Inozentzio VIII.aren hilobia
| Inozentzio VIII.aren hilobia | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Antonio del Pollaiolo |
| Sorrera-urtea | 1498 |
| Ezaugarriak | |
| Kokapena | |
| Lekua | San Petri basilika |
Inozentzio VIII.a Aita Santuaren hilobia, Antonio Pollaiuolok ( 1431–1498 ) egindako brontzezko lana da, 1498 ingurukoa, Erromako San Petri basilikako lan miretsi bat da Quattrocentoko eskulturaren maisulanetako bat gisa aipatu izan da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Petri zaharrean kokatu zen 1498an, Inozentzio VIII.a hil eta sei urtera.
Lehen aldia izan zen hilobi batean aita santu bat ez zela agertzen bakarrik bere sarkofagoan etzanda. Irudi hori badago, baina beste bat ere bai, lurreko agintari gisa goian ere badago Inozentzio tronuan eserita, bertute kardinalak irudikatzen dituzten erliebeek inguratuta, eta eskuineko eskua bedeinkapen keinuan altxatuta.[1]
Ezkerreko eskuan San Longinoren Lantza Santuaren erlikiaren irudikapena (lantzaren muturra) dauka Inozentziok, Kristoren bularra sastakatu zuena Kalbarioan. Inozentzio VIII.ak lantzaren erlikia jaso zuen 1492an, Bayezid II.a sultan turkiarrarekin egindako itun baten ondorioz.[2]
1606. urtean San Petri eraberrituko posizio batera mugitu zen, eskumako kanpoko habeartera.[1]

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Reardon, Wendy J.. (2004). The deaths of the popes: comprehensive accounts, including funerals, burial places and epitaphs. McFarland & Company, Inc., Publishers ISBN 978-0-7864-1527-4. (kontsulta data: 2025-10-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Reyes, Jorge. (2025-04-18). «La lanza de Longinos que atravesó a Jesús, ¿dónde está?» Religión Digital (kontsulta data: 2025-10-05).