Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua (Gasteiz)
Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°54′N 2°42′W / 42.9°N 2.7°W |
Azalera | 102 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | 14,94 bizt/km² |
Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua Arabako Gasteiz hiriburuko hego eta mendebaldeko nekazaritza kontzejuek osatutako elkarte bat dat. Eremu honetako biztanleria 2008an 1.524 biztanletakoa zen. Eremu hau honako 23 kontzeju era 3 auzok osatzen zuten:
- Amarita: 36 biztanle.
- Andetxa: 78 biztanle.
- Arangiz: 112 biztanle.
- Aztegieta: 271 biztanle.
- Krispiña: 17 biztanle.
- Eztarroa: 59 biztanle.
- Foronda: 37 biztanle.
- Gamarra: 256 biztanle.
- Gamarragutxia: 20 biztanle.
- Gobeu: 41 biztanle.
- Gereña: 22 biztanle.
- Otobarren: 44 biztanle.
- Otogoien: 57 biztanle.
- Legarda: 28 biztanle.
- Lopida: 24 biztanle.
- Martioda: 12 biztanle.
- Mendiguren: 59 biztanle.
- Mendoza: 105 biztanle.
- Miñao: 32 biztanle.
- Miñaogutxia: 20 biztanle.
- Erretana: 42 biztanle.
- Uribarri Dibiña: 38 biztanle.
- Ihurre: 56 biztanle
Gainera, horiei kontzejuetatik kanpo dauden 2 auz hauek ere batu behar zaizkie:
- Artatza Foronda: 6 biztanle.
- Mandoia: 18 biztanle
Herri hauetako batzuk antzinatik Gasteizko eskumenean zeuden, XIV. mendearen erdialdera Alfontso XI.a Gaztelakoak Gasteizi eman baizizkio, Amarita, Krispiña, Gamarra, Gamarragutxia, Gobeu, Miñao, Miñaogutxia eta Erretana kasu.
Gainontzeko herri edo kontzejuak XX. mendean Gasteizek bereganatu zituen arte independienteak izan ziren. Bereganatze edo batasun hori gauzatu aurretik honako udalerriak osatu zituzten: Mendoza (Mendoza eta Eztarroa); Oto (Otobarren, Otogoien eta Martioda) eta Foronda (Aztegieta, Foronda, Andetxa, Artatza Foronda, Arangiz, Mandoia, Mendiguren, Gereña, Lopida, Lermanda, Uribarri Dibiña eta Ihurre).
Eremu honetan daude Gasteiz-Foronda aireportua, Forondako kuartela eta Arabako Teknologia Parkea.
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Gasteizko auzoak | ![]() |
---|---|---|
Abetxuku • Aretxabaleta-Gardelegi • Adurtza • Aldaia • Alde Zaharra • Anglo-Vasco • Arana • Aranbizkarra • Arantzabela • Ariznabarra • Arkaiate • Arriaga-Lakua • Babesgabeak • Borinbizkarra • Done Jakue • Ehari-Gobeu • Ekialdeko Nekazaritza Eremua • Elejalde • Gazalbide • Hego-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Ibaialde • Izarra • Judimendi • Koroatzea • Larrein • Lovaina • Mariturri • Mendizorrotza • Olaran • Pilar • Salburua • San Kristobal • San Martin • Sansomendi • Santa Luzia • San Tomas • Txagorritxu • Zabalgana • Zabalgunea • Zaramaga |