Inukai Tsuyoshi
Itxura
Inukai Tsuyoshi (japonieraz: 犬養 毅) japoniar politikari izan zen. Japoniako lehen ministroa izan zen 1931tik hil zen arte.
Samurai familia batean jaioa, Txinako ikasketetan espezializatu zen eta kazetari lanetan aritu zen. 1890ean diputatu hautatu zuten, eta 42 urtez eutsi zion karguari, hil zuten arte. Hezkuntza ministroa ere izan zen. 1911ko Xinhai Iraultza babestu zuen Txinan, baina baita Mantxuriaren japoniar inbasioa ere 1931n, eta zailtasun handiak izan zituen gobernuko eskuin muturreko militarrak kontrolatzeko. Militar hauek 1932ko maiatzaren 15ean hil zuten.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |