Ipar-ahate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ipar-ahate
Gadwall-Anas-strepera.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaAnseriformes
FamiliaAnatidae
GeneroaAnas
Espeziea Anas strepera
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Mareca strepera map.svg
Datu orokorrak
Zabalera 90 cm
Emea (goian) eta arra (behean) eztei lumaiarekin.

Ipar-ahatea (Anas strepera) anatidae familiaren ahate ez-domestikoa da. Udan iparraldeko Europan, Asian eta Ipar Amerikan bizi da eta neguan hegoalderantz migratzen du, orduan ikusten da Araba eta Nafarroako hezegunetan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

46-56 cm-ko luzera eta 78-90 cm-ko hego-zabalera du. Arrak 990 gramo pisatu ditzake eta emeak 850 gramo. Gainerako ahateetan ez bezala arra zein emea nahiko antzekoak dira eta kolore arre-gris nahiko uniformea dute. Eztei garaian arrak marra gris finak izaten ditu gorputzean, buztana beltza eta ispilutxo zuria, hau da ahatearen ezaugarri nabariena[1].

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalketa garaian ur gezatako eta sakonera txikiko hezeguneak aukeratzen ditu, uharteak dituztenak hobetsiz. Negu aldean aintzira, urtegi, padura eta estuariotan agertzen da[1].

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbaitetan beste ahate batzuekin taldeak eratzen ditu, basahateekin eta kopetazuriekin gehienetan[2]. Belarjalea da, landare urtarren hostoak, zurtoinak eta sustraiak irensten ditu horretarako gorputza baskulatu eta burua uretan murgilduz. Dieta osatzeko aldizka zekale haziak eta intsektu urtarrak ere jan ditzake[1].

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikoteak eretzeko orduan estereotipaturiko posturak egiten ditu emeak eta arrak erantzun egiten dio. Arra aukeratuta dagoenean biek batera murgiltzen dute mokoa uretan. Emeak orduan habia egiten du, landaretan ongi ezkutatuta, eta zuloa adaxkaz eta lumatxaz estaltzen du. 6-15 arrautza arroxa jartzen ditu eta 24-26 egunetan zehar txitatzen ditu[3]. Hasierako egunetan arrak habia zaintzen du baina ondoren alde egiten du[2]. Txitatu ondoren arrautza guztietatik batera jaiotzen dira txitak eta ordu gutxitan gai dira habia utzi eta amarekin elikagai bila joateko. 50 egun pasa ondoren hegan egiteko gai dira[1].

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espeziea lehendabizikoz Linnaeusek deskribatu zuen, Systema naturae 1758ko bere liburuan hain zuzen ere[4].

Bi aspiespezie ditu:

  • Anas strepera strepera, ipar-ahate arrunta
  • Anas strepera couesi, Couesen ipar-ahatea, 1874an galdua, Tabuaeran atoloian bizi zena.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d «Ánade friso», SEO/BirdLife.
  2. a b «Ánade friso (Anas strepera)» www.vivelanaturaleza.com . Noiz kontsultatua: 2019-12-02.
  3. «Ánade Friso/Ipar-ahatea (Biodiversidad Alegría-Dulantzi) · iNaturalist» iNaturalist . Noiz kontsultatua: 2019-12-02.
  4. (Latinez) Linnaeus, Carolus (1758) Systema naturae per regna tria naturae, secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis. Tomus I. Editio decima, reformata. Holmiae. (Laurentii Salvii). 125 or..