Edukira joan

Inocybe subbrunnea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inocybe subbrunnea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe subbrunnea
Kühner, 1955

Inocybe subbrunnea Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Inocybe catalaunica.

Kapela: 2 eta 4,5 cm bitarteko diametrokoa. Kanpai itxurakoa, ganbila, titiduna, leuna, erdigunean arre iluna edo arre-gorria, ertzean zuria.

Orriak: Zurixkak, gero gris-arre kolorekoak.

Hanka: 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa. Zilindrikoa, ozta-ozta markatutako erraboilarekin, zurixka, arrosa koloreko ñabardurekin.

Haragia: Horixka, usaingabea.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa , muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen “is inóx” hitzetik eta burua. esan nahi duen “cybe” hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela. Subbrunea epitetoa, Inocybe brunnea delakoaren antzekoa delako du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susmagarria.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapelaren erdian marroia eta ertzetan argia den Hydrocybe arre baten oso antzekoa da.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Koniferoen basoetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Errusia, Kaukasia.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 231 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. ↑ Inocybe subbrunnea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]