Interneteko zerbitzu-hornitzaile

Interneteko zerbitzu-hornitzailea[1] (ingelesez: Internet Service Provider) Interneterako sarbideaz gain, Interneteko beste hainbat zerbitzu eskaintzen dituen enpresa da, esate baterako, web orriei ostatu ematea, webguneak prestatzeko aholkularitza eta laguntza eskaintzea, berri-zerbitzaria, mezularitza pribatua, eta abar.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera batean, telefono linearen bidez eskaintzen zen zerbitzua, atzipena modem bidez lortuz eta transmisio-bidea sare telefonikoa zen (kobrezko haria). Modu honetan, telefono konpainiek aldez aurretik antolaturik zeukaten egitura aprobetxa zitekeen.
Teknologiaren garapenarekin batera, ordea, interneterako atzipena gailu askotatik egin ahal izatea ahalbidetu da. Gaur egun, telefono mugikorrek, PDA gailuek zein PCek atzitu dezakete.
ISP enpresek gaur egungo beharretara moldatu behar izan dute. Horrela, telefono konexioez eta haririk gabeko konexioez gain, interneten atzipena eskaintzen dute kable bidezko telebistaren bidez, LTD zerbitzua barne. Interneterako atzipena sare elektrikoaren bidez ahalbidetzen dihardute gaur egun (PLC teknologia).
ISPen sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera batean, internet sare itxi bat zen, AEBetako ikerkuntza laborategi eta unibertsitate batzuk lotzen zituena. Pixkanaka ospea hartzen joan zen eta AEBetako unibertsitate guztietara hedatzen.
ISPak hasiera batean konturik ez zuten ikasleei konexioa eskaintzeko sortu ziren. Horrela, 1989an jaio zen The World, munduko lehenengo ISPa.
ISPen konexio aukerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ISPek hainbat teknologia erabiltzen dituzte erabiltzaileen atzipena bideratzeko. Etxeko erabiltzaileentzat aukerarik ezagunenak dira modem bidezko markaketa, DSL teknologia (orokorrean ADSL), haririk gabeko atzipena, kable bidezko modema eta ISDN. Prestakuntza gehiago behar dituzten erabiltzaileentzat edo erakundeentzat (adibidez, enpresa txiki edota ertainak) honako teknologiak eskaintzen dituzte: DSL (SHDL edo ADSL), Ethernet, Metro Ethernet, Gigabit Ethernet, Frame Relay, ISDN (BRI edo PRI), ATM, satelite bidezko Interneterako atzipena eta SONET nagusiki. Saretik musika zein bideoak jaisteko eskaerak gora egin duenez, banda zabalera handiak hedatzen ari dira.
Nola konektatzen dira ISPak Internetera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erabiltzaileek ISP hornitzaileei kuota bat ordaintzen diete Internet konexioa edukitzearren eta ISP horiek ere goragoko maila batean dauden beste ISP batzuei ordaintzen diete, horrela Interneterako atzipena lortzeko. Kasurik sinpleenean, konexio bakarra ezartzen da behe mailako ISP eta ISP nagusi baten artean, lehen aipaturiko teknologietako bat erabiliz. ISP nagusiek bere konexio propioak erabiltzen dituzte igorleen eta hartzaileen arteko komunikazioak ahalbidetzeko.
Errealitatean, egoera hau konplexuagoa da. Adibidez, point of presence (PoP) edo zerbitzu-puntu bat baino gehiago duten ISPek konexio banatuak izan behar dituzte maila handiagoko ISPekin. Konexio horiek ISP bakarrarekin gauza ditzakete edo maila handiagoko ISP bat baino gehiagoren bezero izan daitezke. Maila goreneko ISPei Tier 1 deritze eta interneteko hierarkiaren goi-mailan kokatzen dira.
ISP baten bezeroek ez dute internetetik igaro beharko beraien artean konexioak gauzatzeko, hauek zuzenean egiten baitira. Batzuetan bi ISP desberdinen artean ere konexio bat sortzen da, zirkuitulabur moduan jarduten duen bi entitateen bezeroen arteko komunikazioak azkartzeko eta, horrela, internetetik igarotzea saihesten da.
Eskainitako zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Roaming
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hornitzaile batzuek roaming ibiltaritza zerbitzua eskaintzen dute. Horren bidez bezeroak beste ISP batzuekin konekta daitezke eta, ondorioz, kontratatutako hornitzailearen eskaintza mundu osora zabal daiteke.
Posta elektronikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ISPen gehiengoek posta zerbitzua eskaintzen dute. Horretarako, posta hartzeko zerbitzariak antolatzen dituzte (hauetan lekua gordetzen da mezuentzat); hala nola, posta bidaltzekoak.
Web ostalaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarritan hornitzaileek webgune bat eraikitzeko aukera ematen diote erabiltzaileari, horretarako lekua eskainiz beren zerbitzarietan. Erabiltzaileak ISParen zerbitzuak kontratatzerakoan aukera hau dauka, baita posta zerbitzariak erabiltzekoa ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Telefonia Hiztegia] [2016]
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]