Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Ipar Amerika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ipar Amerika
LocationNorthAmerica.png
Azalera 24.709.000 km²
Biztanleria 528.720.588 (2008, 4.a)
Biztanle-dentsitatea 22,9 bizt/km²
Jentilizio iparamerikar
Herrialdeak 23
Hizkuntzak ingeles, gaztelania, frantses eta besteak
Ordu-eremuak UTC-10-UTC
Hiri nagusiak Mexiko Hiria, New York, Los Angeles, Toronto, Chicago

Ipar Amerika[1] kontinente bat da. Osorik dago ipar hemisferioaren barruan eta ia dena mendebaldeko hemisferioaren barruan. Amerikako iparraldeko azpikontinente bezala ere deskriba daiteke[2][3], zazpi kontinente baino gutxiago erabiltzen dituzten ereduetan. Mugakide ditu iparraldean Ozeano Artikoa, ekialdean Ozeano Atlantikoa, mendebaldean Ozeano Barea eta hegoaldean Hego Amerika eta Karibe itsasoa.

Ipar Amerikak 24.709.000 kilometro koadroko eremua hartzen du, lur lehorraren azaleraren %16,5 eta Lurraren azalera osoaren %4,8 inguru. Ipar Amerika hirugarren kontinenterik handiena da, Asiaren eta Afrikaren ondoren[4], eta laugarrena biztanleriaren arabera, Asia, Afrika eta Europaren ondoren[5]. 2013an, ia 579 milioi pertsona bizi ziren bertan, 23 estatu independentetan, edo munduko biztanleriaren %7,5 inguru, hurbileko uharteak barne (batez ere Karibe inguruan).

Ipar Amerikara azken glaziazioan iritsi ziren bere lehen giza populazioak, Beringeko lurreko zubia pasatzean, duela 40.000 eta 17.000 urte inguru. Paleoindiar garaiak duela 10.000 urte arte iraun zuela uste da (garai arkaiko edo mesoindiarraren hasiera). Aro Klasikoa, gutxi gorabehera, VI. eta XIII. mendeen artean hedatzen da. Kolonaurreko aroa 1492an amaitu zen, migrazio transatlantikoen hasierarekin, Europako kolonoen etorrerarekin aurkikuntzen aroan eta aro moderno goiztiarrean. Egungo patroi kultural eta etnikoek Europako kolonoen, herri indigenen, Afrikako esklaboen eta haien ondorengoen arteko elkarrekintzak islatzen dituzte.

Amerikako kolonizazio europarraren ondorioz, iparramerikar gehienek Europako hizkuntzak hitz egiten dituzte, hala nola ingelesa, espainiera edo frantsesa, eta beren estatuetako kulturek mendebaldeko tradizioak islatu ohi dituzte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ipar Amerikako historia»

Nahiz eta adituek Ipar Amerikako jatorrizko biztanleak Asiatik etorritako etorkinak zirela uste, Ipar Amerikako amerindiarrek Lurra sortu zenetik bertan daudela sinesten dute.

Europarrek Amerika ikusi baino lehengo biztanleak politikoki egitamu ezberdinetan banatuta ziren, talde txikietatik inperio handietara. Kontinentean bazeuden zabaldi handietan bizi ziren bisonte-ehiztari tribuak eta Maia edo Azteka inperio aurreratuak.

1492an, espainiarrak kontinentera heldu zirenean, historia goitik-behera aldatu zen. Espainiak azteka inperioa suntsitu zuen eta Erresuma Batuak eta Frantziak iparralderantz jo zuten 300 urte iraungo duten koloniak sortzeko.

1776an Estatu Batuek Europaren boterepean egoteari uko zutenean, eskualdeko beste herriek hasitako ibilbidea jarraitu zuten (adibidez Mexiko 1810ean). Hortik hasi zen egun azpi-kontinentea munduko posturik aurreratuenean jarri duen bilakabide hedakorra.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografia fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ipar Amerikako geografia»
Ipar Amerika satelite irudian

Ipar Amerika Amerika kontinentearen iparraldeko aldean kokatzen da. Hego Amerikarekin duen muga eztabaidatusa da oso:

Kostaldea luzea eta irregularra da. Tartean Mexikoko Golkoa, Hudsoneko badia, San Laurendi golkoa eta Kaliforniako golkoa daude.

Baditu uharte asko ere: Uhartedi Artikoa, Antilla Handiak eta Antilla Txikiak, Alexander uhartedia, Aleutiar uharteak, Groenlandia, eta abar nagusiak izaki. Bermudak geografikoki ez daude Ipar Amerikan.

