Inteligentzia Zerbitzu Federala
| Inteligentzia Zerbitzu Federala | |
|---|---|
| Datuak | |
| Izen ofiziala | Bundesnachrichtendienst |
| Izen laburra | BND |
| Mota | foreign intelligence service (en) |
| Herrialdea | Alemania |
| Jarduera | |
| Kidetza | Common extremism and terrorism defense center (en) |
| Honen parte | Federal Intelligence Services Germany (en) |
| Eskumendekoak | |
| Enplegatuak | 6.501 (2013) |
| Agintea | |
| Lehendakaria | Martin Jäger (en) |
| Zuzendaria | Martin Jäger (en) |
| Egoitza nagusi (2019–) |
|
| Jabea | Federal Chancellery of Germany (en) |
| Ekonomia | |
| Aurrekontua | 966.482.000 € (2019) |
| Historia | |
| Sorrera | 1956ko apirilaren 1a |
| Aurrekoak | Gehlen Organization (en) |
| Jasotako sariak | BigBrotherAwards (2015) |
| webgune ofiziala | |
Inteligentzia Zerbitzu Federala (alemanez: Bundesnachrichtendienst, ˌbʊndəsˈnaːχʁɪçtnˌdiːnst ahoskatua), normalki BND siglaz laburtua, Alemaniaren kanpoko inteligentzia zerbitzua da. Erakundea Kantzilerraren Bulegoaren kontrolpean dago. Bulego nagusia Pullachen du, Munichetik gertu, eta beste egoitza bat du Berlinen. BNDk 200 bulego edo ordezkaritza ditu Alemanian eta atzerrian. 2012an, BNDk 6500 pertsona inguru enplegatzen zituen, eta horietatik % 10 armada alemaniarreko (Bundeswehr) soldaduak ziren, ofizialki estalki besterik ez den Amt für Militärkunde (Zientzia Militarren Bulegoa) enpresan enplegatuak. BNDren urteko aurrekontua 460.000.000 eurotik gorakoa zen 2009an.
BNDren helburuak partekatzen dituzten beste erakunde alemaniar batzuk Konstituzioaren Babeserako Bulego Federala (alemanez: Bundesamt für Verfassungsschutz, BfV) eta Länder bakoitzeko konstituzioa babesteko 16 estatu-bulegoak (alemanez: Landesämter für Verfassungsschutz) dira. Gainera, izaera militarreko beste inteligentzia-zerbitzu bat ere badago, Kontrainteligentzia Militarreko Bulegoa (alemanez: Militärischer Abschirmdienst, MAD).
Inteligentzia Zerbitzu Federala Gehlen Erakundearen ondorengoa da, eta agian horregatik Reinhard Gehlen izango da BNDren historiako figura nagusia. Egun mendebaldeko bigarren inteligentzia zerbitzurik handiena da, CIAren ondoren.[1]
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009tik aurrera, Bundesnachrichtendienst hamabi direktoriotan banaturik dago (lehen zortzi ziren):
- Gesamtlage / Führungs- und Informationszentrum (GL) - Zuzendaritza zentrala
- Unterstützende Fachdienste (UF) - Espezialitate-laguntza zerbitzuak
- Einsatzgebiete / Auslandsbeziehungen (EA) - Operazioak & loturak atzerriak
- Technische Aufklärung (TA) - Seinal inteligentzia
- Regionale Auswertung und Beschaffung A (LA) und Regionale Auswertung und Beschaffung B (LB) - Eskualdeko analisi eta erosketak, A eta B sekzioak
- Internationaler Terrorismus und Internationale Organisierte Kriminalität (TE) - Nazioarteko terrorismo eta krimen antolatua
- Proliferation, ABC-Waffen, Wehrtechnik (TW) - Ugaritze eta NEBK armak
- Eigensicherung (SI) - Seguritatea
- Technische Unterstützung (TU) - Laguntza teknikoa
- Technische Entwicklung (TK) - Garapen teknikoa
- Zentralabteilung (ZY) - Zerbitzu zentralak
- Gesamtumzug (UM) - Berlingo bulego berrietarako lekualdaketa
Presidenteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1956 - 1968 : Reinhard Gehlen
- 1968 - 1978 : Gerhard Wessel
- 1979 - 1983 : Klaus Kinkel
- 1983 - 1985 : Eberhard Blum
- 1985eko abuztua : Heribert Hellenbroich
- 1985 - 1990 : Hans-Georg Wieck
- 1990 - 1996 : Konrad Porzner
- 1996 - 1998 : Hansjörg Geiger
- 1998 - 2005 : August Hanning
- 2005 - 2011 : Ernst Uhrlau
- 2011 - 2016 : Gerhard Schindler
- 2016 - 2025 : Bruno Kahl
- 2025- : Martin Jäger