Inken Haran Sakratua
Inken Haran Sakratua | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | haran |
Luzera | 100 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 13°20′S 72°05′W / 13.33°S 72.08°W |
Honen parte da | Southern Sierra (Peru) (en) |
Estatu burujabe | Peru |
Department of Peru | Cuscoko eskualdea |
Inken Haran Sakratua, Peruko Andeetan dagoena, arroiletatik eta haran txikietatik jaisten diren ibai ugariz osatua dago. Monumentu arkeologiko eta herri indigena ugari ditu.
Inkek haran hau oso preziatu zuten bere abantaila klimatiko eta geografiko berezien ondorioz. Ekoizpen gunerik garrantzitsuenetako bat izan zen bertako lurren emankortasunagatik, non Peruko artorik hoberena ekoizten den.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inken Haran Sakratuan sortu ziren herri kolonial ederrak ikus daitezke, gaur egun euren mestizaia erakusten dutenak arkitektura, artea eta kultura bizian. Bertan daude Chinchero herria eta bertako ehungileak, Pisac eta bertako artisau feria, Urubamba eta bere kosmopolitismoa, Ollantaytambo bere gotorleku eta bere herri inka biziarekin. Baita Maras eta Moray ere, bertako gatzaga distiratsuekin. Haran Sakratuko lurralde hauetan, zenbait komunitatek bertakoak eta kanpotarrak txunditzen dituzten landa turismoko eta bizipen turismoko produktuak sortu dituzte. Horietako bakoitza bere beratasunean mundu bat da, eta elkarrekin, Hego Amerikako Andeen eskualderik tradizionalena ezagutzeko ez ohiko modu bat osatzen dute.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iperu, Turistarentzako Informazioa eta laguntza
- Turismoa Perun
- Andahuaylillas
- Inka zibilizazioa
- Chinchero
- Cusco
- Inka Inperioa
- Kenko
- Maras
- Inka mitologia
- Moray
- Paucartambo
- Pisac
- Piquillacta
- Puca Pucara
- Cusco Eskualdea
- Tipon
- Machu Picchu
- Ollantaytambo
- Tambomachay
- Sacsayhuaman