Edukira joan

Intentzionalitate

Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu hau adimenak irudikapenak osatzeko duen gaitasunari buruzkoa da. Helburu batekin zerbait egiteko ideiarentzako, ikus intentzio.

Intentzionalitatea zerbait aipatzeko edo irudikatzeko gaitasun mentala da.[1] Batzuetan adimenaren markatzat hartzen da, eta pertzepzioak, sinesmenak edo desioak bezalako egoera mentaletan aurkitzen da. Adibidez, zuhaitz baten pertzepzioak intentzionalitatea du, hartzailearentzat zuhaitz bat delako. Intentzionalitatearen teorientzako funtsezko auzi bat inexistentzia intentzionalaren arazoa izan da: egoera intentzionalen objektu diren entitateen status ontologikoa zehaztea.

Intentzionalitatearen teoria goiztiar bat Anselmo Canterburykoak Jainkoaren existentziari buruz emandako argudio ontologikoarekin lotzen da, baita adimenean existitzen diren objektuak eta errealitatean existitzen direnak bereizten zituzten bere postulatuekin ere.[2] Erdi Aroko aldi eskolastikoaren amaierarekin auzia eztabaiden erdigunetik aldendu zen, baina Franz Brentano psikologo enpirikoak berpiztu zuen eta gerora Edmund Husserl filosofo fenomenologiko garaikideak berrartu zuen. Gaur egun, intentzionalitatea kezka bizia da gogoaren eta hizkuntzaren filosofoen artean.[3] Eztabaida komun bat da naturalismoaren, hau da, propietateak intentzionalak natur propietateetara erreduzigarriak diren iritziaren; eta intentzionalitate fenomenikoaren teoriaren, intentzionalitatea kontzientzian finkatzen den iritziaren artean.

Ikuspegi orokorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intentzionalitatearen kontzeptua Franz Brentanok sartu zuen filosofia garaikidean (oro har act psychology-ren (edo intentzionalismo) sortzailetzat jotzen den filosofo eta psikologo alemaniarra)[4] bere Psychologie vom empirischen Standpunkte (1874) lanean. Brentanok “psikikoak” edo “mentalak” diren kontzientzia-ekintza guztien ezaugarri gisa deskribatu zuen intentzionalitatea; "fisikoak" edo "naturalak" diren fenomenoetatik bereiz.

Every mental phenomenon is characterized by what the Scholastics of the Middle Ages called the intentional (or mental) inexistence of an object, and what we might call, though not wholly unambiguously, reference to a content, direction towards an object (which is not to be understood here as meaning a thing), or immanent objectivity. Every mental phenomenon includes something as object within itself, although they do not all do so in the same way. In presentation something is presented, in judgement something is affirmed or denied, in love loved, in hate hated, in desire desired and so on. This intentional in-existence is characteristic exclusively of mental phenomena. No physical phenomenon exhibits anything like it. We could, therefore, define mental phenomena by saying that they are those phenomena which contain an object intentionally within themselves.

Fenomeno mental ororen ezaugarria da Erdi Aroko eskolastikoek objektu baten inexistentzia intentzionala (edo mentala) deitzen zutena; eta eduki bati erreferentzia, objektu bateranzko norabidea (hemen gauza baten zentzuan ulertu behar ez dena) edo objektibotasun immanentea dei genezakeena. Fenomeno mental orok du zerbait objektu gusa bere baitan. Aurkezpenean zerbait da aurkeztua, judizioan zerbait da baieztatua edo ukatua, maitasunean da maitatua, gorrotoan gorrotatua, desiran desiratua eta abar. Inexistentzia intentzional hori fenomeno mentalen ezaugarria baino ez da. Ezein fenomeno fisikok ez du horrelakorik erakusten. Beraz, fenomeno mentalak defini ditzakegu esanez beren baitan intentzionalki objektu bat duten fenomenoak direla.

- Franz Brentano, Psychology from an Empirical Standpoint, Linda L. McAlisterrek argitaratua (Londres: Routledge, 1995), 68. or.

Brentanok "inexistentzia intentzional" adierazpena sortu zuen, fenomeno mentalen edukien estatus ontologiko berezia adierazteko. Interpretazio batzuen arabera, "inexistentzia"-ko “in-” aurrizkia lokatibo gisa irakurri behar da, hau da, "intentziozko objektu bat... nonbait existitzen da edo in-existentzia du, existituz ez externalki, baizik eta egoera psikologikoan" ["an intended object ... exists in or has in-existence, existing not externally but in the psychological state"] (Jacquette 2004, 102. or.). Beste batzuk, berriz, zuhurragoak dira, esanez: "Ez dago argi 1874an ea horrek … konpromiso ontologikoren bat ekartzeko asmoa zuen" ["It is not clear whether in 1874 this ... was intended to carry any ontological commitment"] (Chrudzimski eta Smith 2004, 205. or.).

