Inorena ez den lur

Inorena ez den lurra[1] aurrez aurre dauden bi armadak edo talde kontrajarrik kontrolatuta duten lurraldeen artean geratzen den inoren kontrolik gabeko lurraldea da. Jatorrian, feudoen artean gatazkan zegoen edo zabortegitzat erabiltzen zen lurralde bat zen. Garai modernoetan, Lehen Mundu Gerrarekin lotu ohi da, bi lubaki-sistema etsaien arteko lur-eremua deskribatzeko, ez baitago ezein alderen kontrolpean. Gainera, termino honekin izendatzen da, metaforikoki, eremu bat, anbiguoa, ezohikoa edo zehaztugabea denean bere aplikazioari, egoerari edo jurisdikzioari dagokionez.[2] Inorena ez den lur izena (bereziki, ingelesez: no man's land) ezarri zaie, orobat, leku zehatz batzuei eta hainbat film, liburu nahiz telesaili.
Gerra Hotzean, inorena ez zen lurra Altzairuzko Oihaletik hurbil zegoen lurraldea zen. Ofizialki, lurraldea Ekialdeko Blokeko herrialdeena zen, baina bloke horren lurralde horretan, mugatik ehunka metroko zerrenda batean, orube hutsak zeuden, non zaintza-dorreak, mina-zelaiak eta abar ezarri zituzten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elhuyar Hiztegia
- ↑ «Definition of NO-MAN'S-LAND» www.merriam-webster.com.