Iniciativa pol Asturianu
| Iniciativa pol Asturianu | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | erakundea |
| Agintea | |
| Lehendakaria | Arantza Margolles Beran |
| Historia | |
| Sorrera | 2011 |
| Sortzailea | |
| webgune ofiziala | |
Iniciativa pol Asturianu (Asturieraren aldeko ekimena) 2011ko urriaren 29an sortu zen kolektiboa da. Asturieraren normalizazioaren eta bertako hiztunen hizkuntza-eskubideen onarpenaren alde lan egiten du.[1]
Erakundearen jardun-eremua Asturiasko autonomia-erkidegoaren lurraldea da, nahiz eta astur-leonera hizkuntzari buruz diharduten beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzen den berezko hizkuntza den lekuetan, eta, horrez gain, hizkuntza aintzat hartzea eta babestea dakarten nazioarteko harremanak ezartzen dituen.[2]
Elkarte honek asturieraren erabilera eremu berrietan ezarri nahi du, mota guztietako erakundeekin akordioak lortzea ahalbidetuko duten ekintza zehatzen bidez.[3][4] Hala, akordioak bilatzen ditu, baina errebindikazio-kanpainak ere erabiltzen ditu beharrezkotzat jotzen dituen egoeretan.
Elkartearen datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Egoitza: Hotel de Asociaciones de Xixón, Manuel Llaneza ibilbidea, 68, Xixón.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Se presenta Iniciativa pol Asturianu, con el objetivo de normalizar socialmente la llingua» La Nueva España 2011-12-19 (kontsulta data: 2026-03-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) PRESS, EUROPA. (2012-03-27). «El Ateneo de la Lengua Guaraní expresa su apoyo a la defensa de la 'llingua' asturiana» www.20minutos.es - Últimas Noticia (kontsulta data: 2026-03-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) OVIEDO, EFE. (2012-03-03). «Piden a los partidos que utilicen el asturiano en la campaña electoral» El Comercio: Diario de Asturias (kontsulta data: 2026-03-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ya es posible utilizar Twitter en asturiano» La Nueva España 2012-06-03 (kontsulta data: 2026-03-23).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Asturieraz):Erakundearen webgune ofiziala.
- (Asturieraz):Vitor Suárez ekintzailearekin elkarrizketa.