Intentzionalitatearen eztabaiden barruko arazo garrantzitsu bat da parte-hartzaileek askotan ez dutela zehazten ea terminoa erabiltzen duten agentzia edo desira bezalako kontzeptuak inplikatzeko, hau da, ea teleologia inplikatzen duen. Dennettek (ikus aurrerago) esplizituki aipatzen ditu kontzeptu teleologikoak "jarrera intentzionalean". Hala ere, filosofo gehienek "intentzionalitatea" erabiltzen dute garrantzi teleologikorik gabeko zerbaiti erreferentzia egiteko. Horrela, aulki bati buruzko pentsamendu bat aulki bati buruzkoa izan daiteke aulkiari buruzko asmo edo usterik gabe. Hizkuntzaren filosofoentzat, intentzionalitatetzat ulertzen dena, neurri handi batean, zeinuek esanahia izatean datza. Argitasun falta horren oinarri izan daitezke jarraian adierazten diren iritzi-desberdintasun batzuk.

Intentzionalitatearen nozioak gogora ekartzen dituen iritzi aniztasuna are gehiago aztertzeko, Husserlek Brentanoren adibideari jarraitu zion eta intentzionalitatearen kontzeptuari arreta zabalagoa eskaini zion, bai filosofia analitiko zein kontinentalean.[5] Brentanoren iritziaren kontra, Jean-Paul Sartre filosofo frantsesak (Izatea eta ezereza) intentzionalitatea kontzientziarekin identifikatu zuen, biak bereiztezinak zirela baieztatuz.[6] Martin Heidegger filosofo alemaniarrak (Izatea eta denbora) intentzionalitatea "kezka" (Sorge) bezala definitu zuen, sentipenezko baldintza bat, non banako baten existentziak, faktikotasuna,  eta munduan izateak haren esanahi ontologikoa identifikatzen duten, soilik ontikoa denarekin kontrastean.[7]

XX. mendeko beste filosofo batzuek, hala nola Gilbert Rylek eta A. J. Ayer, Husserlen intentzionalitatearen kontzeptua eta bere kontzientzia-geruza ugariak kritikatu zituzten.[8] Rylek azpimarratu zuen hautematea ez dela prozesu bat,[9] eta Ayerek norberaren ezagutza deskribatzea ez dela prozesu mentalak deskribatzea.[10] Jarrera horien ondorioa zera da, kontzientzia hain da osoki intentzionala, ezen egintza mentala edukiz guztiz hustu baita, kontzientzia hutsaren ideia ezer ez delarik.)[11] (Sartre "kontzientziaz" ere aritu zen "ezerez" bezala).

Roderick Chisholm platonistak analisi linguistikoaren bidez berpiztu du Brentanoren tesia, eta bi zati bereizi ditu Brentanoren kontzeptuan: alderdi ontologikoa eta alderdi psikologikoa.[12] Chisholm-en idazkiak eskolastikaz geroztik kontzeptuaren irizpide egokiak eta desegokiak laburbiltzen saiatu dira, Brentanoren tesiaren bi alderdiek identifikatutako eta fenomeno psikologikoak deskribatzen dituen hizkuntza eta fenomeno ez-psikologikoak deskribatzen dituea bereizten duten propietate logikoek definitutako intentzionalitate-irizpidera iritsiz.[13] Chisholm-en perpausen erabilera intentzionalerako irizpideak honakoak dira: existentziaren independentzia, egia-balioaren axolagabetasuna eta opakotasun erreferentziala.[14]

Egungo adimen artifizialean eta gogoaren filosofian, intentzionalitatea inferentzia semantikoko gaiekin lotzen da batzuetan, eszeptiko zein aldekoekin.[15] John Searlek jarrera hori defendatu zuen txinatar-gelaren esperimentu mentalarekin. Esperimentu horren arabera, ordenagailu batean egiten litezken eragiketa sintaktikoek, ezingo lukete eduki semantikorik eman.[16] Beste batzuk eszeptikoagoak dira baieztapen hori egiteko giza gaitasunari dagokionez, argudiatuz automaten sare autoantolatuetatik sortzen den intentzionalitate mota beti izango dela ebaztezina, inoiz ezin izango delako bat etorri gure intentzionalitatearen eta erabakiak hartzearen esperientzia introspektibo subjektiboa eta makina autoantolatu baten portaeraren behaketa objektiboa.[17]

Inexistentzia intentzionalaren auzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intentzionalitatearen teorientzako funtsezko auzi bat inexistentzia intentzionalaren arazoa izan da: egoera intentzionalen objektu diren entitateen status ontologikoa zehaztea. Hau bereziki garrantzitsua da adimenetik kanpo existentziarik ez duten objektuak inplikatzen dituzten kasuetarako, hala nola fantasia edo haluzinazio hutsetan.[18][19]

