Ion Iliescu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ion Iliescu
Ion Iliescu (2004).jpg
Errumaniako senataria

2004ko abenduaren 13a - 2008ko abenduaren 14a
Barrutia: Electoral district no. 42 Bucharest (en) Itzuli
Hautetsia: 2004–2008 legislature of the Romanian Parliament (en) Itzuli
2. Errumaniako presidentea

2000ko abenduaren 20a - 2004ko abenduaren 20a
Emil Constantinescu (en) Itzuli - Traian Băsescu
Errumaniako senataria

1996ko azaroaren 22a - 2000ko abenduaren 10a
Barrutia: Electoral district no. 42 Bucharest (en) Itzuli
Hautetsia: 1996-2000 legislature of the Romanian Parliament (en) Itzuli
2. Errumaniako presidentea

1990eko ekaina - 1996ko azaroaren 29a
Nicolae Ceaușescu - Emil Constantinescu (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaOltenița (en) Itzuli1930eko martxoaren 3a (92 urte)
Herrialdea Errumania
Familia
AitaAlexandru Iliescu
Ezkontidea(k)Nina Iliescu (en) Itzuli  (1951ko uztailaren 21a -
Hezkuntza
HeziketaMoscow Power Engineering Institute (en) Itzuli
Politehnica University of Bucharest (en) Itzuli
Moskuko Estatu Unibertsitatea
Hizkuntzakerrumaniera
errusiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, politikaria, iraultzailea, saiakeragilea, propagandista, aktibista, estatu-politikaria eta blogaria
Jasotako sariak
KidetzaProvisional Council of National Unity (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLibrepentsalaria
ateismoa
Alderdi politikoaRomanian Communist Party (en) Itzuli
National Salvation Front (en) Itzuli
Democratic National Salvation Front (en) Itzuli
Social Democratic Party (en) Itzuli

Discogs: 2592664 Edit the value on Wikidata
Signature of Ion Iliescu.png

Ion Iliescu (Oltenita, Errumania, 1930eko martxoaren 3a -) errumaniar politikaria da, Errumaniako lehendakari izana (1990-1996 eta 2000-2004).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iliescu Gazte Komunisten kide egin zen 1944an, Alderdi Komunistak Errumanian indarra izan baino askoz lehenago. Gazte Komunisten Batasunaren Batzorde zentralaren idazkari izan zen 1956an, eta 1965ean, alderdiaren Batzorde Zentralaren kide.

Nicolae Ceaucescu alderdiaren idazkari nagusi egin zenean, begiko zituenak jarri zituen aurrean, eta arerio zitezkeenak gero eta gehiago urrundu zituen kargu garrantzitsuetatik. Hala, 1971n Iliescu kargu guztietatik kendu zuen, Batzorde Zentraletik izan ezik, eta Timisoarara bidali zuen alderdiaren eskualdeko idazkari gisa lan egitera.

Ceaucescurekin gustura ez zeuden funtzionario ohiek osatutako oposizioko kide izan zen Iliescu. Oposizioaren ekintzek indar handia hartu zuten 1989. urtearen amaieran, Timisoaran hasitako matxinada hiribururaino zabaldu zenean, azkenik Ceaucescu kargutik kendu eta hil zuten arte.

Iliescuk berehala hartu zuen Nazio Salbaziorako Frontearen presidente kargua, behin-behineko gobernuaren Kontseiluarena. 1990eko maiatzean botoen % 85 izan zuen 1930eko hamarkadaz geroztik egiten ziren lehen hauteskunde libreetan, eta errepublikaren presidente bihurtu zen. 1992ko lehendakaritzarako hauteskundeetan botoen % 61 izan zuen. Merkatu-ekonomiarako bidean behar ziren erreformak eginez jarraituko zuela agindu zuen, baina astiroago. 1995ean Europar Batasunean sartzeko eskaria aurkeztu zuen Errumaniak.

Oposizioko Emil Constantinescu buru zuen Konbentzio Demokratikoa koalizioak irabazi zituen 1996ko parlamenturako hauteskundeak, botoen % 54rekin, eta Iliescuk % 46 lortu zituen. 2000. urteko hauteskundeetan, Iliescuk Corneliu Vadim Tudor ultra-nazionalistari irabazi zion. 2004. urtera arte Errumaniako eta bere alderdiko lehendakari izan zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ion Iliescu Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]