Edukira joan

Inupiakera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inupiakera
Iñupiatun
Datu orokorrak
Hiztunak5.580
UNESCO sailkapena4: arrisku larrian
Hizkuntza sailkapena
Esquimo-aleutiano
 Inupiaq
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, hizkuntza eranskaria, hizkuntza polisintetikoa eta hizkuntza ergatiboa
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1ik
ISO 639-2ipk
ISO 639-3ipk
Ethnologueipk
Glottologinup1234
Wikipediaik
UNESCO253
IETFik
Endangered
Languages Project

2369

Inupiakera —halaber, iñupiaqa, iñupiaka, iñupiaca, inupiaqa edo iñupiatuna— Alaskako iparraldean eta ipar-mendebaldean hitz egiten den inuit hizkuntzaren dialekto talde bat da, inupiat etniako 2.000 lagun inguruk darabiltena. Arriskukotzat hartzen da, hiztun gehienak 40 urtez gorakoak baitira. Alaskako berezko inupiakerak hiru dialekto multzo handi eta bost dialekto ditu guztira.

  • Ipar Alaskako taldea, honako hauek barne hartzen dituena:
1. Iparraldeko kostako dialektoa, Artikoko kostalde osoan zehar hitz egiten dena, Kivalinaraino hegoaldean.
2. Malimiut dialektoa, Kivalina hegoaldean eta Kotzebue aldean hitz egiten dena, Kobuk ibaia osoan zehar, Norton Sounden, Koyuken eta Unalakleet-en.
  • Anatuvuk pasabidaren inguruko taldea:
3. Nunamiu-ko dialektoa.
4. Bering edo Ingalikmiut-eko itsasarteko dialektoa.
5. Teller-en hitz egiten den dialektoa, jatorrizko Qawariaq herritik hurbil, eta Nome hegoaldetik Unalakleet-erainoko herrietan.

Inupiakerazko dialektoak, beste eskimo-aleutiar hizkuntzek bezala, hizkuntza eransle mota berezi bat dira, hizkera polisintetiko deritzona: erro bat eta zenbait atzizki "sintetizatzen" ditu, perpaus baten esanahia duten hitz luzeak sortzeko.

Inupiakerazko dialektoak oso desberdinak dira, darabiltzaten kontsonanteak kontuan hartuta. Hala ere, ez dira agertzen jarraian bi kontsonante baino gehiagoko kontsonante multzoak. Hitzak ez daitezke kontsonante talde batekin has edo amai.

Dialekto guztietan, oinarrizko bokalak hiru dira: a, i, eta u, balio luzeak ere dituztenak, hau da, aa, ii eta uu. Bokal laburrak eta luzeak bereizi behar dira, hitzaren esanahia horien arabera ikusten baita; era berean,.ai, ia, au, iu, eta ui diptongoak sortzeko elkar daitezke.

Bering itsasarteko dialektoak laugarren bokal bat du /e/, */ə/ gisa berreraikitako laugarren proto-eskimalezko bokala mantentzen duena. Beste dialektoetan, proto-eskimalezko */e/ bokalak bat egin du /i/ aurreko bokal itxiarekin . Batutako /i/ari "/i/ indartsua" esaten zaio, eta horrek sabaikaritzea eragiten du Iparraldeko Maldako dialektoan kontsonante multzoen aurretik doazenean. Beste /i/ari "/i/ ahula" esaten zaio. Ortografian, /i/ ahulak eta indartsuak ez dira bereizten eta ezin da zein ⟨i⟩ den sabaikaritzea jakin, "bi i-ren arteko bereizketaren mende dauden beste prozesuak aztertu edo beste eskimo hizkuntzetako datuak aztertu ezean". Nolanahi ere, onar daiteke, hitz baten barruan, kontsonante savaikari baten aurretik ⟨i⟩ badago, indartsua dela. Kontsonante albeolarraren aurretik ⟨i⟩ badago, ahula da.

Hitzak geldialdi batez hasten dira (/c/ geldialdi sabaikari izan ezik), /s/ frikariaz, /m n/ sudurkariez, bokalez edo /j/ erdibokalaz. Mailegu-hitzak, izen nagusiak eta harridurazko hitzak edozein segmenturekin has daitezke bai Seward penintsulako dialektoetan bai Iparraldeko Maldako dialektoetan. Uummarmiutun dialektoan, hitzak /h/z ere has daitezke. Adibidez, Iparraldeko Maldako eta Diomedes Txikiko dialektoetan, "belarria" hitza siun da, eta Uummarmiutun-en, hiun.

Hitz bat edozein sudur-hotsez amai daiteke (Iparraldeko Maldako dialektoko /ɴ/ salbu), /t k q/ ahoskabeez edo bokalez. Iparraldeko Maldako dialektoan, hitz bat m-z amaitzen bada eta hurrengo hitza ahoskabe geldikor batekin hasten bada, m-a /p/ ahoskatzen da, aġnam tupiŋa bezala, /aʁnap tupiŋa/ ahoskatua.

Inupiakerazko prosodiaz, oso informazio gutxi bildu da. Nolanahi ere, "oinarrizko maiztasuna (Hz), intentsitatea (dB), ozentasuna (sonak) eta okerdura espektrala (fonak - dB) garrantzitsuak izan daitezke" Malimiutunen. Era berean, "iraupena ez bide da garrantzitsua Malimiut inupiakerazko azentu/silaba kontuan".

Iparraldeko Maldako inupiakera

Kontsonanteok ditu:

Ezpainbikariak Albeolarrak Erretroflexuak / sabaikariak Belareak Ubularrak Glotalak
Sudurkariak m n ɲ ŋ ɴ
Etenaldiak p t c k q ʔ[a]
Frikariak ahoskabeak f s ʂ x χ h
ahostunak v ʐ[b] ɣ ʁ
Albokariak ahoskabeak ɬ 𝼆[c]
ahostunak l ʎ
Hurbilkariak j

a Agian, fonema hori ez dago.

b Azkenotan, hizkuntza ikasten ari direnek eta jatorrizko hiztunek /ʐ/ soinua (r idatzita) ingeles estatubatuarreko /ɹ/ soinuaz ordezkatzen dute, antzekoa baita.

c Baliteke /𝼆/ soinua /ɬʲ/ izatea.

/p/, /t/, /k/ eta /q/ etenaldi ahoskabeak ez dira hasperenkariak. Baliteke beste dialekto batzuetan ere halaxe izatea ala ez.

/c/ kontsonantea /t/ ahoskabe sabaikari eta askatu gabeko /t/ batetik eratorria da.

Bi kontsonante ez daitezke elkarrekin ager, artikulazio modua partekatzen ez badute behintzat (kasu horretan, kontsonante albokari eta hurbiltzaile frikaritzat erabiliz). Arau horren salbuespen bakarra kontsonante frikari ahostun bat kontsonante sudurkari batekin agertzea da. Iparraldeko Maldako herskari guztiak ahoskabeak direnez, beharrezko asimilazio asko sortzen da herskari ahoskabe bat kontsonante ahostun bati asimilatzeko behar raren ondorioz.

