Inocybe pelargonium
Inocybe pelargonium | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inocybe |
Espeziea | Inocybe pelargonium Kühner, 1955 |
Basionimoa | Inocybe pelargonium |
Inocybe pelargonium Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Inocybe claviger, Inocybe stangliana.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, konikotik kanpai itxurakora eta lautua, ertz zurbilarekin. Kapelaren azala zetaduna, leuna, ale finekoa, laranja-marroi-krema kolorekoa, sarritan distiratsua.
Orriak: Ez oso estu, tartean orritxoekin, okertuak, borobildu-itsatsiak, gris-krema kolorekoak gaztetan, gero okretik arrexkaraino.
Hanka: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa, mehea, gainazala hauts leunarekin, oinarria erraboil-tuberkuluduna, marroi-krema kolorekoa.
Haragia: Zuria. Geranioen (Pelargonium) edo espermaren usain handiarekin. Zapore gabekoa.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen"is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela. Pelargonium epitetoa, geranio usaina jariatzen duelako du.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toxikoa.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste Inocybe horixka batzuekin nahas daiteke: Inocybe Rimosa, aurantiobrunnea, friesii, lutescens, crocifolia, aurantiifolia, nitidiuscula, flocculosa.[3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Bakarka edo talde txikietan ateratzen da. Urria.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Quebec, Europa, Errusia, Kaukasia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 253 or. ISBN 84-282-0887-X (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ Inocybe pelargonium: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.