Inmersiones

Wikipedia, Entziklopedia askea

Inmersiones Euskal Herriko Artista Hasiberrien Biltzarra da. 2008tik urtero egin izan den ekintzen sorta eta bilkura bat da, asmotzat hartuz artista gazteen proposamen berrienak sustatzea. Urtero, gai jakin bat hartzen dute ardatz, eta hainbat ekintzatan banatzen da. Abenduan egin ohi da. Biltzarrak Inmersiones Kultura Elkartea du bultzatzaile, eta Gasteizko Parte Zaharrean du egoitza nagusia.

Cristina Arrazola-Oñate da Inmersiones elkarte sustatzaileko lehendakaria, Arturo/fito Rodriguez aritu izan da batzuetan komisario lanetan, baina 2022an Haria kolektiboa arituko da lan horretan: Laura Diez, Iker Fidalgo, eta Irati Irulegi.[1]

2016ko ekainean, Inmersiones biltzarretik Zas kultur ekimen proiektua abiatu zen, eta orduantxe inauguratu zuten beren espazio irekia Gasteizko Parte Zaharrean, Inmersionesi jarraikortasuna emateko asmoz.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Artista berrien murgilaldia - Gasteiz» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  2. SA, Baigorri Argitaletxea. (2016-06-08). «ZAS kultur proiektua sortu da Gasteizen, artisten topaleku» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]