Jokasta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iokasta» orritik birbideratua)
Jokasta
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaἘπικάστη
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaMenoeceus (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Laius (en) Itzuli eta Edipo
Seme-alabakEdipo, Antigona, Polinizes, Eteokles, Ismene eta Laonytus (en) Itzuli
Anai-arrebakCreon (en) Itzuli

Jokasta[1] (antzinako grezieraz: Ἰοκάστη, Iokaste) greziar mitologian, Tebasko erregina izan zen.[2].

Iturri askotan agertu zen baina Sofoklesek bere istorioa tragedia baten bidez azaldu zuen, Edipo errege izenekoa. Tragediaren arabera, Laio eta Jokasta Tebasko errege-erreginek Edipo izan zuten semea. Jaio zenean, aita hil eta amarekin ezkonduko zela iragarri zion orakulu batek. Gurasoek utzi egin zuten hil zedin, baina bizirik iraun zuen, eta berak jakin gabe, iragarritakoa bete zen.

Mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokastak Laiorekin batera ume bat izan zuen, Edipo. Orakuluaren iragarpenetatik ihes egin nahian, ez zen beraiekin hazi . Edipo nagusi izan zenean Tebasera iritsi zen eta Esfingearen enigma asmatu zuen. (Zein da umetan lau hankatan, helduaroan bi zangoen gainean eta zahartzaroan makilak lagunduta ibiltzen dena?) Gizakia zela asmatu zuelako, Edipok izurritea desagerrarazi zuen, eta, ordain gisa, Kreontek, Laioren ordezko agintariak, Jokasta erregin alargun gaztearekin ezkon zedin eskaini zion, berak jakin gabe ama zuela, eta Jokastak semea zuela jakin gabe. [3] Ezkondu eta gero lau seme-alaba jaio ziren: Ismene eta Antigona alabak eta Eteokles eta Polinizes semeak[4] Baina izurrite bat Tebas hondatzen hasi zen eta orakuluak esan zuen Laioren hiltzailea aurkitu arte ez zela pasako. Edipo horretan aritu zen buru-belarri, bera zela jakin gabe. Tiresia igarle itsuak erakutsi zion egia. Jokastak bere buruaz beste egin zuen egoera jakin zuenean.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak. .
  2. Graves, Robert. (1960). The Greek Myths. 2 Londres: Penguin Books, 380 or. OCLC .633629325.
  3. Zapiain, Markos. «Edipo» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
  4. «Antigona revisited (I) - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
  5. (Gaztelaniaz) LEYENDAS, MITOS Y.. (2012-12-20). «Edipo no logra escapar de su destino» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.