Adibidez, demagun Mary Supermanengan pentsatzen ari dela. Alde batetik, badirudi pentsamendu hau intentzionala dela: Mary zerbaitetan pentsatzen ari da. Bestalde, Superman ez da existitzen. Horrek iradokitzen du Mary ez dela zerbaitetan pentsatzen ari edo existitzen ez den zerbaitetan pentsatzen ari dela. Intuizio kontraesankor horiek bateratzeko hainbat teoria proposatu dira. Oro har, teoria horiek eliminatibismoa, erlazionalismoa eta adberbialismoaren artean sailkatu daitezke. Eliminatibistek ukatu egiten dute egoera mental problematiko hori posible denik. Erlazionalistak arazoa konpontzen saiatzen dira, egoera intentzionalak erlazio gisa interpretatuz; adberbialistek, berriz, propietate gisa interpretatzen dituzte.[20][21]

Eliminatibismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliminatibistek ukatu egiten dute aurreko adibidea posible denik. Irudi lezake Mary zerbaitetan pentsatzen ari dela, baina ez da ari ezertan ere pentsatzen. Jarrera hori esternalismo semantikoaren forma batek eragin dezake, termino baten esanahia, edo adibide honetan pentsamendu baten edukia, subjektutik kanpoko faktoreek determinatzen dutelaren iritziak. Esanahia erreferentzia egoki baten mende badago, erreferentzia ezak esanahirik eza ekarriko luke. Jarrera horretarako zailtasuna da azaltzea zergatik iruditzen zaion Maryri zerbaitetan pentsatzen ari dela eta nola pentsatzen ari dela pentsatzea ez den pentsatzea bera.[20]

Erlazionalismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlazionalisten ustez, egoera intentzional bat izateak objektu intentzionalarekin harremana izatea dakar. Hori da kasu ez-problematikoetarako jarrerarik naturalena. Horrela, Maryk zuhaitz bat hautematen badu, esan genezake harreman pertzeptibo bat dagoela Maryren, harreman horren subjektua; eta zuhaitzaren, harreman horren objektuaren artean. Normalean suposatzen da harremanak existentzia inplikatzen dutela: harreman baten instantziak bere elementuen existentzia dakar.[21] Printzipio horrek baztertu egiten du existitzen ez diren entitateekin harremanak ezarri ahal izatea. Arazoa konpontzeko modu bat printzipio hori ukatzea da, eta intentzionalitate-salbuespen moduko bat defendatzea: intentzionalitatea beste harreman guztietatik desberdina dela, printzipio hori ez baitzaio aplikatzen.[20][22]

Irtenbide erlazionalista ohikoago bat existitzen ez diren objektuen papera bete dezaketen objektu existenteak bilatzean datza. Objektu horiei batzuetan "ahaldun",[23] "aztarna",[24] edo "ordezkatze-objektu"[25] deitzen zaie. Objektu abstraktuek edo forma platonikoek paper hori bete dezaketela iradoki izan da. Objektu abstraktuek existentzia dute, baina espaziotik eta denboratik kanpo daude. Horrela, Maryk Supermanengan pentsatzen duenean, pentsamendu-harreman bat du Supermani dagokion objektu abstraktuarekin edo forma platonikoarekin. Antzeko soluzio batek objektu abstraktuen ordez objektu mental zehatzak jartzen ditu. Kasu honetan, Supermani dagokion objektu mental bat dago Maryren buruan. Mary Supermanez pentsatzen hasten denean, objektu mental horrekin harremanetan jartzen da. Bi teoria hauentzako arazo bat pentsatzeko esperientzia oker ezaugarritzen dutela dirudi. Mary Supermanengan pentsatzen ari denean, ez du pentsatzen ez espazio-denboratik kanpoko forma platoniko batean, ez objektu mental batean. Kontrara, izaki fisiko zehatz batean pentsatzen ari da.[20][21] Erlazionatutako soluzio batek objektu posibleak objektu intentzionaltzat hartzen ditu. Horrek errealismo modalarekiko konpromisoa eskatzen du, adibidez eredu lewisianoaren forman edo Takashi Yagisawak ulertzen duen bezala. [26][27]

Adberbialismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adberbialistek diote egoera intentzionalak subjektuen propietateak direla. Beraz, subjektuaz gain, ez da objektu independenterik behar, hala saihestendute adberbialistek existentzia ezaren arazoa.[28] Ikuspegi horri "adberbialismoa" deitu zaio, egoera intentzionalaren objektua egoera honen aldaeratzat hartzen baita, linguistikoki adberbioen bidez adieraz daitekena. Mary Supermanengan pentsatzen ari dela esan beharrean, are zehatzagoa litzateke, adberbialisten arabera, Maria superman-ki (superman-ly) pentsatzen ari dela esatea. Adberbialismoa zalantzan jarri da hizkuntza naturala eta bertan kodetutako ideia metafisikoak tentsioan jartzen dituelako.[21] Beste objekzio bat da, objektu intentzionalak egoera intentzionalen aldaketa huts gisa tratatzean, adberbialismoak galdu egiten duela eduki intentzional konplexu desberdinen artean bereizteko ahalmena, propietate-ugarien-arazo deritzona.[29][30][31]

