Inosina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Inosinaren egitura kimikoa.

Inosina hipoxantina izeneko base nitrogenatua erribosa bati lotzen zaionean agertutako nukleosidoa da, transferentziako RNA-n (RNA-t) besterik ez dagoena. Nukleosido honi azido fosforikoa gehitzen zaionean inosina monofosfato izeneko nukleotidoa (IMP) sortzen da.

Maila industrialean elikagaigintzan erabiltzen da, hainbat elikagairen zaporea areagotzen duelako.

Farmakologian ere erabiltzen da, nerbio-sistemaren kalteak -antza- neurri batean konpontzen dituelako (bizkarrezur-muinaren lesioetan eta esklerosi anizkoitzen hainbat kasutan erabiltzen ari da) [1] [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Liu F; You SW; Yao LP; et al. (2006). "Secondary degeneration reduced by inosine after spinal cord injury in rats". Spinal Cord 44 (7): 421–6.
  2. https://www.clinicaltrials.gov/ct/show/NCT00067327 Treatment of Multiple Sclerosis using Over the Counter Inosine