Ion Izagirre
Ion Izagirre Insausti (Ormaiztegi, 1989ko otsailaren 4a - ) euskal txirrindularia da, 2009z geroztik profesionala dena.
Aita Jose Ramon Izagirre ziklokroslari ohia du. Bere anaia Gorka ere txirrindularia da. Era berean, Jon Ander Insausti ziklokroslari mutiloarraren lehengusua ere bada.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Profesionaletako bigarren urtean, bi garaipen erdietsi zituen: lehena, Asturiasko Itzulian 2012ko apirila amaieran eta bigarrena, berriz, maiatzaren 22an, ospe internazionala eman diona, Italiako Giroko hamaseigarren etapa, Italiako Falzes herrian amaiera zuena. 2014an Espainiako errepideko txapelduna izan zen.[1]
2016 urtea izan du orain arteko oparoena. Frantziako Tourreko azken aurreko etapa irabazi zuen, Morzinen amaitu zena.[2] Espainiako erlojupeko txirrindularitza txapelketa ere irabazi zuen. Honetaz gain Miguel Indurain Sari Nagusia eta Romandiako Tourrean eta Suitzako Itzulian etapa bana.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2012
- Asturiasko Itzulia: etapa 1
- Italiako Giroa: etapa 1
2013
2014
- 2.
Espainiako erlojupeko txirrindularitza txapelketan
Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa
- 2. Poloniako Itzulian
2015
2016
- Miguel Indurain Sari Nagusia
- 3. Romandiako Tourrean eta etapa 1
- 2. Suitzako Itzulian eta etapa 1
- 2. Algarveko Itzulian
Espainiako erlojupeko txirrindularitza txapelketa
- Frantziako Tourra: 20. etapa
2017
2018
2019
2020
- Espainiako Vueltako etapa 1
2021
- 3. Paris-Nizan
Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
27 | — | — | 18 | — | — | — | 36 | — |
![]() |
UT | 39 | 21 | — | 47 | UT | 22 | — | UT |
![]() |
— | — | — | — | — | — | 9 | 16 | 29 |
— | — | 24 | 56 | — | — | 11 | 16 | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Orbea (2009[3]-2010)
- Euskaltel-Euskadi (2011-2013)
- Movistar Team (2014-2016)
- Bahrain Merida Pro Cycling Team (2017- )
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ion Izagirre ![]() |
- ↑ Berria. «Ion Izagirre Espainiako txapeldun» Berria Noiz kontsultatua: 2017-05-14.
- ↑ Ion Izagirre irabazle Frantziako Tourrean, Morzinen. 2016-07-23 Noiz kontsultatua: 2017-05-14.
- ↑ Abuztuaren 1ez geroztik.