Edukira joan

Inocybe tenebrosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inocybe tenebrosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe tenebrosa
Quél., 1885

Inocybe tenebrosa Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Inocybe atripes.

Kapela: 2,5 eta 4 cm bitarteko diametrokoa. Koniko kanpai itxurakoa, gero zabaldu egiten da eta titi kamutzarekin; hori-arre kolorekoa edo gorrixka zikina.

Orriak: Zurixkak, gero gris-arrexkak, ia libreak edo gutxi itsatsiak, ertz heteroformoarekin.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 1,5 eta 3,5 cm bitarteko garaierarekin eta 0,2 eta 0,6 cm bitarteko diametroarekin. Pruinaduna edo ildaskatua luzera guztian zistidioak daudelako; zuri-oliba antzeko kolorekoak, gero beltzaxka.

Haragia: Azidoaren usain bereizgarriarekin.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen, “is inós” hitzetik eta burua, esan nahi duen “cybe” hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela. Atripes epitetoa latinetik dator, beltza esan nahi duen “ater” hitzetik eta hanka esan nahi duen “pes” hitzetik. Hankak duen kolore beltzagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susmagarria.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Kaukasia.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 223 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Inocybe tenebrosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]