Giza-geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New York, Estatu Batuetako hiririk handiena.

Ipar Amerikako hizkuntza nagusiak ingelesa, gaztelania eta frantsesa dira. Angloamerika Amerikako herrialde anglofonoak izendatzeko erabiltzen da, hau da, Estatu Batuak, Kanada, Belize eta zenbait Karibe uharte. Latinoamerika, berriz, Amerikako herrialde latinetiko hizkuntzak aritzen direnak izendatzeko erabiltzen da, hau da, Erdialdeko Amerikako gehiena, Mexiko eta Karibe uharte asko, Hego Amerikarekin batera. Frankofoniako lurraldeak Ipar Amerikan Kanada, Frantziar Antillak, Saint-Pierre eta Mikelune, AEBetako Louisiana eta Haiti dira.

Kulturalki hizkuntza muga handia da. Angloamerikako kultura eta Latinoamerikakoa ezberdinak dira oso.

Ekonomikoki, Kanada eta Estatu Batuak aurreratuenak dira, Mexiko garapen-bidean dagoen herrialde bakarra izaki. Eskualdean badaude erakunde amankomunak, adibidez Caribbean Community and Common Market (CARICOM), edo North American Free Trade Agreement (NAFTA).

Demografikoki, Ipar Amerika mestizoa da.

Estatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde edo herrialdearen
izena eta bandera
Azalera
(km²)
Populazioa
(2005-07-01 zenbatetsia.)
Dentsitatea
( /km²)
Hiriburua
 Aingira (Erresuma Batua) 102 13,254 129.9 The Valley
 Antigua eta Barbuda 443 68,722 155.1 St. John's
 Aruba (Herbehereak) 193 71,566 370.8 Oranjestad
 Bahamak 13,940 301,790 21.6 Nassau
 Barbados 431 279,254 647.9 Bridgetown
 Belize 22,966 279,457 12.2 Belmopan
 Bermuda (EB) 53 65,365 1,233.3 Hamilton
 Birjina uharte britainiarrak (EB) 153 108.708 308,8 Road Town
 Birjina uharte amerikarrak (AEB) 352 22,643 148.0 Charlotte Amalie
 Kanada 9,984,670 32,805,041 3.3 Ottawa
 Kaiman uharteak(EB) 262 44,270 169.0 George Town
 Costa Rica 51,100 4,016,173 78.6 San Jose
 Kuba 110,860 11,346,670 102.4 Habana
 Dominika 754 69,029 91.6 Roseau
 Dominikar Errepublika 48,730 8,950,034 183.7 Santo Domingo
 El Salvador 21,040 6,704,932 318.7 San Salvador
 Groenlandia (Danimarka) 2,166,086 56,375 0.026 Nuuk
 Grenada 344 89,502 260.2 St. George's
 Guadalupe (Frantzia) 1,780 448,713 252.1 Basse-Terre
 Guatemala 108,890 14,655,189 134.6 Guatemala Hiria
 Haiti 27,750 8,121,622 292.7 Port-au-Prince
 Honduras 112,090 6,975,204 62.2 Tegucigalpa
 Jamaika 10,991 2,731,832 248.6 Kingston
 Martinika (Frantzia) 1,100 432,900 393.5 Fort-de-France
 Mexiko 1,972,550 106,202,903 53.8 Mexiko Hiria
 Montserrat (EB) 102 9,341 91.6 Plymouth; Brades
 Holandarren Antillak (Herbehereak) 960 219,958 229.1 Willemstad
 Nikaragua 129,494 5,465,100 42.2 Managua
 Panama 52,853 2,498,717 47.3 Panama Hiria
 Puerto Rico (AEB) 9,104 3,916,632 430.2 San Juan
 Saint Kitts eta Nevis 261 38,958 149.3 Basseterre
 Santa Luzia 616 166,312 270.0 Castries
 Saint-Pierre eta Mikelune (Frantzia) 242 7,012 29.0 Saint-Pierre
 Saint Vincent eta Grenadinak 389 117,534 302.1 Kingstown
 Trinidad eta Tobago 5,128 1,088,644 212.3 Port of Spain
 Turkak eta Caicoak (EB) 430 20,556 47.8 Cockburn
 AEB 9,629,091 295,734,134 30.7 Washington Hiria
Total 24,486,305 514,144,046 21.0

Diasporak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]