International Auxiliary Language Association
| International Auxiliary Language Association | |
|---|---|
| Datuak | |
| Izen ofiziala | International Auxiliary Language Association |
| Mota | irabazi asmorik gabeko elkartea |
| Historia | |
| Sorrera | 1924 |
| Sortzailea | |
| Desagerpena | 1953 |
International Auxiliary Language Association, Inc. (euskaraz: «Nazioarteko Hizkuntza Laguntzailearen Elkartea»), IALA siglez ere ezaguna, 1924an sortutako estatubatuar erakunde bat izan zen, "hizkuntza laguntzaile bat ezartzean tartean dauden galdera guztien azterketa, eztabaida eta publizitate zabala sustatzeko, ezarpen hori modu adimentsuan eta oinarri egonkorren gainean bizkortu dezaketen ikerketa eta esperimentazioarekin batera."[1] Lehiakide ugariren artean nazioarteko komunikaziorako hizkuntza laguntzaile egokiena zein zen zehazteko sortu bazen ere, azkenean haietako bat bera ere ez zela egokia zeregin horretarako erabaki zuen eta bere hizkuntza propioa garatu zuen, Interlingua.
IALAk Interlinguari buruzko eta Interlinguan idatzitako materialak argitaratzen jarraitu zuen 1953ra arte; urte horretan, Science Service-ko Interlingua Dibisio berriak bere gain hartu zituen haren jarduerak.[2] IALA 1956tik aurrera noizbait desegin zen.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ International Auxiliary Language Association, Outline of Program, 1924, 9. or.
- ↑ Gode, Alexander. (November 1957). «Interlingua» The Michigan Technic 76: 22–24..
- ↑ Esterhill, Frank, Interlingua Institute: A History. New York: Interlingua Institute, 2000.