Intsulina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Intsulinaren errepresentazio grafikoa.

Intsulina (latineko insula hitzetik, "uhartea") 51 aminoazidoz osaturiko hormona polipeptidiko bat da. Pankreako Langerhansen uhartetxoetako beta zelulek jariatzen dute, aitzindari ez aktibo moduan (prointsulina). Hau Golgiren aparatura igarotzen da eta bertan eraldatu egiten da, zati bat ezabatuz eta geratzen diren bi zatiak lotura disulfuro bidez elkartuz.

Frederick Grant Bantingek, Charles Bestek, James Collipek eta J.J.R. Macleodek, Torontoko Unibertsitatekoek (Kanada), 1922an aurkitu zuten intsulina. Banting doktoreak Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen hormona honen aurkikuntzagatik.

Metabolismoari elikagaiak aprobetxatzen laguntzen dio, batez ere karbohidratoen anabolismoarekin. Intsulina-gabeziak diabetesa eragiten du eta gehiegi izateak, berriz, hiperintsulinismoa eta hipogluzemia.


Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsulinak odolean dagoen glukosa maila jaisten du. Hau lortzeko, intsulina bi mailetan aritzen da:

  • glukosaren kontsumoa areagotzen du ehunetan.

Bestalde, intsulina zelula mintzaren errezeptorei lotzen da, eta zelulak glukosarekiko duen iragazkortasuna areagotzen du. Modu horretan glukosaren kontsumoa errazten du.

Glukosaren metabolismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glukosa gure organismoaren energia-iturri garrantzitsua da. Gure metabolismoak glukosa oxidatzen duenean (glukolisia, Krebs zikloa eta arnas katearen bidez) energia kimiko ugari (ATP) sortzen da.

Dietaren bidez hartzen dugun glukosaren helbidea hau da: erdia (%50a) glukolisian oxidatzen da, %10a glukogeno bihurtzen da eta %40 inguru koipe bihurtzen da (lipogenesi izeneko prozesuaren bidez) [1]

Intsulinarik ezean, glukosa ezin da katabolizatu eta organismoak behar duen energia lortzeko lipidoen katabolismoa aktibatzen du. Ondorioz, gorputz zetoniko ugari sortzen da eta zetosi izeneko asaldura agertzen da.

Lotutako gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diabetesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsulinaren gabeziak odolean dagoen glukosa kontzentrazioaren gehikuntza ekartzen du (hipergluzemia); honen ondorioz glukosa maila handitan kanporatzen da gernutik (glukosuria). Diabetes izeneko gaixotasuna agertzen da, eta gaitz honek jota daudenek intsulina hartu behar dute egunero, aho bidetik zein muskulu barneko bidetik.

Bi diabetes mota daude:

  • 2. motakoa, helduengan agertzen dena. Intsulina egon badago, baina ez du bere funtzioa ongi betetzen.

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsulinaren ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai batean, diabetikoek behar zuten intsulina txerrien pankreatik erauzten zen (txerrien intsulina eta giza intsulina oso antzekoak dira). Dena den, batzuetan gaixo hartzaileak alergiak pairatzen zituen, eta txerri-intsulinaren garbiketa teknikak hobetu baziren ere, prozesuak arrisku txiki batzuk zituen. Gaur egun intsulina Escherichia coli bakteriotik eskuratzen da ingeniaritza genetikoaren bidez, intsulina kodetzen duten giza geneak bakterio horretan sartuz. Lortutako intsulina oso purua da, eta ez du inongo arazorik sortzen gaixo diabetikoengan [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ganong, William F.: Manual de Fisiología Médica (1980), Ed. El Manual Moderno S.A., México, 299-300 orr.
  2. Cómo se obtiene la insulina

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]




Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Intsulina