Dennetten intentzionalitateari buruzko egungo teorien taxonomia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniel Dennettek intentzionalitateari buruzko egungo teorien taxonomia eskaintzen du The Intentional Stance liburuaren 10. kapituluan. Intentzionalitateari buruzko egungo teoria gehienek, guztiek ez bada, Brentanoren hizkuntza intentzionalaren irreduktibilitateari buruzko tesia onartzen dute. Tesi horretatik honako jarrera hauek sortzen dira:

  • Hizkuntza intentzionala problematikoa da zientziarentzat;
  • Hizkuntza intentzionala ez da problematikoa zientziarentzat, hurrengoetan banatzen dena:
    • Materialismo ezabatzailea;
    • Errealismo epistemologikoa;
    • Quinear estandar bikoitza (ikus aurrerago) honela banatzen dena:
      • Printzipio Normatiboari (epistemologia) atxikitzea, honela banatuta:
        • Arrazionaltasun-Suposizioa egiten duena;
        • Karitatearen Printzipioa jarraitzen duela;
      • Printzipio Proiektiboari atxikitzea.

Roderick Chisholm (1956), G.E.M. Anscombe (1957), Peter Geach (1957) eta Charles Taylor (1964) lehen posturarekin bat egiten dute, hau da, hizkuntza intentzionala problematikoa da eta ezin da integratu natur zientziekin. Kategoria honetako kideek ere errealismoa mantentzen dute objektu intentzionalei dagokienez, eta horrek nolabaiteko dualismoa ekar dezake (nahiz eta hori eztabaidagarria den).

Azken jarrera horrek intenztionalitatearen eta natur zientzien arteko batasuna mantentzen du, eta, aldi berean, hiru ikuspegitan banatzen da:

  • Materialismo ezabatzailea, W.V. Quinek (1960) eta Churchlandek (1981) babestua
  • Errealismoa, Jerry Fodor (1975), Burge, Dretske, Kripke eta Hilary Putnam goiztiar batek defendatua
  • Quinear estandar bikoitzari atxikitzen zaizkionak.

Materialismo ezabatzeilearen aldekoek ulertzen dute hizkuntza konduktista (adibidez, Quine) edo neurozientziaren hizkuntza (adibidez, Churchland) erabil daitezkeela hizkuntza intentzionalaren ordez ("sinesmen", "desio" eta antzekoak).

Errealismoaren aldekoek diote gertaera sakonago bat dagoela, bai itzulpenean, bai sinesmenen esleipenean. Bestela esanda, hizkuntza batetik bestera itzultzeko eskuliburuak ezin dira modu desberdin baina konduktualki identikoan ezarri, eta ontologikoki objektu intentzionalak daude. Fodor intentzionalitateari buruzko baieztapen errealista horiek pentsamenduaren hizkuntza batean oinarritzeko saiakera egin izan du. Dennettek uste duenez, Fodor "errealitate murriztezin horiek zientzia fisikoentzat onargarri egiten saiatzen da, fisikoki egindako irudikapen mentalen sistema baten 'sintaxian' oinarrituta (Dennett 1987, 345)".

Moral bikoitz quinearra deiturikoarekin bat egiten dutenek (hau da, ontologikoki ez dagoela ezer intentzionalik, baina intentzionalitatearen hizkuntza ezinbestekoa dela) Quineren itzulpen erradikalaren indeterminazioaren tesia eta bere inplikazioak onartzen dituzte, eta orain arte aipatu diren beste jarrerek, berriz, ez. Quinek dioen bezala, itzulpen erradikalaren indeterminazioaren tesia honeako hau da: "hizkuntza bat bestera itzultzeko eskuliburuak modu dibergenteetan ezar daitezke, guztiak ere hizketaren xedapen guztiekin bateragarriak, baina elkarren artean bateraezinak" (Quine 1960, 27). Quinek (1960) eta Wilfrid Sellarsek (1958), biek, tarteko jarrera horri buruz hitz egiten dute. Ondorio horietako bat litzateke ez dagoela, printzipioz, sistema fisiko bati zer sinesmen egotzi behar zaion jakiteko bi interpretazio-estrategia erabaki ditzakeen egitate sakonagorik. Beste era batera esanda, edozein sistema fisikoren portaera (hizketaren antolamenduak barne), teorian, bi aurreikuspen-estrategia desberdinen bidez interpreta liteke, eta biak ere justifikatuta leudeke sinesmen-esleipenean. Kategoria hau errealisten eta eliminatibisten arteko erdibideko posiziotzat har daiteke, bien atributuak intentzionalitatearen teoria batean nahasten saiatzen baita. Dennett-ek, adibidez, True Believers-en (1981) argudiatzen du hizkuntza intentzionala (edo "folk psychology") estrategia prediktiboa dela, eta estrategia horrek sistema fisiko baten ekintzak arrakastaz eta era zabalean aurresaten baditu, orduan sistema fisiko horrek sinesmen horiek esleituta dituela esan daiteke. Dennettek aurresateko estrategia horri jarrera intentzionala deitzen dio.

Bi tesitan banatzen dira:

  • Printzipio Normatiboari atxikitzea
  • Printzipio Proiektiboari atxikitzea

Lehenengoaren, Printzipio Normatiboaren, defendatzaileek diote sistema fisikoei atribuitutako esamolde intentzionalaren sistema fisikoak egoera horietan izan beharko lituzkeen proposamen-jarrerak izan beharko liratekeela (Dennett 1987, 342). Hala ere, ikuspuntu horren erakusleak are gehiago banatzen dira Arrazionaltasun-Suposizioa egiten dutenengan eta Karitatearen Printzipioari atxikitzen zaizkionengan. Dennett (1969, 1971, 1975), Cherniak (1981, 1986) eta Putnamen (1983) lanik berrienak Arrazionaltasun-Suposizioa gomendatzen dute, zeinak sistema fisikoa arrazionala dela suposatzen du. Donald Davidsonek (1967, 1973, 1974, 1985) eta Lewisek (1974) Karitatearen Printzipioa defendatzen dute.

Azken hori da, hain zuzen, Grandyk (1973) eta Stichek (1980, 1981, 1983, 1984) defendatzen dutena, sistema fisiko bati (adibidez, gizakiak, artefaktuak, gizakiak ez diren animaliak, etab.) atribuitutako esamolde intentzionalak (adibidez, "sinesmena", "desira", etab.) norberak baldintza berberetan izango lukeen proposizio-jarrerak izan beharko luketela (Dennett 1987, 343).

Intentzionalitatearen oinarrizko motak, Le Morvanen arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusmenaren, sinesmenaren eta ezagutzaren intentzionalitatea landuz, Pierre Le Morvanek (2005)[32] hiru intentzionalitate mota bereizi ditu: "gardena", "zeharrargia" eta "opakoa", hurrenez hurren. Bereizketa hirukoitza honela azal daiteke: "Intendum" dei diezaiogun egoera intentzional baten objektuari, eta "intender" egoera intentzionalean dagoen subjektuari. Esgoera intentzionak bat gardena da honako bi baldintza hauek asetzen baditu: (i) zinez erlatiboa bada, intendent-aren existentzia ez ezik intendum-arena ere inplikatzen badu, eta (ii) identikoen ordezkagarritasuna intendum-ari aplikatzen zaio (hau da, egoera intentzionala a-ren gainekoa bada, eta a = b bada, orduan egoera intentzionala b-ren gainekoa ere bada). Egoera intentzional bat zeharrargia da (i) asetzen badu, baina ez (ii). Nahitako egoera bat opakoa da ez (i) ez (ii) asetzen ez badu.

Intentzionalismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intentzionalismoa egoera mental guztiak intentzionalak direla baieztatzen duen tesia da, hau da, zerbaiti buruzkoak direla: bere objektu intentzionalari buruzkoak.[33][34] Tesi honi "errepresentazionalismoa"[35] ere deitu izan zaio. Intentzionalismoa inplizituki dago Brentanok[36] baieztatzen duenean intentzionalitatea "mentala denaren marka" dela: egoera mental guztiak eta hauek soilik badira intentzionalak, orduan segurua da egoera mental guztiak intentzionalak direla.

Intentzionalismoari buruzko eztabaidak egoera kontzienteen intentzionalitatean zentratu ohi dira. Egoera horietan bereiz daitezke haren ezaugarri fenomenikoak, edo nolakoa den subjektu batek egoera hori izatea, haren ezaugarri intentzionaletatik edo zertaz ari diren horretatik. Bi ezaugarri hauek elkarren artean lotura estua dutela dirudi, horregatik, intentzionalistek hainbat teoria proposatu dituzte erlazionalitate honen forma zehatza atzemateko.[34][35]