Prozesu hori multzoko lehen kontsonantea kontsonante bati asimilatuz gauzatzen da:

1) asimilatzen ari den kontsonantearen artikulazio eremu bera (edo ahalik eta hurbilena) duen kontsonante bati; eta

2) asimilatzen ari den bigarren kontsonantearen artikulazio modu bera duen kontsonante bati.

Bigarren kontsonantea albokaria edo hurbiltzailea bada, lehen kontsonantea albokari edo hurbiltzaile bati asimilatuko zaio, ahal bada. Bestela, lehen kontsonantea frikari bati asimilatuko zaio. Beraz:

NAF Adibidez
/kn/ → /ɣn/

edo → /ŋn/

Kamik + niaq + te → Kamigniaqtuq edo kamiŋniaqtuq

"Botak jantzi" + (geroaldiko marka) + "hark" Botak jantziko ditu.

/qn/ → /ʁn/

edo → /ɴ/ *

iḷisaq + niaq + tuq → Iḷisaġniaqtuq

"Ikasi" + (geroaldiko marka) + "hark" Ikasiko du.

/tn/ → /nn/ Aqpat + niaq + tuq → Aqpanniaqtuq

"Korrika egin" + (geroaldiko marka) + "hark" → Korrika eginen du.

/tm/ → /nm/ Makit + man → Makinman

"Zutitu" + ("hark -(e)nean") → Zutitu zenean.

/tɬ/ → /ɬɬ/ Makit + łuni → Makiłłuni

"Zutitu" + ("-(e)z") → Zutituz, hark...

* /ɴ/ soinua ez dago ortografian irudikatuta. Beraz, ġn grafia /ʁn/ edo /ɴn/ bezala ahoska daiteke. Lehen bi adibideetan, frikari ahostunak kontsonante sudurkariekin ager daitezkeenez, bi kontsonante multzoak posible dira.

/t̚ʲ/ eta /t/ geldikariei ez dagokie frikari ahostunik; beraz, artikulazio-eremu ahalik eta hurbilenari asimilatzen zaizkio. Kasu horretan, /t̚ʲ/ asimilatzen zaio /j/ hurbiltzaile ahostunari: /t/ kontsonantea /ʐ/ bati asimilatzen zaio. Beraz:

NAF Adibidez
/t̚ʲɣ/ → /jɣ/ Siksriit + guuq → Siksriiyguuq

"Urtxintxak" + "esaten da" → Esaten da urtxintxak...

/tv/ → /ʐv/ Aqpat + vikAqparvik

"Korrika egin" + "toki" → Atletismo-pista.

Goiko lehenengo adibidean, kontuan izan <sr>-k kontsonante bakarra adierazten duela, beheko alfabeto atalean erakusten den bezala; beraz, multzo batean gehienez bi kontsonante izateko muga, goian aipatu bezala, ez da urratzen.

Bigarren kontsonantea albokaria bada, albokaria berriro ere frikaritzat hartzen da. Beraz:

NAF Adibidez
/ml/ → /ml/

edo → /vl/

Aġnam + lu → Aġnamlu edo Aġnavlu

"Emakumearen" + "eta" → Eta emakumearena.

/nl/ → /nl/

edo → /ll/

Aŋun + luAŋunlu edo Aŋullu

"Gizona" + "eta" → Eta gizona.

Frikari ahostunak kontsonante sudurkariekin ager daitezkeenez, bi kontsonante multzoak posible dira.

/f/, /x/, eta /χ/ soinuak ez dira ortografian agertzen (bokalen artean bakarrik agertzen ez badira behintzat). Beraz, goian erakutsitako /ɴn/ adibidean bezala, asimilazioa gertatzen da, ortografia bera izanik ere. Beraz:

NAF Adibidez
/qɬ/ → /χɬ/ miiqtuq ("haur")
/kʂ/ → /xʂ/ siksrik ("urtxintxa")
/vs/ → /fs/ tavsi ("gerriko")

Asimilazioaren ezaugarri orokor horiek ez dira Uummarmiut, Malimiutun edo Seward penintsulako dialektoetan komunak. Malimiutun eta Seward penintsulako dialektoek "herskari ahoskabeak (k, p, q, t) mantentzen dituzte, etimologikoak direnean (hau da, jatorrizko hitz-oinarriari dagozkionean)". Parekatu:

Iparraldeko Malda Malimiutun Seward penintsulako dialektoak Uummarmiut Euskaraz
nivliqsuq nipliqsuq nivliraqtuq soinu bat egiten du
igniq ikniq ikniq su
annuġaak atnuġaak atar̂aaq arropa

Sabaikaritzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldeko Maldako inupiakeraz sabaikaritze-ereduok gerta daitezke: /t/ → /t̚ʲ/, /tʃ/ edo /s/; /ɬ/ → /ʎ̥/; /l/ → /ʎ/; eta /n/ → /ɲ/. Sabaikaritzea lau albeolar horietako baten aurretik i sendo bat dagoenean bakarrik gertatzen da. Parekatu:

i mota Adibidez
sendoa qimmiq qimmit

/qimːiq/ → /qimːit̚ʲ/

"txakurra" → "txakurrak"

ahula tumi tumit

/tumi/ → /tumit/

"aztarna" → "aztarnak"

sendoa iġġi iġġiḷu

/iʁːi/ → /iʁːiʎu/

"mendia" → "eta mendi bat"

ahula tumi tumilu

/tumi/ → /tumilu/

"aztarna" → "eta aztarna bat"

Kontuan har bedi /t̚ʲ/ soinuari ez dagokiola. berez, letrarik, eta T-z edo t-z idazten dela, besterik gabe. Goiko bokalen NAF transkripzioa okerra izan liteke.

Bokal baten aurretik doan t kontsonantea sabaikari bilakatzen bada, /s/ bihurtzen da: i bokal sendoak kontsonante multzo osoari eragiten dio, multzoaren barnean sabaikari bilaka daitezkeen kontsonante guztiak sabaikarituz. Beraz:

i mota Adibidez
sendoa qimmiq + tigunqimmisigun

/qimmiq/ + /tiɣun/ → /qimːisiɣun/

"txakur" + "-en artean" → "txakurren artean"

sendoa puqik + tuqpuqiksuq

/puqik/ + /tuq/ → /puqiksuq/

"azkarra izan" + "hura" → "Hura azkarra (adimentsua) da"

Kontuan izan lehen adibidean, atzizkiaren izaeragatik, /q/ erori egin dela. Lehenengo adibide multzoan bezala, goiko bokalen NAF transkripzioak okerrak izan litezke.

