International Airlines Group

Wikipedia, Entziklopedia askea
International Airlines Group
Datuak
Motanegozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreaHegazkintza eta air travel (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua eta Espainia
Jarduera
Honen parteFTSE 100
Eskumendekoak
Agintea
Zuzendari exekutiboaWillie Walsh (en) Itzuli
ZuzendariaWillie Walsh (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Zeren jabe
Ekonomia
Diru-sarrerak25.506.000.000 € (2019ko abenduaren 31)
Irabazi garbia1.715.000.000 € (2019ko abenduaren 31)
Balore-burtsaLondresko burtsa, OTC Markets Group (en) Itzuli eta Madrilgo burtsa
Historia
Sorrera2011ko urtarrilaren 21a
SorlekuaParis
webgune ofiziala

International Consolidated Airlines Group, S.A. (IAG) holding konpainia anglo-espainiarra da, Iberia LAE eta British Airways konpainien bat-egitearen ondorioz sortua. Sozietate horrek 22.850 milioi eurotik gorako fakturazioa du, eta munduko seigarren hegazkin konpainiarik handiena da, eta hirugarrena Europan, Air France-KLM eta Lufthansa aurretik dituela. Aer Lingus erosi ondoren, konpainiak 541 hegazkin ditu eta 274 helmugatara doa. Taldeko konpainia guztien artean (Iberia, British Airways, LEVEL, Vueling Airlines eta Aer Lingus) urtean 100 milioi bidaiari baino gehiago garraiatzen dituzte.

Konpainiaren egoitza korporatiboa Londres-Heathrow aireportuan dago eta egoitza soziala eta fiskala Madrilen. Londres, Madril, Bartzelona, Bilbo eta Valentziako burtsetan kotizatzen du 2011ko urtarrilaren 24tik. International Airlines Group ez da marka komertzial bezala erabiltzen, Iberia, British Airways, Vueling, Aer Lingus eta Level bezala jarraitzen dutenak, aerolineen jabe den elkarte holding-a izendatzeko balio du, burtsan kotizatzen duena dena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]