Intentzionalismo formak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoria horiek hiru kategoriatan bana daitezke: intentzionalismo hutsa, intentzionalismo inpurua eta qualien teoriak.[33] Bai intentzionalismo hutsak, bai inpuruak, ezaugarri fenomenikoen eta intentzionalen artean superbenientzia-erlazio bat dagoela diote, adibidez, bi estatu intentzionalek ezin dutela beren ezaugarri fenomenikoei dagokienez ezberdindu, aldi berean beren ezaugarri intentzionaletan diferitu gabe. Qualien teoriek, bestalde, baieztatzen dute egoera mental baten ezaugarri fenomenikoen artean, gutxienez, intentzionalak ez diren propietate batzuk daudela, "Qualia" izenekoak, ez daudenak ezaugarri intentzionalengatik determinatuak. Intentzionalismo hutsa eta inpurua ez datoz bat ezaugarri fenomenikoak determinatzeko giltzarri diren ezaugarri intentzionalak zehaztearekin. Intentzionalista puruek diote eduki intentzionala bakarrik dela erabakigarria; intentzionalista inpuruek, berriz, baieztatzen dute eduki hori aurkezteko moduak ere paper bat betetzen duela.[35][37]

Tim Crane intentzionalista inpuruak, diferentzia hori azaltzen du egoera intentzionalen hiru alderdi bereiziz: onjektu intentzionala, eduki intentzionala eta intentziozko modua.[33][38] Adibidez, sagar bat biribila dela ikusteak eta sagar bat gozoa dela dastatzeak objektu intentzional bera dute: sagarra. Baina eduki desberdinak dituzte: ikusmenaren pertzepzioak biribiltasunaren proietatea egozten dio sagarrari, eta dastamenaren pertzepzioak, berriz, gozotasunaren propietatea. Sagarra ukitzeak ere esperientzia pertzeptibo bat sortuko du, sagarrari biribiltasuna ematen diona, baina biribiltasuna beste modu batean aurkezten da. Beraz, pertzepzio bisuala eta pertzepzio taktila bat datoz bai objektu intentzionalean bai eduki intentzionalean, baina modu intentzionalean desberdinak dira. Intentzionalista hutsak agian ez leudeke ados bereizketa horrekin. Adibidez, azken kasuan ere diferentzia eduki intentzionalari dagokiola argudia dezakete,[35] sagarrari bi propietate ezberdin egozten baitzaizkio: ageriko biribiltasuna eta sentitutako biribiltasuna.[37]

Intentzionalitaterik gabeko egoera mentalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intentzionalismoaren kritikoek, anti-intentzionalista deiturikoek,[39] intentzionalismoaren ageriko hainbat kontraadibide proposatu dituzte: mentaltzat hartzen diren baina intentzionalitaterik ez duten egoerak.

Ned Blockena bezalako teoria anti-intentzionalista batzuek, adibidez, esperientzia kontziente fenomenikoa edo qualia ere kontzientziaren ezinbesteko osagaia dela eta intentzionala ez dela argudiatzen dute. (Azken baieztapen bera hau Michael Tiek zalantzan jartzen du).[40]

Intentzionalismoaren aurkako beste modu baten arabera, John Searlerekin lotutakoa, fenomenaltasuna bera da, eta ez intentzionalitatea, "mentala denaren marka", eta, beraz, intentzionalitatea baztertzen du; anti-intentzionalista horiek "intentzionalitatea eta mentaltasuna bat datozela dioen tesia onar lezakete, baina intentzionalitatea kontzientziatik datorrela dioen iritziari eusten diote".[39]

Beste modu batek argudiatzen du ezohiko kontzientzia-egoera batzuk ez-intentzionalak direla, nahiz eta gizabanako batek bizitza oso bat bizi lezakeen haiek esperimentatu gabe. Robert K.C. Formanek dioenez, esperientzia mistikoan ohikoak diren ezohiko kontzientzia-egoera batzuk kontzientzia hutseko gertaerak dira, zeinak gertaera kontzienteak diren, baina ez dute objekturik, ez da "ezeren" kontzientzia.[41]

Intentzionalitate fenomenikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intentzionalitate fenomenikoa egoera mental kontziente edo fenomenikoetan oinarritutako intentzionalitate mota da.[42] Ez dator bat intentzionalitate ez-fenomenikoarekin, sarritan hizkuntzari eta egoera inkontzienteei egozten zaiena. Bereizketa hori garrantzitsua da intentzionalitate fenomenikoak intentzionalitate ez-fenomenikoaren gainetik estatus pribilegiatua dutela baieztatzen duten filosofoentzat. Jarrera horri intentzionalitate fenomenikoaren teoria esaten zaio. Estatus pribilegiatu horrek bi forma har ditzake. Bertsio moderatuan, intentzionalitate fenomenikoa pribilegiatua da beste intentzionalitate mota batzuk haren mende daudelako edo horretan oinarritzen direlako.[43] Beraz, ez dira berez intentzionalak. Bertsiorik indartsuena haratago doa eta beste intentzionalitate mota batzuk existitzen direla ukatzen du.[44] Intentzionalitate fenomenikoaren teoria, intentzionalitateari buruzko naturalismoari kontrajartzen zaio eskuarki, hau da, propietate intentzionalak propietate naturaletara murritz daitezkeen iritziari.[42]