Kontsonante geminatu baten aurretik i sendo bat badago, kontsonante luze osoa sabaikaritzen da. Adibidez: niġḷḷaturuq eta tikiññiaqtuq.


Sendo versus ahul moduko prozesu gehiago

i bokal indartsua bokal batekin pareka daiteke: aitzitik, i ahula, ez, eta azken hori a bihurtzen da beste bokal batekin parean badoa, edo i-aren aurreko kontsonantea geminatu bihurtzen bada. Arau hori beste dialekto batzuetan ere gerta liteke ala ez. Beraz:

i mota Adibidez
ahula tumi tumaa

/tumi/ → /tuma:/

"aztarna" → "haren aztarna"

sendoa qimmiqqimmia

/qimmiq/ → /qimːia/

"txakur" → "haren txakurra"

ahula kamikkammak

/kamik/ → /kamːak/

"bota" → "bi bota"

Lehenengo bi adibide multzoetan bezalaxe, agian goiko bokalen NAF transkripzioak ez dira zuzenak.

Uummarmiutun-go azpidialektoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsonanteok ditu:

Ezpainbikariak Albeolarrak Sabaikariak Erretroflexuak Belareak Ubularrak Glotalak
Sudurkariak m n ɲ ŋ
Etenaldiak ahoskabeak p t k q ʔ[a]
ahostunak
Frikariak ahoskabeak f x χ h
ahostunak v ʐ ɣ ʁ
Albokariak ahoskabeak ɬ
ahostunak l
Hurbilkariak j

a Zalantza: soinu hori Uummarmiutun azpidialektoan egon liteke.

Arau fonologikoak

Honako hauek arau fonologikoak dira:

/f/ beti geminatua da.

/j/ ez daiteke gemina eta beti bokalen artean egoten da edo /v/ aurretik. Kasu bakanetan, hitzaren hasieran joan daiteke.

/h/ ez da inoiz geminatua, eta hitzaren lehen letra gisa ager daiteke, bokalen artean, edo /k/, /ɬ/ edo /q/ aurretik.

/tʃ/ eta /dʒ/ beti geminatuak dira edo aurretik /t/ dute.

/ʐ/ bokalen artean ager daiteke, /ɣ/, /k,/ /q,/ /ʁ/, /t/ edo /v/ kontsonanteen aurretik, edo /ɣ/, /v/, /ʁ/ ondoren joan daitezke.

Seward penintsulako inupiakera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsonanteok ditu:

Ezpainbikariak Albeolarrak Sabaikariak Erretroflexuak Belareak Ubularrak Glotalak
Sudurkariak m n ŋ
Etenaldiak ahoskabeak p t k q ʔ
ahostunak b
Frikariak ahoskabeak s ʂ h
ahostunak v z ʐ ɣ ʁ
Albokariak ahoskabeak ɬ
ahostunak l
Hurbilkariak w j ɻ

Beste dialektoek ez bezala, Seward penintsulakoak erdiko e bokala du (ikus fonologia atalaren hasiera informazio gehiagorako).

Iparraldeko Maldako inupiakeraz, ortografia bidez irudikatutako kontsonante guztiak gemina daitezke, /tʃ/, /s/, /h/ eta /ʂ/ soinuak izan ezik. Seward penintsulako inupiakerak (Diomedes txikia uharteko hiztegia erabiliz lagin adierazgarritzat) era berean, ortografia bidez irudikatutako kontsonante guztiak geminatu gisa ager daitezke, /b/, /h/, /ŋ/, /ʂ/, /w/, /z/ eta /ʐ/ salbu. Geminazioa kontsonante bati atzizkiak gehitzean gertatzen da, kontsonantea bi bokalen artean gera dadin.

Inupiakera lehen aldiz idatzi zen esploratzaileak Alaskara iritsi eta bertako hizkuntzetan hitzak jasotzen hasi zirenean: beren hizkuntzako letrak jasotzen ari ziren soinuetara egokituz idazten zuten. Ortografia askotan ez zen koherentea, idazleek idazten zuten heinean asmatzen baitzuten. Soinu ezezagunak beste soinu batzuekin nahasten ziren askotan, adibidez, q eta k askotan ez ziren bereizten, kontsonante eta bokal luzeak laburretatik bereizten ez ziren bezala.

Alaskako eta Siberiako yupikerarekin batera, inupiakerak azkenean Groenlandian eta Labradorren moraviar misiolariek garatu zuten latindar idazkera hartu zuen. Alaskako bertakoek ere piktograma sistema bat garatu zuten, baina sortzaileekin batera hil zen.

1946an, Roy Ahmaogak, Utqiaġvikeko inupiak presbiteriar ministro batek, Eugene Nidarekin, Udako Hizkuntzalaritza Institutuko kidearekin, lan egin zuen egungo inupiakerazko alfabetoa latindar idazkeran oinarrituta garatzeko. Jatorritik aldaketa batzuk egin diren arren —batez ere -tik q-rako aldaketa—, funtsezko sistema zehatza zen, oraindik ere erabilia.

Inupiakerazko alfabetoa (Iparraldeko Malda eta ipar-mendebaldeko artikoa)
A a Ch ch G g Ġ ġ H h I i K k L l Ḷ ḷ Ł ł Ł̣ ł̣ M n
a cha ga ġa ha i ka la ḷa ła ł̣a ma
/a/ /tʃ/ /g/ /ʁ/ /h/ /i/ /k/ /l/ /ʎ/ /ɬ/ /𝼆/ /m/
N n Ñ ñ Ŋ ŋ P p Q q R r S s Sr sr T t U u V v Y y
na ña ŋa pa qa ra sa sra ta u va ya
/n/ /ɲ/ /ŋ/ /p/ /q/ /ɹ/ /s/ /ʂ/ /t/ /u/ /v/ /j/

Kobuk dialektorako letra osagarria: ʼ /ʔ/.

Inupiakerazko alfabetoa (Seward penintsula)
A a B b G g Ġ ġ H h I i K k L l Ł ł M m N n Ŋ ŋ P p
a b ga ġa ha i ka la ła ma na ŋa pa
/a/ /b/ /ɣ/ /ʁ/ /h/ /i/ /k/ /l/ /ɬ/ /m/ /n/ /ŋ/ /p/
Q q R r S s Sr sr T t U u V v W w Y y Z z Zr zr '
qa ra sa sra ta u va wa ya za zra
/q/ /ɹ/ /s/ /ʂ/ /t/ /u/ /v/ /w/ /j/ /z/ /ʐ/ /ʔ/

Dialekto jakin batzuetako letra osagarriak:

  • Diomedeskoa: e /ə/
  • Qawiaraq-a: ch //
Kanadako inupiakerazko alfabetoa (Uummarmiutun-a)
A a Ch ch F f G g H h Dj dj I i K k L l Ł ł M m
a cha fa ga ha dja i ka la ła ma
/a/ /tʃ/ /f/ /ɣ/ /h/ /dʒ/ /i/ /k/ /l/ /ɬ/ /m/
N n Ñ ñ Ng ng P p Q q R r R̂ r̂ T t U u V v Y y
na ña ŋa pa qa ra r̂a ta u va ya
/n/ /ɲ/ /ŋ/ /p/ /q/ /ʁ/ /ʐ/ /t/ /u/ /v/ /j/

Morfosintaxia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inupiakerazko morfosintaxiaren dialekto kopurua eta konplexutasuna direla kausa, hurrengo atalak Malimiutun-go morfosintaxia aztertu da, adierazgarri gisa. Beste dialektoetako edozein adibide adierazi eginen da.

Hizkuntza polisintetikoa da, hau da, hitzak oso luzeak izan daitezke, hiru erro hauetako batez osatuta (aditz erroa, izen erroa eta erakusle erroa) eta hiru bukaera hauetako batez edo gehiagoz osatuta (erroondoa, amaiera gramatikalak eta enklitikoak). Erroak hitzari esanahia ematen dio, eta bukaerek, berriz, kasuari, moduari, denborari, pertsonari, pluraltasunari eta abarrei buruzko informazioa dakarute. Erroa sinplea (erroondorik gabe) edo konplexua (erroondo bat edo gehiagorekin) ager daiteke: erroondoak euskal adberbioek, adjektiboek, aurrizkiek eta atzizkiek egiten dituzten funtzio berak betetzen ditu, hainbat denbora mota markatzeaz gain. Malimiutungo inupiakeraz sei hitz klase daude: izenak (ikus Izen-morfologia ), aditzak (ikus Aditz-morfologia ), adberbioak, izenordainak, juntagailuak eta interjekzioak. Erakusle guztiak adberbio edo izenordain gisa sailkatzen dira.

Izenaren morfologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inupiakerazko numero kategoriak singularra (euskaraz bezala, bakarra denean), duala (bi direnean) eta plurala (bitik gorako kopurua baldin bada) bereizten ditu. Hizkuntzak ergatibo-absolutibo sistemaz funtzionatzen du: hor, izenak numeroaren, kasuaren eta jabetzaren arabera aldatzen dira. Inupiakerak (Malimiutungoak) bederatzi kasu ditu: bi kasu nagusi (ergatiboa eta absolutiboa) eta zazpi kasu zeihar (instrumentala, adlatiboa, ablatiboa [nondik (abiapuntua)], lokatiboa [non], perlatiboa [nondik (igarobidea)], similatiboa [antza adierazteko] eta bokatiboa). Iparraldeko Maldako inupiakerak ez du bokatiborik. Ez dago genero eta artikulu kategoriarik.

Izenak Wolf A. Seiler-ren zazpi izen klaseen arabera sailka daitezke. Izen klaseok "portaera morfologikoan oinarritzen dira (...) ez dute oinarri semantikorik, baina erabilgarriak dira kasuak eratzeko (...) klase desberdinetako erroek modu ezberdinean elkarreragiten dute atzizkiekin".

Morfologiaren izaera dela kausa, kasu bakar batek hamabi amaiera ere har ditzake (bukaera horien gauzatzea izen klasearen arabera alda daitekeela kontuan hartu gabe). Adibidez, 1a klaseko izen baten jabetza-ergatiboak amaiera hauek har ditzake: -ma, ‑mnuk, ‑pta, ‑vich, ‑ptik, -psi, -mi, -mik, -miŋ, -ŋan, -ŋaknik eta ‑ŋata. Beraz, ezaugarri orokorrak bakarrik deskribatuko dira jarraian. Kasuen amaierari buruzko zerrenda zabalerako, ikus Seller 2012.

Kasu absolutua: izen erroak

Perpaus iragangaitz baten subjektuak edo perpaus iragankorraren objektuak kasu absolutiboa hartzen dute. Kasu hori izen baten oinarrizko forma markatzeko ere erabiltzen da. Beraz, singular, dual eta pluralezko forma absolutibo guztiak gainerako kasu zeiharren errotzat balio dute. Hurrengo taula Malimiutun eta Iparraldeko Maldako inupiakeraz egiaztatuta dago.

Kasu absolutuko bukaerak
Bukaerak
singularrean -q, -k, -n edo edozein bokal
dualean -k
pluralean -t

Absolutibo singularra -n-z amaitzen bada, -ti /tə/ forma duela ulertzen da, absolutibo dualeasn eta pluralean agertzen dena. Beraz:

tiŋmisuuntiŋmisuutiktiŋmisuutit

hegazkina bi hegazkin hegazkinak (bitik gora)

Azpian /ə/ (i ahula) daukaten izenei dagokienez, dualean i > a bihurtu eta aurreko kontsonantea geminatzen. Beraz:

kamikkammak

bota bi bota

Izenaren singularra -k-zamaitzen bada, aurreko bokala luzatzen da. Beraz:

savik saviik labana bi labana

Batzuetan, azken bokalaren aurreko kontsonantea ere geminatzen da: horren arrazoi fonologiko zehatza ez dago argi.

Kasu ergatiboa

Ergatibo kasuari askotan erlatibo kasu esaten zaio inupiakerazko iturrietan. Kasu horrek perpaus iragankor baten edo izen sintagma genitibo (posesibo) baten subjektua markatzen du. Izen sintagma ez-jabetuetan, izena hirugarren pertsona singularra bada bakarrik markatzen da. Izen markatu gabeek anbiguotasuna sortzen dute, subjektua eta objektua nor/zer ote den jakiteko. Hori testuinguruaren bidez bakarrik argi daiteke. Jabetzako izen sintagmak eta genitiboa adierazten duten izen sintagmak pertsona guztiekin ergatiboan markatzen dira.

Ergatibozko bukaerak
Bukaerak Alofonoak
-m -um, -im

Atzizki hori ergatiboan doazen izen singular jabetugabe guztiei dagokie.

Adibidea Euskaraz
aŋunaŋutim gizona → gizonak (ergatiboa)
aŋatchiaqaŋatchiaŋma osaba → ene bi osabak (ergatiboa)

Lehen adibideko azpiko /tə/ forma kontuan har bedi.

Kasu instrumentala

Modalis kasua ere esaten zaio. Balio anitz ditu, behean zehaztu bezala:

Erabilera Adibidez
Subjektuak zerbait lortzeko darabiltzan

bitarteko izenak markatzen ditu (instrumental ikus).

Aŋuniaqtim aġviġluaq tuqutkaa nauligamik.

ehiztariak ERG balea grisa ABS hil.zuen IND-3SG.subjektua-3SG.objektua arpoiaz INS (tresnatzat erabiliz)

Ehiztariak balea grisa hil zuen arpoiaz.

Sintaxiaren araberako aditz iragangaitzetan

itxurazko pazientea (ekintza jasan duen objektu gramatikala) markatzen du.

Miñułiqtugut umiamik.

pintatu IND-3SG.objektua txalupa INS (aurreko aditza hari egiten ari zaio)

Txalupa bat pintatzen ari gara.

Narrazioko informazio berria markatzen

du (izena lehen aldiz aipatzen denean).

Zenbait aditz iragankorren objektu mugagabeak

markatzen ditu.

Tuyuġaat tuyuutimik.

bidali IND-3PL subjektua 3SG.objektua eskutitza INS (informaztio berria)

Eskutitz bat bidali zioten.

Izen baten esanahiaren zehaztapena

markatzen du, beste izen baten esanahia txertatzeko (bi izenak hitz bakarrean sartu gabe: zehaztapenezkoa).

Niġiqaqtuguk tuttumik.

janari izan IND-1DUAL.subjektua karibu INS

(karibua janaria dela zehaztuz, aurreko izenari erreferentzia eginez)

Biok karibua jateko dugu.

Qavsiñik paniqaqpit?

Zenbat INS alaba —izan (hurrengo izenaz)

Zenbat alaba dituzu?

Instrumentalaren bukaerak
Bukaerak Adibideak
singularrean -mik kamikkamiŋmik

txalupa → txalupa batekin

dualean (dualezko absolutuaren erroa) -nik kammakkammaŋnik

bi txalupa → bi txaluparekin

pluralean (singularrezko absolutuaren erroa) -nik kamik → kamiŋnik

txalupa → txalupekin (bi baino gehiago)

Dualerako eta pluralerako amaiera bera denez, erro desberdinak erabiltzen dira. Adibide guztietan k > ŋ asimilazioa egitzen da.

Kasu adlatiboa

Terminalis kasua ere esaten zaio. Kasu horren erabilerak behean deskribatzen dira:

Erabilera Adibidez
Helburu batera zuzendutako mugimendua edo ekintza adierazteko erabiltzen da. Qaliŋaum quppiġaaq atauksritchaa Nauyamun.

Qaliŋak ERG berokia ABS maileguan eman IND-3SG subjektua 3SG objektua Nauyaq ALL(harenganantz / hari)

Qaliŋakek berokia eman zion Nauyaqi.

Isiqtuq iglumun.

sar IND-3SG etxea ALL (barrurantz / barrura / barruan)

Sartu zen etxean.

Adierazpena markatutako izenaren helbururako dela adierazten du. Niġiqpaŋmun niqiłiuġñiaqtugut.

jai ALL otordu bat presta geroaldia-IND-3PL.subjektua (helbururako)

Jairako otordu bat prestatuko dugu.

Adierazpenaren onuraduna adierazten du. Piquum uligruat paipiuranun qiḷaŋniqsuq.

Piquk ERG burusi ABS-PL jaioberri PL-ALL trikota IND-3SG (norentzat)

Bistan denez, Piqukek burusiak trikotatzen ditu jaioberrientzat.

Ekintza nori (norentzat, noren mesedetan) egin zaion adierazten du. Qaliŋaŋmun uqautirut.

Qaliŋak ALL esan IND-3PL.subjektua (nori)

Qaliŋaki esan zioten (haiek plurala, ez duala).

Adlatibozko bukaerak
Bukaerak Adibidez
singularrean -mun aġnauraqaġnauramun

neska → neskari

dualean (dualezko absolutuaren erroa) -nun aġnaurakaġnauraŋ*

bi neska → bi neskarekin

pluralean (singularrezko absolutuaren erroa) -nun aġnauraqaġnauranun

neska → neskei (bi baino gehiago)

  • Ez dago argi adibide hori dualezko formarako erregularra ote den.

Euskaraz bezala, inupiakerazko sistema hogeitarra da, baina azpioinarri bostarra du. Hona lehen hogei zenbakiak:

1 2 3 4 5
atausiq malġuk piŋasut sisamat tallimat
6 7 8 9 10
itchaksrat tallimat malġuk tallimat piŋasut quliŋŋuġutaiḷaq qulit
11 12 13 14 15
qulit atausiq qulit malġuk qulit piŋasut akimiaġutaiḷaq akimiaq
16 17 18 19 20
akimiaq atausiq akimiaq malġuk akimiaq piŋasut iñuiññaġutaiḷaq iñuiññaq

Bostaren azpioinarria 5erako hitzean agertzen da, tallimat-en, eta 15 arteko hitzetan, akimiaq-en, eta horiei 1etik 3ra bitarteko zenbakiak gehitzen zaizkie 7, 8, 16, 17 eta 18rako hitzak sortzeko, etab. (itchaksrat '6' irregularra da). Sisamat (4) izan ezik, bosten multiplo baten aurreko zenbakiak -utaiḷaq elementu kentzaileaz adierazten dira: quliŋŋuġutaiḷaq (9) qulit '10'-etik, akimiaġutaiḷaq (14) akimiaq '15'-etik, iñuiññaġutaiḷaq (19) iñuiññaq '20'-tik.

Hogeikoteak -kipiaq elementuaz sortzen dira, eta hogeikoteen arteko zenbakiak 1etik 19ra bitartekoak gehituz osatzen dira. 400en multiploak -agliaq elementuaz sortzen dira eta 8.000ak, -pak elementuaz. Kontuan har hitzok -q singularra eta -t plurala artean aldatzen direla, hizlariaren arabera eta zenbatzeko edo izen bat aldatzeko erabiltzearen arabera.

zifra izena osaera
20 iñuiññaq 20
25 iñuiññaq tallimat 20 + 5
29 iñuiññaq quliŋŋuġutaiḷaq 20 + 10 -1
30 iñuiññaq qulit 20 + 10
35 iñuiññaq akimiaq 20 + 15
39 malġukipiaġutaiḷaq 2x20 - 1
40 malġukipiaq 2x20
45 malġukipiaq tallimat 2x20 + 5
50 malġukipiaq qulit 2x20 + 10
55 malġukipiaq akimiaq 2x20 + 15
60 piŋasukipiaq 3x20
70 piŋasukipiaq qulit 3x20 + 10
80 sisamakipiaq 4x20
90 sisamakipiaq qulit 4x20 + 10
99 tallimakipiaġutaiḷaq 5x20 - 1
100 tallimakipiaq 5x20
110 tallimakipiaq qulit 5x20 + 10
120 tallimakipiaq iñuiññaq 5x20 + 20
140 tallimakipiaq malġukipiaq 5x20 + 2x20
160 tallimakipiaq piŋasukipiaq 5x20 + 3x20
180 tallimakipiaq sisamakipiaq 5x20 + 4x20
200 qulikipiaq 10x20
300 akimiakipiaq 15x20
400 iñuiññakipiaq (elur-oreinzaintzan eta matematikan, iḷagiññaq) 20x20
800 malġuagliaq 2x400
1.200 piŋasuagliaq 3x400
1.600 sisamaagliaq 4x400
2.000 tallimaagliaq 5x400
2.400 tallimaagliaq iḷagiññaq 5x400 + 400
2.800 tallimaagliaq malġuagliaq 5x400 + 2x400
4.000 quliagliaq 10x400
6.000 akimiagliaq 15x400
7.999 atausiqpautaiḷaq 8.000 - 1
8.000 atausiqpak 8.000
16.000 malġuqpak 2×8.000
24.000 piŋasuqpak 3×8.000
32.000 sisamaqpak 4×8.000
40.000 tallimaqpak 5×8.000
48.000 tallimaqpak atausiqpak 5×8.000 + 8.000
72.000 tallimaqpak sisamaqpak 5×8.000 + 4x8.000
80.000 quliqpak 10x8.000
120.000 akimiaqpak 15x8.000
160.000 iñuiññaqpak 20x8.000
320.000 malġukipiaqpak 2×20×8.000
480.000 piŋasukipiaqpak 3×20×8.000
640.000 sisamakipiaqpak 4×20×8.000
800.000 tallimakipiaqpak 5×20×8.000
1.600.000 qulikipiaqpak 10×20×8.000
2.400.000 akimiakipiaqpak 15×20×8.000
3.200.000 iḷagiññaqpak 400×8.000
6.400.000 malġuagliaqpak 2×400×8.000
9.600.000 piŋasuagliaqpak 3×400×8.000
12.800.000 sisamaagliaqpak 4×400×8.000
16 milioi tallimaagliaqpak 5x400×8.000
32 milioi quliagliaqpak 10×400×8.000
48 milioi akimiagliaqpak 15×400×8.000

Sistemak konposatutako atzizkiak gehituz segitzen du, gehienez iñuiññagliaqpakpiŋatchaq lortu arte (20×400×80003, ≈ 4 koatrilioi), adibidez.

zifra izena osaera
64 milioi atausiqpakaippaq 1×8.0002
1.280 milioi iñuiññaqpakaippaq 20×8.0002
25,6 milioi iḷagiññaqpakaippaq 400×8.0002
511.999.999.999 atausiqpakpiŋatchaġutaiḷaq 1×8.0003 − 1
512 bilioi atausiqpakpiŋatchaq 1×8.0003
10,24 trilioi iñuiññaqpakpiŋatchaq 20×8.0003
204,8 trilioi iḷagiññaqpakpiŋatchaq 400×8.0003
2,048 koatrlioi quliagliaqpakpiŋatchaq 10×400×8.0003

Halaber, ehuneko eta milakoetarako sistema hamartar bat dago, ehunerako qavluun eta milarako kavluutit zenbakiekin, horrela malġuk qavluun (200), malġuk kavluutit (2000), etab.

Etimologia

"Bost" zenbakia, tallimat, "esku", "beso" esan nahi duen hitzetik dator. "Hamar" hitza, qulit, "goialde" esan nahi duen hitzetik dator, gorputzaren goiko aldean dauden hamar digituak esan nahi duena. "Hamabost" zenbakia, akimiaq, "zeharka doa" bezalako zerbait da, eta "hogei" zenbakia, iñuiññaq, "pertsona oso" edo "pertsona osorik" bezalako zerbait esan nahi du, gorputz-adar guztien hogei digituak adieraziz.

Aditz-morfologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriz ere, Malimiutungo inupiakera erabili da atal honetako adibide adierazgarritzat. Aditzaren oinarrizko egitura [(aditza) + (eratorpenezko atzizkia) + (flexiozko atzizkia) + (enklitikoa)] da, nahiz eta Lanz-ek (2010) argudiatzen duen ikuspegi hori ez dela nahikoa, "aukerako atzizkiak aztertzera behartzen duelako". Aditz guztiek pertsona, numeroa eta modurako derrigorrezko inflexioa dute (guztiak atzizki bakar batez markatuta), eta beste inflexio-atzizki batzuk izan ditzakete, hala nola denbora, aspektua, modua eta adberbio-funtzioa dituzten hainbat atzizki.

Denbora

Denbora markatzea beti aukerakoa da. Esplizituki markatutako denbora bakarra geroaldia da. Lehenaldia eta orainaldia ez daitezke marka eta beti inplizituki adierazten dira. Aditz guztiak adberbioen bidez marka daitezke denbora erlatiboa adierazteko (atzo edo bihar bezalako hitzak erabiliz). Marka horietako bat ere ez bada ageri, aditzak iragana, oraina nahiz etorkizuna inplika ditzake.

Geroaldia
Denbora Adibidez
orainaldia Uqaqsiitigun uqaqtuguk.

telefono guDUALhitz egin

Telefonoz hitz egiten dugu biok.

geroaldia Uqaqsiitigun uqaġisiruguk.

telefono guDUAL GEROALDIhitz egin

Telefonoz hitz egingo dugu biok.

geroaldia (inplizituki) Iġñivaluktuq aakauraġa uvlaakun.

erdi izan ziur aski ene arreba / ene ahizpa bihar

Arreba / ahizpa erdituko (erditzen) da bihar. (bihar hitzak geroaldia agerian adierazten du).

Aspektua

Aditzetan, aspektu markatzailea aukerakoa da aditz. Bai Iparraldeko Maldako bai Malimiuteko inupiakerak [+ bukatu] eta [- bukatu] bereizketa dute aspektuan, beste bereizketa batzuekin batera, hala nola: maiztasuna (-ataq; "errepikatzeko ideia"), ohitura (-suu; "beti, ohiturazko ideia"), inkoatiboa (-łhiñaaq; "egitear ideia"), eta nahita (-saġuma; "egiteko asmoa ideia"). Aspektu atzizkia aditzaren erroaren ondoren eta pertsona-zenbaki-modu atzizki derrigorrezkoaren aurretik edo barruan joan daiteke.

ModuaInupiakerak moduok ditu: indikatiboa, galdetzailea, agintera (baiezkoa, ezezkoa), koordinatiboa eta baldintzazkoa. Partizipioak batzuetan modu gisa sailkatzen dira.

Modua Erabilpena Adibidez Oharra
Indikatiboa Adierazpenak Aŋuniaqtit siñiktut.

ehizaNZ-PL lo egin3-IND

Ehiztariak lo daude.

Partizipioak Erlatibozko perpausak egitea Putu aŋutauruq umiaqaqtuaq

Putu gizon gaztea ontzia-ukan 3-PTCP

Putu txalupa duen gizona da.

"Nor den ontziaren jabea" hitz bat da, jabearen esanahia kasuak inplizituki adierazten du
Galdetzailea Baiezko / ezezko erantzuneko galderak egitea Puuvratlavich.

igeri eginPOT-2-GALDERA

Igeri egiten al dakizu?

Baiezko ala ezezko erantzuneko galdera
Erantzun irekiko galderak egitea Suvisik?

zer2DUAL-GALDERA

(Biak) Zer ari zarete egiten?

Galdera irekia
Agintera Aginduak ematea Naalaġiñ!

entzun2SG-AGINTERA

Entzun ezazu!

Baldintzazkoa Baldintzapeko adierazpenak / hipotesiak egitea Kakkama niġiŋaruŋa.

gose1SG-BALDIN-PERF janPFV-1SG-IND

Gose nintzenean, jaten nuen.

Baldintzazko adierazpena. Jan aditza indikatiboan dago, jakinarazpen adierazpena besterik ez delako.
Kaakkumi niġiñiaqtuŋa.

gose1SG-BALDIN-IMPERF janGEROALDI-1SG-IND

Gose banaiz, janen dut.

Hipotesia. Jan aditza indikatiboan dago, adierazpen bat besterik ez delako.
Koordinatiboa Perpaus independenteen aldatzaile gisa jokatzen duten menpeko perpausak egitea Agliqiłuŋa niġiruŋa.

irakur1SG-KOORD jan1SG-IND

Irakur[tzearekin bat], jaten dut.

Irakur aditzaren koordinazio-kasuak aditza perpaus nagusiarekin batera gertatzen dela adierazten du (jan, indikatiboz, jakinarazpen adierazpena besterik ez delako).

Indikatibozko amaierak iragankorrak ala iragangaitzak izan daitezke, ondoko taulan ikus daitekeen bezala.

Indikatibozko bukaera iragangaitzak Indikatibozko bukaera iragankorrak
O B J E K T U A
modu marka 3S 3D 3P 2S 2D 2P 1S 1D 1P
+t / ru ŋa 1S SUBJEKTUA +kI

/

gI

ga kka tka kpiñ vsik vsI 1S SUBJEKTUA
guk 1D kpuk vuk 1D
gut 1P kput vut visigiñ 1P
tin 2S n kkiñ tin ŋma vsiguk vsigut 2S
sik 2D ksik sik vsiŋŋa 2D
si 2P ksi si vsiñŋa 2P
q 3S +ka

/

ga

a ik I atik asik asI aŋa atiguk atigut 3S
k 3D ak ↓← aŋŋa 3D
t 3P at ↓← It aŋŋa 3P

Malimiuteko dialektoko —eta, oro har, hizkuntza eta dialekto inuietako ia adierazpen sintaktiko guztiak— bide morfologikoen bidez egiten dira.

Hizkuntza ergatibo-absolutibo kasu sistema batera lerrokatua da, eta hori batez ere kasu nominalen marken eta aditz komunztaduraren bidez erakusten da (ikus goian).

Oinarrizko hitz ordena SOV da. Hala ere, malgua da eta subjektua edota objektua ken daitezke. Aditz iragankor baten subjektua (ergatiboak markatua) perpausaren objektuaren aurretik agertzeko joera dago (objektu zuzena absolutibo kasuan doa). Era berean, aditz iragangaitz baten subjektua (absolutiboak markatua) aditzaren aurretik joateko joera dago. Aditz iragangaitz baten subjektua eta perpausaren objektua (biak absolutibo kasuak markatuak) normalean aditzaren aurretik doaz. Hala ere, "hau [guztia] joera bat besterik ez da".

Inupiakerazko gramatikak morfologikoki pasiboa, antipasiboa, kausatibo eta aplikatiboa ere barne hartzen ditu.

Izen-barneraketa

Izenen barneraketa fenomeno arrunta da Malimiuteko inupiakeraz.

  • Lehen barneraketa mota hitz-elkarketa da: azpimultzo horren barruan, aditzarekiko tresna, kokapen edo paziente bat adierazten duen izena aditz-enboraren aurrealdean lotzen da, aditz iragangaitz berri bat sortuz.
  • Bigarren mota kasuaren manipulazioa da. Izenen barneraketa mota hori inupiakerazko izenen barneratze gisa agertzen den, edo "izenen barneraketa semantikoki iragankorra" den eztabaidagai da, izenen barneraketa mota horrekin aditza iragankori baita oraindik ere. Izen sintagmaren subjektuak ez dira sintaktikoki aditzean sartzen, kasu instrumentalak markatutako objektu gisa baizik.
  • Hirugarren barneraketa motaren alde (diskurtso-egituraren manipulazioa) Mithun (1984) agertu zen, baina Lanz-ek (2010) aurka argudiatu. Ikus Lanzen artikulua eztabaida gehiagorako.
  • Azken mota izenen barneraketa sailkatzailea da: hor, "[izen] orokor bat [aditzari] sartzen zaio, [izen] espezifikoago batek esparrua murriztearekin batera". Barneraketa mota horrekin, kanpoko izenak kanpoko modifikatzaileak har ditzake eta, beste barneraketek bezala, aditza iragangaitz bihurtzen da. Zoaz orrialde honetako Morfologia Nominala (kasu instrumentala, instrumentalaren erabilera taulara, laugarren errenkada) adibide bat ikusteko.

Aldaketa-erreferentziak

Aldaketa-erreferentziak mendeko perpausetan hirugarren pertsonako subjektuekin bakarrik agertzen dira. Aditza bihurkari gisa markatu behar da mendeko perpausaren hirugarren pertsonako subjektua perpaus nagusiaren (zehazkiago, matrize perpausaren) subjektuarekin bat badator. Konparatu:

Aldaketa-erreferentziak
Adibidez Oharrak
Kaakkama niġiŋaruq.

gose3-BIHURKARI-BALDINTZA jan 3-IND

Gose zenean, jaten zuen.

Matrize perpauseko jan aditzak pertsona berari egiten dio erreferentzia, mendeko perpauseko aditza (gose izan) bihurkaria baita. Beraz, gose zena eta jan egin zuena pertsona bakarra zen.
Kaaŋman niġiŋaruq.

gose 3-EZBIHURKARI-BALDINTZA jan 3-IND

Gose zenean, (beste norbaitek) jaten zuen.

Matrize perpauseko aditzak (jan) pertsona singular desberdin bati egiten dio erreferentzia, menpeko perpauseko (gose izan) aditza ez-bihurkaria delako.

Hona 1975ean argitaratutako Kivalina Reader aldizkarian jasotako Kivalina barietateko inupiakerazko lagin bat.

Aaŋŋaayiña aniñiqsuq Qikiqtami. Aasii iñuguġuni. Tikiġaġmi Kivaliñiġmiḷu. Tuvaaqatiniguni Aivayuamik. Qulit atautchimik qitunġivḷutik. Itchaksrat iñuuvlutiŋ. Iḷaŋat Qitunġaisa taamna Qiñuġana.

