Interneteko jargoia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Interneteko jargoia Interneteko esparru desberdinetan erabiltzen den eguneroko hizkuntzari eta idazketa laburdurei deritzo. Hala ere, Interneteko erabiltzaileek hedatu duten jargoi bat gisa uler daiteke, batzuetan joko edo txantxa moduan jokatzen duena.

Terminoek oro har karaktere gutxi erabiltzea dute helburu, akronimoak, sinbolo arraroak edo ohikoak ez direnak eta laburdurak baliatuz. Batzuetan hitz-jokoak egiten dira laburduretan. Askok jargoi hau mezularitza-zerbitzuetan zein sare sozialetan erabiltzen dituzte.

Sorrera eta bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interneteko jargoia Interneteko lehen egunetan sortu zen, Internet aurreko garaiko terminoekin[1]. Txat gelatan, sare sozialetan, online-jokoetan, bideo-jokoetan eta sare komunitateetan (foroak, blog-ak...) erabiltzen da jargoi hori. 1979az geroztik Usenet bezalako sare komunikazioek bere jargoi propioa erabiltzen dute.[2]

Pop kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japonieran, "moe" terminoa erabiltzea oso arrunta bilakatu da, zerbait erakargarria edo polita dela adierazteko.

Laburpenak, akronimoak eta emotikonoak erabiltzeaz gain, Interneteko jargoiak hitz arkaikoak edo termino ezagunen esanahi ezezagunak erabiltzen dira[3]. Hitz arruntak esanahi berri batera edo antzeko ahoskera duen jargoi batera moldatu daitezke. Logogramak erabiltzen diren herrietan, Txina bezala, Interneteko jargoi bisual existitzen dira, karaktereei esanahi duala emanez, bata zuzena eta bestea inplizitua.[3]

Motibazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interneteko jargoien erabileraren oinarrizko motibazioa komunikazioa erraztea da. Baina, nahiz eta laburdura eta akronimoak denbora aurrezten dioten idazleari, irakurleak denbora gehiago behar du irakurtzeko, Tasmaniako Unibertsitateak egindako azterketa baten arabera[4]. Beste aldetik, aurrez aurreko jargoi hizkeran zein idazkera tradizionalean bezala, Interneteko jargoiak talde bateko kide izatea adierazteko modua da[5].

Interneteko jargoiak gure komunikatzeko erak errazten eta mugatzen dituen kanal bat eskaintzen du. Ahozko hizkuntzan eta idatzizkoan erlazionatzen diren itxaropen eta praktika asko ez dira aplikagarriak. Interneten, komunikazio sare den bezala, egokia da jargoi hau erabiltzea euskarriaren aberastasunagatik eta informazioaren erabilgarritasunagatik. Gainera jargoiak "sare-komunitateen sorrera eta sustapena" egiteko motibazio puntuak dira. Komunitate horiek, aldi berean, elkartasun edo identifikazio papera jokatzen dute kausa esklusibo edo komun batean.

David Crystal-ek Interneteko bost eremu nagusietan bereizten du jargoiaren erabilera: Internet beran, posta elektronikoan, txat asinkronoetan (posta-zerrendak), txat sinkronoetan (IRC-ak adibidez) eta mundu birtualetan[6]. Kanalaren izaera elektronikoak funtsezko eragina du batez bestekoaren hizkuntzan. Komunikazio aukerak Internet eskuratzeko hardwarearen izaeran mugatuta daude. Horregatik, hizkuntza-gaitasun produktiboa (bidali daitekeen informazio mota) teklatuan aurrez esleitutako karaktereek zehazten dute, eta gaitasun linguistiko harkorra (ikus daitekeen informazio mota) pantailaren konfigurazio eta tamainak zehazten du. Gainera, igorlea eta hartzailea linguistikoki mugatuta daude Interneteko software propietate, ordenagailuaren hardware eta batzen dituen sarearen hardwarearen bitartez. Diskurtso elektronikoa "hitz egiten den bezala irakurtzen, hau da, igorlea hitz egiten idatziko balu" idazketari deritzo[7].

Jargoi motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interneteko jargoiak ez dute hizkuntza eredu homogeneo bat osatzen. Aitzitik, Internet egoeraren eta erabiltzaileen arabera desberdina izan daiteke. Jargoi mota horren definizio argi bat egitea zaila den arren, mota desberdin batzuk identifikatu ditzakegu.