Intentzionalitatea eta autokontzientzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat autore intentzionalitatea eta autokontzientziarako giza gaitasuna nola lotzen diren deskribatzeko eredu filosofikoak eraikitzen saiatu dira. Cedric Evansek, neurri handi batean, bere "The Subject of Self-Consciousness"-ekin (1970) debatean lagundu zuen. Bere eredua arreta exekutiboak bere forman ez-proposizionala izan behar zuelaren ideian oinarritu zuen.[45]

  1. Crane, Tim. «Intentionality» Routledge Encyclopedia of Philosophy (Routledge) ISBN 978-0-415-25069-6. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  2. Chisholm, Roderick M.. «Commonsensism» Routledge Encyclopedia of Philosophy (Routledge) ISBN 978-0-415-25069-6. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  3. Churchland, Paul M.; Churchland, Patricia Smith; University of Arkansas Press. (1981). «Functionalism, Qualia, and Intentionality:» Philosophical Topics 12 (1): 121–145.  doi:10.5840/philtopics198112146. ISSN 0276-2080. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  4. Binder, Thomas. (2017-03-16). «Franz Brentano: Life and Work» The Routledge Handbook of Franz Brentano and the Brentano School (Routledge): 15–20. ISBN 978-1-315-77646-0. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  5. Smith, David Woodruff. (2008). Husserl. (Reprinted. argitaraldia) Routledge ISBN 978-0-415-28974-0. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  6. Sartre, Paul-Jean. (2015-08-27). Being and Nothingness.  doi:10.4324/9780203827123. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  7. Heidegger, Martin; Macquarrie, John; Robinson, Edward. (2007). Being and time. Blackwell publ ISBN 978-0-631-19770-6. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  8. Ayer, Alfred J.. (1985). More of my life. Oxford University Press ISBN 978-0-19-281878-2. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  9. Heidelberger, Herbert; Locke, Don. (1970-04). «Perception and Our Knowledge of the External World.» The Philosophical Review 79 (2): 284.  doi:10.2307/2183959. ISSN 0031-8108. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  10. MacDonald, Graham. «Ayer, Alfred Jules (1910–89)» Routledge Encyclopedia of Philosophy (Routledge) ISBN 978-0-415-25069-6. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  11. Siewert, Charles. (2013-02-06). «Phenomenality and Self-Consciousness» Phenomenal Intentionality (Oxford University Press): 235–260. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  12. Massachusetts Institute of Technology. SAGE Publications, Inc. 2012 ISBN 978-1-4129-9261-9. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  13. Bechtel, William. (1988). Philosophy of science: an overview for cognitive science. Erlbaum ISBN 978-0-8058-0221-4. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  14. Horosz, William, ed. (1987). Religion and human purpose: a cross disciplinary approach. Nijhoff ISBN 978-90-247-3000-1. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  15. Miller, James D.. (2012). «Some Economic Incentives Facing a Business that Might Bring About a Technological Singularity» The Frontiers Collection (Springer Berlin Heidelberg): 147–159. ISBN 978-3-642-32559-5. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  16. Mc Kevitt, Paul, ed. (1996). Integration of Natural Language and Vision Processing.  doi:10.1007/978-94-009-1639-5. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  17. Vijver, Gertrudis. (1992). New Perspectives on Cybernetics: Self-Organization, Autonomy and Connectionism. Springer ISBN 978-90-481-4107-4. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  18. Brentano, Franz. (2014-09-15). Psychology from An Empirical Standpoint.  doi:10.4324/9781315747446. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  19. Crane, Tim. (2013-10-03). «The Problem of Non-Existence» The Objects of Thought (Oxford University Press): 3–27. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  20. a b c d (Ingelesez) Kriegel, Uriah. (2007-12). «INTENTIONAL INEXISTENCE AND PHENOMENAL INTENTIONALITY» Philosophical Perspectives 21 (1): 307–340.  doi:10.1111/j.1520-8583.2007.00129.x. ISSN 1520-8583. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  21. a b c d Bourget, David. (2019-09-30). «Relational vs Adverbial Conceptions of Phenomenal Intentionality» Sensations, Thoughts, Language (Routledge): 137–166. ISBN 978-1-351-01743-5. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  22. Hofweber, Thomas. (2008-03). «Graham Priest. Towards non-being: the logic and metaphysics of intentionality. Oxford University Press, 2005, xi + 190 pp.» Bulletin of Symbolic Logic 14 (1): 116–118.  doi:10.1017/s1079898600001864. ISSN 1079-8986. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  23. (Ingelesez) Emery, Nina. (2020-02). «Actualism, Presentism and the Grounding Objection» Erkenntnis 85 (1): 23–43.  