Ionako abadia

Wikipedia(e)tik
Ionako abadetxea» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ionako abadia
IonaAbbey.jpg
Ionako abade-etxearen irudi orokorra.
Kokapena
Herrialdea  Eskozia
Herria Iona uhartea, Hebridak
Koordenatuak 56° 20′ 03″ N, 06° 23′ 37″ W / 56.33417°N,6.39361°W / 56.33417; -6.39361Koordenatuak: 56° 20′ 03″ N, 06° 23′ 37″ W / 56.33417°N,6.39361°W / 56.33417; -6.39361
Ionako abadia hemen kokatua: Eskozia
Ionako abadia
Ionako abadia
Arkitektura
Garaia 563
Webgunea
http://www.iona.org.uk/ http://www.iona.org.uk/

Ionako abadia Eskoziako mendebaldean dagoen Hebridak uhartediko Iona uhartean dagoen abadia bat da. A mailako eraikina izendaturik dago.

Erdi Aroan Mendebaldeko Europako erlijio gune garrantzitsuenetako bat izan zen. Honen adibide garbiena, abadia honetako fraideek burututako Kellseko liburua da. Eskozia, Irlanda, Norvegia eta Frantziako hainbat errege-erregina abadia honetako hilerrian lurperatuak daude, ustez, denera 48 monarken hilobiak daudelarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

563. urtean San Kolunba leku honetara ailegatu hamabi jarraitzailerekin eta monasterioa sortu zuen. Piktoen eta eskoziarren artean kristautasuna hedatzeko erdigunea izan zen. Kellseko liburuaz gain Irlandako Kronika ere bertan idatzi zen 740 arte.

795ean vikingoek eraso egin zioten abadiari eta IX mendean eraso gehiago etorri ziren. 806an esate baterako 68 monje hil zituzten gaur egun Martirien badia deitzen den tokian. Eraso hauek zirela eta, monjeek Kellseko abadiara (Irlandara) egin zuten ihes babes bila, eta liburuak beraiekin eraman zituzten, hortik Kellseko liburuaren izena. Beste monje batzuek Europara egin zuten alde, Belgika, Frantzia edo Suitzara. Ionan jarraitzea erabaki zutenek vikingoen eraso gehiago jasan zituzten eta abadia erre egin zuten arren komuniate batek bertan jarraituko zuela uste da.

1164an Somerled gerlariak berreskuratu zuen. Irlandarrak ekarri zituen eta hauek katedrala eraiki zuten. Somerleden seme Ranald Uharteetako Lord bihurtu zen eta 1203an beneditarrei monasterioa eraikitzeko baimena eman zien, bai eta agustindarrei komentu bat ere. Kolunbaren jarraitzaileek eragina galdu zutela ikusita hurrengo urtean bi apezpiku irlandarrek gidatuta eraso latza jasan zuen monasterioak.

XV mendean komentua berreraiki zuten, bai eta abadiako eliza ere, baina 1560ko Eskoziako Erlijio Erreforman bertan behera utzi ziren eraikinak.

1899an Argylleko dukeak abadia eta komentuaren hondarrak Iona Cathedral Trust erakundeari eman zizkion eta honek abadiako berrizte lanak hasi zituen 1938an. Ian Gordon Lindsay arkitektoak gidatu zuen berreraikuntza. XX mendean inguruko beste hainbat eraikin berreraiki ziren. 2000 urtean Historic Scotland erakundeak hartu du berau kudeatzeko aredura.

Irudi panoramikoa.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ionako abadia Aldatu lotura Wikidatan