Interpretatio graeca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isis jainkosak Io greziar heroiari Egiptora ongietorria eginez, Ponpeiako mural bat

Interpretatio graeca (euskaraz, greziar interpretazio) Antzinako Greziako idazleak atzerritar jainko-jainkosak bere panteoiekin parekatzeko ohitura adierazten duen latinezko esapidea da. Herodotok, adibidez, Amon, Osiris eta Ptah egiptoar jainkoak aipatzeko «Zeus», «Dioniso» eta «Hefesto» erabiltzen zituen.

Diskurtso[1] honen erromatar baliokidea, interpretatio romana zuen izena. Lehendabizikoz Tazitok Germania liburuan erabili zuen (43. kap.). Naharvali germaniarren baso sakratua honela deskribatu zuen:

« «Praesidet sacerdos muliebri ornatu, sed deos interpretatione romana Castorem Pollucemque memorant»
Emakumezko arropak dituen emakume apaiz batek zuzentzen du, baina erromatar interpretazioan, Kastor eta Polux gurtzen dituzte
»


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Smith, Mark S.. (2008, 2010). God in Translation: Deities in Cross-Cultural Discourse in the Biblical World. Wm. B. Eerdmans, 246 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.