Mota Deskribapena
Letra homofonoak Talde honetan laburdurak eta akronimoak biltzen dira. Laburpena hitz baten laburtzea da, adibidez "CU" edo "CYA", "see you (see ya)" ingelesez. Akronimoa, beste aldetik, laburdura baten azpimultzoa da, hitz baten hasierako osagaiez eratzen dena. Akronimoen adibide gisa "LOL" (Laughing Out Loud, Barre zaratatsua) eta "BTW" (By the way, Bide batez) ditugu. Bien arteko konbinazioak topatu daitezke, hala nola, "CUL8R" (See you later, Gero ikusiko gara).
Puntuazioa, maiuskulak eta bestelako ikurrak Ezaugarri horiek enfasia emateko erabiltzen dira gehien bat. Puntuak edo harridura-markak erabil daitezke, "........" edo "!!!!!!!!!!" adibidez. Galdera eta harridura-markak batera erabili ohi dira galdetzen ari den bitartean haserrea adierazteko, "?!?!?!?!".
Onomatopeiak Onomatopeiak ere ezagunak eta erabiliak bihurtu dira Interneten. Adibiderik ezagunena barreak adierazteko "karkarkar" izango litzateke. Onomatopeiak hizkuntzaren araberakoak dira. Esate baterako, gaztelaniaz barreak "jajaja" gisa idatziko lirateke; ingelesez "hahaha"; edo korearrez "kekeke".
Teklatu bidez sortutako sentikurrak edo emotikonoak Emotikonoak foroetan, mezularitza zerbitzuetan eta online jokoetan erabiltzen dira orokorrean. Kultura edo hizkuntza ezberdinetan emotikono besberdinak topatu daitezke. Adibidez, emotikono japoniarrak, kaomoji deiturikoak, begietan zentratzen dira (^_^), mendebaldean ez bezala, hauek ahotan zentratzen baitira (:)).[8]
Galdera zuzenak Mezularitza zerbitzu, IRC edo online-jokoetan topatu daitezke, non identitate pertsonalak pribatuan mantentzen diren. Hori dela eta "A/S/L?" bezalako galderak egiten dira, "Adina, Sexua eta Kokapena" bezala itzultzen dena.[9]

Interneteko jargoiaren iritziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interneteko jargoiaren erabilerari buruzko eztabaidak egon dira, Internet kanpora begira izan ditzaken ondorioez. Interneten eta hizkuntzaren arteko erlazio zuzenik frogatu ez bada ere, Interneteko jargoiak ikuspuntu desberdinak sortu ditu hizkuntzaren estandarrean komunikazioetan.

Batzuk uste dute Internet eragin negatiboa duela hizkuntzen etorkizunean, estandarrak degradatu lituzkeela. Interneten erabiltzen den hizkuntza eta estandarraren arteko desberdintasunak alfabetatzean arazoak areagotuko liratekeela argudiatzen dute. Kasu esanguratsua da eskoziazko gazte baten saiakeran, laburdura asko eta SMS hizkuntzako akronimoak erabili zituena.

Beste aldetik, badaude Interneteko jargoiak hizkuntza baten adierazpenak hobetzen duela esaten dutenak. Hitzarmen linguistikoak ezarri beharrean, aukera linguistikoak norbanakoaren gustuen araberakoak dira.

Kazetaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014 apirilean, Gawker blogeko Max Read editore nagusiak Interneteko jargoiak debekatu zituen idazketa-estiloan[10].

Ordenagailu bidezko komunikazio kanpoko erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interneteko jargoia ordenagailuen erabileratik, domeinu ez fisikoetara pasatu egin da. Edozein domeinu izan daiteke, non mintzakideek ez dute zertan geografikoki hurbil egon behar bata bestearen artean, eta non Internet ez den nagusiki erabiltzen. Jargoia telefonia munduan erabiltzen da, batez ere mezu laburren komunikazioan, SMSak adibidez. Laburdurak oso ospetsuak bihurtu dira medio honetan, karaktereen kostu eta erabiltzen diren gailuen tamainagatik.

Era berean Interneteko jargoiak bere lekua ere topatu du eguneroko sare-konexio gabeko hizkuntzan, atzipen digitala dutenen artean. Horregatik "LOL" bezalako akronimoak erabiltzen dira ahozko komunikazioan, batez ere gazteen artean.

Mundutik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako lanaren zigilua. Karakterea hiru karaktereen konbinazioa da, erabiltzaileek sortutakoa. Txinako Internet zentsuraren satira da.

Internetek mundu osoko jendea elkarren artean konektatzen lagun du, harreman "globalak" sortzeaz ahalbidetuz. Horregatik garrantzitsua da sarean erabiltzen diren jargoi mota ezberdin guztiak ezagunak izatea guztiontzat. Garrantzitsua da ere hori egitea ikusita nola ingelesa ez diren hizkuntzek sarean hartu duten erritmoa, ingelesa hitz egiten ez den herrialdeen Interneten erabileraren hazkundeari esker. Izan ere, 2017ko abenduaren 31z geroztik, sarearen populazioaren %25.3 inguru dira ingeles hiztunak[11].

Kultur ezberdinek motibazio desberdinak dituzte jargoiak aukeratzeko orduan, erabilitako hizkuntzaren gainetik. Adibidez, Txinan, Interneten gainean inposatuta dauden arau zorrotzengatik, erabiltzaileek jargoiak erabiltzen dituzte gobernuarekiko sentikorrak diren gaiei buruz hitz egiteko. Horien artean hitz baten karaktereak banatzeko sinboloak erabiltzen dira, eskuzko edo automatizatutako ereduen eskaneatzeak eta zentsura saihesteko[12]. Adibide nabarmen gisa, zentsura adierazteko erabiltzen den "ibai karramarroa" terminoa. Ibai karramarroa (hexie pintin-en) harmonia hitzaren ahoskera bera du, diziplina politikoa eta zentsura justifikatzeko erabili ohi den terminoa. Txinatar zibernautek termino ofizialak erabiltzen dituzte era sarkastiko batean erabiltzeko[13].

Laburdurak ospetsuak dira hainbat kulturetan, Japonia, Txina, Frantzia edo Portugal bezalako herrialdeetan. Laburdurak Interneteko erabiltzaileek hitz egiten duten hizkuntzaren arabera erabiltzen dira. Adierazgarria da alfabetoak erabiltzen ez dituzten hizkuntzek jargoi mota hori erabiltzen dutela ikustea.

Hizkuntzen arteko desberdintasunak gaizki ulertuak eman ditzakete. Onomatopeia adibide honek, "555", Txineraz "negarrez" esan nahi du, baina Thaieraz, "barrez"[14]. Antzeko adibidea topatu dezakegu ingelesezko "haha" eta gaztelaniazko "jaja", biak esanahi bera daukate barrea adierazteko, baina kontsonante desberdinak erabiltzen dituzte hizkuntzen arteko ezberdintasunak direla eta.

Hori guztia ikusita, ondorioztatu dezakegu herrialde eta kultura desberdinek beren arauak eta motibazioak dituztela jargoi mota ezberdinak erabiltzeko. Hala ere, gaur egun ikertzaileek ez dute herrialdeen arteko desberdintasunen inguruko ikerketarik egin.

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laburdurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • AMZ: Asko maite zaitut
  • BB: Bide batez
  • BZK: Baina ze kristo
  • Mlskr: Mila esker
  • Mx: Muxu
  • ZMZ: Zer moduz zaude

Trinkotzaindia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXI. mendeko aditz trinkoak bezala daude sortuak. Sare sozialetan (Twitterren batez ere) erabiltzen dira. Telegram mezularitza zerbitzurako sticker-ak sortu ere egin dira[15].

  • Datsegit: Atsegin dut
  • Daitort: Aitortzun dut
  • Daflipat: Flipatzen dut

Beste hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • AFK: Away from keyboard
  • BRB: Be right back
  • CU: See you
  • CUL8R: See you later
  • GG: Good game
  • GL: Good luck
  • LOL: Laughing Out Loud (Barre zaratatsua)
  • ROFL: Rolling on floor, laughing
  • ROFLMAOPIMP: Rolling on floor, laughing my ass off, peeing in my pants
  • RTFM: Read the fucking manual
  • TY: Thank you
  • WB: Welcome back
  • TB: Throw back

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  «Web Jargon Origins Revealed», PCWorld, https://www.pcworld.com/article/248526/web_jargon_origins_revealed.html. Noiz kontsultatua: 2018-03-22 .
  2. (Ingelesez)  Trolling For Slang: The Origins of Internet Werdz, http://theunderenlightened.com/2012/10/02/trolling-for-slang-the-origins-of-internet-werdz/ .
  3. a b Yin Yan (2006) World Wide Web and the Formation of the Chinese and English "Internet Slang Union". Computer-Assisted Foreign Language Education. Vol. 1. ISSN 1001-5795
  4.   «Don't be 404, the tech slang», BBC, http://news.bbc.co.uk/2/hi/technology/7775013.stm .
  5.   Crystal, David (1997), The Cambridge Encyclopedia of Language (Second ed.), Cambridge: Cambridge University Press .
  6.   1941-, Crystal, David, (2001), Language and the Internet, Cambridge University Press, ISBN 0521802121, PMC 51037087, https://www.worldcat.org/oclc/51037087 .
  7. Davis, B.H. & Brewer, J.P. (1997). Electronic discourse: linguistic individuals in virtual space. Albany, NY: State University of New York Pres..
  8. Katsuno, Hirofumi and Christine R. Yano (2002), Asian Studies Review 26(2): 205-231
  9. Thurlow, C. (2001), Language and the Internet, In R, Mesthrie & R, Asher (Eds), The concise encyclopedia of sociolinguistics, London: Pergamon
  10.   Gawker bans ‘Internet slang’ | Poynter., 2014-11-28, https://web.archive.org/web/20141128120629/http://www.poynter.org/news/mediawire/246113/gawker-bans-internet-slang/. Noiz kontsultatua: 2018-03-22 .
  11. (Ingelesez)  «Top Ten Internet Languages - World Internet Statistics», www.internetworldstats.com, https://www.internetworldstats.com/stats7.htm. Noiz kontsultatua: 2018-03-22 .
  12. Zhou Shuguang (2008). "Notes On The Net." Index on Censorship Vol 37:2
  13. Nordin, Astrid and Richaud, Lisa (2014), "Subverting official language and discourse in China? Type river rrab for harmony," China Information 28, 1 (March): 47–67.
  14.   Chinese Internet Slang | LoveLoveChina, 2012-04-20, https://web.archive.org/web/20120420091421/http://www.lovelovechina.com/entertainment/why-thai-laugh-when-chinese-cry/. Noiz kontsultatua: 2018-03-22 .
  15.   Datrinkagun, https://t.me/addstickers/Datrinkagun .