.C., Canada." Water, Air, & Soil Pollution. Vol. 101, Nos. 1–4, January 1998, ISSN 0049-6979.
- ↑ Bragazzaa, Marchesinia, Alberb, Bonettic, Lorenzonic, Achillid, Buffonid, De Marcoe, Franchif, Pisonf, Giaquintag, Palmierih Spezzano (2000). "Monitoring of heavy metal deposition in Northern Italy by moss analysis." Environmental Pollution, Vol. 108, No. 2, pp 201–208.
- ↑ C. Belpaire and G. Goemans, "Eels: contaminant cocktails pinpointing environmental contamination." ICES J. Mar. Sci. 64: 1423–1436.
- ↑ Environment Agency, UK. Chemistry classification method Artxibatua 2014-10-27 hemen: Wayback Machine
- ↑ Environment Agency. General quality assessment of rivers – biology Artxibatua 2014-10-27 hemen: Wayback Machine
- ↑ European Union Water Framework Directive, EU WFD