Inozentzio III.a
Inozentzio III.a[1] (Gavignano, 1160 edo 1161 - † Perugia, 1216ko uztailaren 16a) Eliza Katolikoaren 176. Aita Santua izan zen 1198 eta 1216 urteen bitartean. Elizaren historian, aita santurik boteretsuenetariko bat izan zen, Europako erregeen gainean bere gorentasuna aldarrikatu zuena. Hirugarren Gurutzadaren porrotaren ondorioz, musulmanak heretiko izendatu eta Laugarren Gurutzada bultzatu zuen.
Gaztelar eta nafarren arteko gatazkaren erdian, aita santu bilakatu eta berehala, mandatari bat bidali zuen bi erresumen artean erantzukizunak argitzera. Orduan, Antso VII.a Azkarra erregea eskumikatu zuen, eta buruzagi tituluaz zuzentzen hasi zitzaion, Nafarroa ofizialki erregerik gabe utziz eta, beraz, irekia beste edozein errege hartaz jabetu zedin (1199-1200. urteetan gertatua).
Idazlea ere bazen, De Miseria Humanae Conditionis eta De Sacro Altaris Mysterio bere alnik nabarmenak izanik.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inozentzio III.a |
|
![]() |
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |