Iodo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Iodoa
Sample of iodine.jpg

53

TelurioaIodoaXenona
Br

I

At
I-TableImage.png
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakia Iodoa, I, 53
Serie kimikoa halogenoak
Taldea, periodoa, orbitala 17, 5, p
Masa atomikoa 126,90447(3) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Kr] 4d10 5s2 5p5
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 18, 7
Propietate fisikoak
Egoera solidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa) 4,933 g/L
Urtze-puntua 386,85 K
(113,7 °C, 236,66 °F)
Irakite-puntua 457,4 K
(184,3 °C, 363,7 °F)
Urtze-entalpia 15,52 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 41,57 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 54,44 J·mol−1·K−1

Lurrun-presioa

P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 260 282 309 342 381 457
Propietate atomikoak
Kristal-egitura ortoerronbikoa
Oxidazio-zenbakia(k) ±1, 5, 7 (oxido azido sendoa)
Elektronegatibotasuna 2,66 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 1.008,4 kJ/mol
2.a: 1.845,9 kJ/mol
3.a: 3.180 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa) 140 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua) 115 pm
Erradio kobalentea 133 pm
Van der Waalsen erradioa 198 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 0,449
Isotopo egonkorrenak

Iodoaren isotopoak

iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
127I  %100 I egonkorra da 74 neutroirekin
129I Sintetikoa 15,7x106 u β 0,194 129Xe
131I Sintetikoa 8,02070 e β 0,971 131Xe

Iodoa (grezieraz: iodes, morea) elementu kimiko bat da, I ikurra eta 53 zenbaki atomikoa dituena. Kimikoki, iodoak halogenoen multzoko elementuen arteko erreaktibotasunik txikiena dauka, eta elektropositiboena da astatoaten ondoren. Iodoaren erabilera nagusiak medikuntzan, argazkigintzan eta tinduen ekoizpenean daude. Izaki bizidun gehienek beharrezkoa dute, kopuru txikietan bada ere. Beste halogenoek bezala, iodoak molekula diatomikoak eratzen ditu, I2 forma hartuz. Bernard Courtois frantses kimikariak aurkitu zuen 1811 urtean.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iodoa solido gris ilun/morea da, tenperatura estandarretan sublimatu eta usain narritagarria duen gas more-arrosa bihurtzen dena, metalen distira du eta orratz ortoerronbikoetan kristalduta agertzen da.

Elementu hegazkor eta toxikotzat hartzen da, larruazal bai eta begiekin kontaktuan jartzean lesio arriskutsuak eragin baititzake. Honen arrazoi garrantzitsuena iodoaren sublimazio gaitasun handiarengatik da; likido egoeratik gasera erraztasun handiz igarotzen baita.

Metala bada ere, duen jarduera txikia dela eta, ez-metalen sailean sartu ohi da. Trinkotasuna 4,9 gr/cm3 du. 114 °C-tan urtzen da eta 185 °C-tan irakiten du. Hala ere, solido izatetik zuzenean lurrun izatera pasa daiteke, sublimatu egiten da alegia. Iodoaren lurrunak more kolorekoak dira eta trinkotasun handikoak. Uretan urtzen denean iodo ura sortzen du; hala ere, ez da aise urtzen uretan. Oso ondo urtzen da berriz alkoholean (iodo tindagaia), eterrean, karbono sulfuroan, kloroformoan eta azido iodhidrikoa eta potasio ioduroa duten uretan. Nahiz eta disoluzio diluitu eran (% 3) antiseptiko gisa erabili, kontzentratua dagoenean nahiko pozoitsua da. Beroan metalekin erreakzionatzen du, eta ez da ia elkartzen ez-metalekin; hala ere, fosforoak su hartzen du iodoa ukitzean. Ez da konbinatzen oxigeno librearekin, baina oxidatzaile indartsuek (ozonoa, azido nitrikoa) azido iodiko (HIO3) bihurtzen dute. Txileko nitratoen uretatik, gatzun naturaletatik, eta neurri txikiagoan itsasoko uretatik ateratzen da. Antiseptiko gisa, ioduroen eta kolore-emaileen ekoizpenean, sintesi organikoetan, katalizatzaile gisa eta abar erabiltzen da. Iodoaren eratorri ezagunenetakoak hidrogeno ioduroa eta azido iodikoa dira. Hidrogeno ioduroa gas koloregabea da, eta uretan ondo urtzen da azido iodhidrikoa eratuz. Azken honek azido indartsuen ezaugarriak ditu.

Halogeno honek hainbat konposatu eratzen ditu, baina ez da bere taldeko gainerako elementuak bezain erreaktiboa eta metalaren antzeko zenbait propietate dauzka. Iodoa erraz disolbatzen da kloroformoan. Iodo elementalak uretan duen disolbagarritasuna asko handitzen da potasio ioduroa gehitzen bazaio. Iodo molekularrak ioi negatiboarekin erreakzionatzen du (erreakzio itzulgarria), uretan ondo disolbatzen den triioduro anioia, I3, eratuz. Era berean, amoniakoarekin bat egitean (NH3) konposatu eztandagarria eratzen da, triiodo amina izenekoa.

Funtzio biologikoak.

Iodoak eginkizun garrantzitsua betetzen du izaki bizidunetan. Guruin tiroideoak, tiroxina hormona (transkripizio genetikoan lan egiten duen hormona nagusia) eta triiodotironina jariatzen ditu, non iodoa osagai nagusia den. Era berean, iodo gabeaziak izaki bizidunetan bozio, mixedema eta hipotiroidismo bezelako gaixotasunak eragiten ditu. [1]

.


Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iodo Aldatu lotura Wikidatan
  1. (Gaztelaniaz)  Yodo, 2017-08-13, https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Yodo&oldid=101104553. Noiz kontsultatua: 2017-10-05 .