Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.

Ino Galparsoro

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ino Galparsoro
Ino Galparsoro.jpg
Bizitza
Jaiotza Beasain1947 (69 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Lanbidea

Maria Inocencia Galparsoro Markaide (Beasain, Gipuzkoa, 1947 - ) Arrasateko alkatea eta Debagoieneko Mankomunitateko lehendakaria[1] izan zen, EAE-ANV alderdiaren ordezkari, 2007 eta 2011 urteen artean. Herriak inoiz izan duen lehen alkate emakumezkoa.

Mozioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko martxoan mozio-zentsura baten bitartez kaleratzea proposatu zuten, Isaias Carrascoren hilketa ez gaitzesteagatik. Dimisioa eskatu ondoren, hau ez zen aurrera atera eta alkate jarraitu zuen. Zalaparta handia sortu bazen ere, azkenean PSE eta PNVk baino ez zuten egin mozioarekin bat. PP, EB eta EAko hautetsiak abstenitu ziren, eta Aralar, Zutik eta EAE-ANVkoek aurka bozkatu zuten.

Espetxeratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ino Galparsoro aska dezaten eskatzen duen pankarta, Arrasateko udaletxean.

Baltasar Garzón epaileak, 2008ko apirilaren 25ean, hartu zuen Arrasateko alkatea deklaratzera deitzeko erabakia, PSE-EEk eta EAJk elkarrekin aurkeztutako mozioa bozkatzeko Arrasaten egin zen ez ohiko osoko bilkuraren hurrengo egunean. [2]

2008ko apirilaren 30an, Baltasar Garzón epailearen aginduz kartzelan sartu zuten EAE-ANV alderdiaren jarduerak eteteko agindua urratu izana eta desobedientzia delitua leporatuta.[3] Madrilgo Soto del Real kartzelara eramateko agindu zuen epaileak[4]. Maiatzaren 14an Baltasar Garzonek atzera bota zuen defentsak jarritako helegitea. Kartzelan mantentzea erabaki zuen epaileak, "EAE-ANVko kide gisa ETA-Batasunaren aginduak jarraitzeko asmoa" duela argudiatuz.[5]

Mobilizazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzaren 1ean Ezker Abertzaleak prentsaurrekoa egin zuen herriko plazan. Bertan Iñaki Errazkin, Azpeitiko alkateak adierazpenak egin zituen ezker abertzaleko hainbat buruzagi – Tasio Erkizia, Kepa Bereziartua, Juan Mari Olano, Miren Legorburu, Shanti Kiroga eta Xabier Mikel Errekondo, besteak beste– eta herritar ugariren babesarekin. [6] Agerraldiaren ondoren, manifestazioa egin zuten herriko kaleetan ehunka lagunek. Tentsioa unean bizi izan ziren Garibai etorbidean Ertzaintzaren hiru furgoneta agertu eta kartela zeramatenei identifikatzeko eskatu zienean. [7]

Maiatzaren 3an manifestaldia egin zen Arrasaten. Goardia Zibilek autobidean eta San Prudentzion kontrolak jarri zituzten eta hainbat autobus eta auto geldiarazi eta bidaiariak identifikatu zituzten. Hala ere, milaka herritar bildu ziren Arrasateko plazan Ino Galparsoro askatzeko eskatzeko. [8] "Salbuespen egoerari stop - Euskal Herriak autodeterminazioa" zioen pankartaren atzean Juanjo Olaizola, Miren Legorburu, Xabier Zubizarreta (Arrasateko alkate ohia), Iñaki Olalde, Miren Legorburu, Arantxa Urkaregi, Iñaki Errazkin, Idoia Ibero eta Oihana Aranburu (egun jarduneko alkatea [9]) zeuden.

Maiatzaren 6an Arrasateko herritar talde handi batek greba orokorra deitu zuen maiatzaren 8rako Arrasaten, alkateari babesa emateko eta espetxeratzea salatzeko. Euskal Herriko gainontzeko herrietan, berriz, mobilizazioak egin zituzten. Prentsaurrekoan Ertzaintza agertu zen eta hizlariak identifikatu zituzten. [10]

Maiatzaren 8an greba egin zen Arrasaten. Grebaren jarraipena handia izan zen, batez ere herriko zentroan. Halaber, MCCren hainbat enpresa handitan eta enpresa txikitan greba egin zen.[11]

Atxikimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzaren 7an Arrasateko udal langileek atxikimendua adierazi zioten Ino Galparsoro alkateari. [12]. "Ino udaletxera" dioten afixak atera eta udal eraikinetan jarrita daude, sinbolikoki bada ere bulego ezberdinetan presente egon dadin, eta bulegoetara jotzen duten herritarrak horretaz jabetu daitezen.

Maiatzaren 8an, Arrasaten greba deituta zegoen egun berdinean, haur eta nerabe talde bat Biteri plazan elkartue eta Ino Galparsororen aldeko murala margotu zuten. Bere aurpegia margotu eta hizki handitan "Ino maite zaitugu" irakur zitekeen. Ondoan ere "Ino etxera", "kartzelak apurtu", "aurrera bolie" eta "muxu bat", bezalako mezuak beste batzuen artean.

Maiatzaren 9an Debagoieneko Mankomunitateak Ino Galparsoro askatzeko deia egin zuen[13].

Oñatiko Udalak maiatzeko osoko bilkuran Ino Galparsoro aske uzteko mozioa onartu zuen. EAJ, EA eta Oñati Ezkerretik koalizioko zinegotziek aho batez onartu zuten.[14].

Kaleratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko uztailaren 28an, Espainiako Entzutegi Nazionaleko Pedraz epaileak Galparsoro askatzeko agindua eman zuen, behin 30.000 euroko bermea ordaindu ondoren, "iheserako arriskua gutxitu" zelakoan. Galparsorok, hala ere, ezin zuen Espainiar estatuko lurraldetik atera. Egun horretan bertan irten zen kalera Soto del Realgo (Madril, Espainia) espetxetik Arrasateko alkatea[15].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]