doi:10.1007/s10670-018-0016-6. ISSN 0165-0106. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  24. Menzel, Christopher. (1991). «Temporal Actualism and Singular Foreknowledge» Philosophical Perspectives 5: 475.  doi:10.2307/2214106. ISSN 1520-8583. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  25. Faini, Marco. (2020). «Folengo, Teofilo» Encyclopedia of Renaissance Philosophy (Springer International Publishing): 1–3. ISBN 978-3-319-02848-4. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  26. Yagisawa, Takashi. (2009-12-03). Worlds and Individuals, Possible and Otherwise. Oxford University Press ISBN 978-0-19-957689-0. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  27. (Ingelesez) Thomas, Andrew D.. (2020-07). «Extended Modal Realism — a New Solution to the Problem of Intentional Inexistence» Philosophia 48 (3): 1197–1208.  doi:10.1007/s11406-019-00126-z. ISSN 0048-3893. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  28. «The Non‐Existent and the Vaguely Existing» The Atlas of Reality: 253–280. 2017-03-10  doi:10.1002/9781119116257.ch12. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  29. (Ingelesez) Jackson, Frank. (1975-04). «SYMPOSIUM: THE ADVERBIAL THEORY OF PERCEPTION: ON THE ADVERBIAL ANALYSIS OF VISUAL EXPERIENCE» Metaphilosophy 6 (2): 127–135.  doi:10.1111/j.1467-9973.1975.tb00242.x. ISSN 0026-1068. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  30. (Ingelesez) Woodling, Casey. (2016-07-03). «The Limits of Adverbialism about Intentionality» Inquiry 59 (5): 488–512.  doi:10.1080/0020174X.2016.1140071. ISSN 0020-174X. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  31. D'Ambrosio, Justin; Journal of Philosophy Inc.. (2019). «A New Perceptual Adverbialism:» The Journal of Philosophy 116 (8): 413–446.  doi:10.5840/jphil2019116826. ISSN 0022-362X. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  32. Le Morvan, Pierre; Philosophy Documentation Center. (2005). «Intentionality: Transparent, Translucent, and Opaque» Journal of Philosophical Research 30: 283–302.  doi:10.5840/jpr20053039. ISSN 1053-8364. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  33. a b c Crane, Tim. (2009-09-02). «Intentionalism» The Oxford Handbook of Philosophy of Mind (Oxford University Press): 474–493. ISBN 0-19-926261-6. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  34. a b Siewert, Charles. (2013-02-06). «Phenomenality and Self-Consciousness» Phenomenal Intentionality (Oxford University Press): 235–260. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  35. a b c d Chalmers, David J. (2004-08-05). «The Representational Character of Experience» The Future for Philosophy (Oxford University PressOxford): 153–181. ISBN 978-0-19-924728-8. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  36. Brentano, Franz. (2014-09-15). Psychology from An Empirical Standpoint.  doi:10.4324/9781315747446. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  37. a b (Ingelesez) Mitchell, Jonathan. (2022-12). «Another Look at Mode Intentionalism» Erkenntnis 87 (6): 2519–2546.  doi:10.1007/s10670-020-00314-4. ISSN 0165-0106. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  38. Chediak, Karla. (2016-06). «Intentionalism and the Problem of the Object of Perception» Trans/Form/Ação 39 (2): 87–100.  doi:10.1590/s0101-31732016000200005. ISSN 0101-3173. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  39. a b Jacob, Pierre. «2. Meaning, intentionality and communication» Semantics (DE GRUYTER MOUTON) (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  40. Tye, Michael. (1995). «A Representational Theory of Pains and their Phenomenal Character» Philosophical Perspectives 9: 223.  doi:10.2307/2214219. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  41. Forman, Robert K C. (1990-03-29). «Introduction: Mysticism, Constructivism, and Forgetting» The Problem of Pure Consciousness (Oxford University PressNew York, NY): 3–50. ISBN 978-0-19-505980-9. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  42. a b Mendelovici, Angela; Bourget, David. (2014-04-07). «Naturalizing Intentionality: Tracking Theories Versus Phenomenal Intentionality Theories» Philosophy Compass 9 (5): 325–337.  doi:10.1111/phc3.12123. ISSN 1747-9991. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  43. Kriegel, Uriah, ed. (2013). Phenomenal intentionality. Oxford University Press ISBN 978-0-19-976429-7. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  44. Strawson, Galen. (2008). Real materialism and other essays. Clarendon Press ; Oxford University Press ISBN 978-0-19-926742-2. PMC 191009668. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  45. Page, Jason S.. (2013-05-01). Boildown Study on Supernatant Liquid Retrieved from AW-106 in December 2012. (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).