Euskaraz:

Aaŋŋaayiña Shishmarefen jaio zen. Point Hopen eta Kivalinan hazi zen. Aivayuaqekin ezkondu zen. Hamaika seme-alaba izan zituzten. Sei bizirik daude. Seme-alabetako bat Qiñuġana da.

Dialektoen arteko parekaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iparraldeko Maldakoa Alaskako ipar-mendebaldekoa King uhartekoa Qawiaraq dialektoa euskaraz
atausiq atausriq atausiq atauchiq 1
malġuk malġuk maġluuk malġuk 2
piŋasut piñasrut piŋasut piŋachut 3
sisamat sisamat sitamat chitamat 4
tallimat tallimat tallimat tallimat 5
itchaksrat itchaksrat aġvinikłit alvinilġit 6
tallimat malġuk tallimat malġuk tallimat maġluuk mulġunilġit 7
tallimat piŋasut tallimat piñasrut tallimat piŋasut piŋachuŋilgit 8
quliŋuġutaiḷaq quliŋŋuutaiḷaq qulinŋutailat quluŋŋuġutailat 9
qulit qulit qulit qulit 10
qulit atausiq qulit atausriq qulit atausiq qulit atauchiq 11
akimiaġutaiḷaq akimiaŋŋutaiḷaq agimiaġutailaq 14
akimiaq akimiaq agimiaq akimiaq 15
iñuiññaŋŋutaiḷaq iñuiñaġutaiḷaq inuinaġutailat 19
iñuiññaq iñuiñaq inuinnaq 20
iñuiññaq qulit iñuiñaq qulit inuinaq qulit 30
malġukipiaq malġukipiaq maġluutiviaq 40
tallimakipiaq tallimakipiaq tallimativiaq 100
kavluutit, malġuagliaq qulikipiaq kavluutit kabluutit 1.000
nanuq nanuq taġukaq nanuq hartz zuri
ilisaurri ilisautri iskuuqti ilichausrirri irakasle
miŋuaqtuġvik aglagvik iskuuġvik naaqiwik eskola
aġnaq aġnaq aġnaq aŋnaq emakume
aŋun aŋun aŋun aŋun gizon
aġnaiyaaq aġnauraq niaqsaaġruk niaqchiġruk neska
aŋutaiyaaq aŋugauraq ilagaaġruk ilagaaġruk mutil
Tanik Naluaġmiu Naluaġmiu Naluaŋmiu pertsona zuri
ui ui ui ui senar
nuliaq nuliaq nuliaq nuliaq emazte
panik panik panik panik alaba
iġñiq iġñiq qituġnaq seme
iglu tupiq ini ini etxe
tupiq palapkaaq palatkaaq, tuviq tupiq kanpadenda
qimmiq qimmiq qimugin qimmuqti txakur
qavvik qapvik qappik qaffik jatun (Gulo gulo)
tuttu tuttu tuttu tuttupiaq karibu
tuttuvak tiniikaq tuttuvak, muusaq altze
tulugaq tulugaq tiŋmiaġruaq anaqtuyuuq erroi
ukpik ukpik ukpik ukpik elur-hontz
tatqiq tatqiq taqqiq taqqiq ilargi / hilabete
uvluġiaq uvluġiaq ubluġiaq ubluġiaq izar
siqiñiq siqiñiq mazaq machaq eguzki
niġġivik tiivlu, niġġivik tiivuq, niġġuik niġġiwik mahai
uqautitaun uqaqsiun qaniqsuun qaniqchuun telefono
mitchaaġvik mirvik mizrvik mirvik aireportu
tiŋŋun tiŋmisuun silakuaqsuun chilakuaqchuun hegazkin
qai- mauŋaq- qai- qai- etor
pisuaq- pisruk- aġui- aġui- ibil
savak- savak- sawit- chuli- lan egin
nakuu- nakuu- naguu- nakuu- ona izan
maŋaqtaaq taaqtaaq taaqtaaq maŋaqtaaq, taaqtaaq beltz
uvaŋa uvaŋa uaŋa uaŋa, waaŋa ni
ilviñ ilvich iblin ilvit hi
kiña kiña kina kina nor
sumi nani, sumi nani chumi non
qanuq qanuq qanuġuuq nola
qakugu qakugu qagun noiz (etorkizunekoa)
ii ii ii'ii ii, i'i bai
naumi naagga naumi naumi ez
paniqtaq paniqtaq paniqtuq pipchiraq arrain edo okela lehor
saiyu saigu saayuq chaiyu te
kuuppiaq kuukpiaq kuupiaq kuupiaq kafe

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Barnum, Francis. Grammatical Fundamentals of the Innuit Language As Spoken by the Eskimo of the Western Coast of Alaska. Hildesheim: G. Olms, 1970.
  • Blatchford, DJ. Just Like That!: Legends and Such, English to Iñupiaq Alphabet. Kasilof, AK: Just Like That!, 2003. ISBN 0-9723303-1-3
  • Bodfish, Emma, and David Baumgartner. Iñupiat Grammar. Utqiaġvigmi: Utqiaġvium minuaqtuġviata Iñupiatun savagvianni, 1979.
  • Kaplan, Lawrence D. Phonological Issues in North Alaskan Iñupiaq. Alaska Native Language Center research papers, no. 6. Fairbanks, Alaska (Alaska Native Language Center, University of Alaska, Fairbanks 99701): Alaska Native Language Center, 1981.
  • Kaplan, Lawrence. Iñupiaq Phrases and Conversations. Fairbanks, AK: Alaska Native Language Center, University of Alaska, 2000. ISBN 1-55500-073-8
  • MacLean, Edna Ahgeak. Iñupiallu Tanņiḷḷu Uqaluņisa Iḷaņich = Abridged Iñupiaq and English Dictionary. Fairbanks, Alaska: Alaska Native Language Center, University of Alaska, 1980.
  • Lanz, Linda A. A Grammar of Iñupiaq Morphosyntax. Houston, Texas: Rice University, 2010.
  • MacLean, Edna Ahgeak. Beginning North Slope Iñupiaq Grammar. Fairbanks, Alaska: Alaska Native Language Center, University of Alaska, 1979.
  • Seiler, Wolf A. Iñupiatun Eskimo Dictionary. Kotzebue, Alaska: NANA Regional Corporation, 2005.
  • Seiler, Wolf. The Modalis Case in Iñupiat: (Eskimo of North West Alaska). Giessener Beiträge zur Sprachwissenschaft, Bd. 14. Grossen-Linden: Hoffmann, 1978. ISBN 3-88098-019-5
  • Webster, Donald Humphry, and Wilfried Zibell. Iñupiat Eskimo Dictionary. 1970.

Kanpo estekak eta hizkuntz baliabideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat baliabide daude sarean, hizkuntzaren ideia eta bigarren hizkuntza ikasten ari diren ikasleei informazioa eman diezaieketenak.