Inozibe udareusain
Inozibe udareusaina | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inocybe |
Espeziea | Inocybe pyriodora [[|]] |
Inozibe udareusaina (Inocybe pyriodora) Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Toxikoa.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, nahiko haragitsua, hasieran kanpai itxurakoa eta gero zabaldu egiten da, okre-gamuza kolorekoa edo lehoi kolorekoa, ilunagoa erdian, zuntzexkaz edo ezkata ilunagoez estalia diskoan eta ertz fibrilosoarekin eta urratuarekin.
Orriak: Eskotatuak,nahiko estu eta zabalak, gaztetan krema kolorekoak eta gero marroi-kanela kolorekoak.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, pixka bat lodiagoa oinarrian, zurixka eta zuntz txiki arrexka kolorekoekin, goian izan ezik, hor zuria eta pruinaduna da.
Haragia: Lodia, itxia, zurixka, aireak ukitzean berehala arrosa zikin kolorekoa bihurtzen da.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza, esan nahi duen "oso inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da zuntzezko kapela.
Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Toxikoa da. Sindrome miko-kolirnegikoa eragiten du.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Inocybe corydalina eta Inocybe bongardii toxikoak, antzekoak dira.
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan eta udazkenean, hostozabalen eta koniferoen baso hezeetan.
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europa, Ipar Amerika.
Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe. - ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 236 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 356 or. ISBN 978-84-617-0196-4..