Ipar Atlantikoko Ituna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Itunaren orrialde bat.
Pragan 2002an eginiko NATOren Batzar Nagusia.

Ipar Atlantikoko Ituna edo Washingtongo Ituna NATO sortu zuen ituna izan zen. Washingtonen sinatu zen, 1949ko apirilaren 4an.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1948an Belgikak, Frantziak, Herbehereek, Luxemburgek eta Erresuma Batuak estatuen elkarte militar baten beharra ikusi zuten, batez ere herrialde sozialistak hartzen ari ziren indarraren aurrean. 1948ko martxoan aliantza militar bat sortzeko Bruselako Ituna sinatu zuten. Horren ondorioz Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea sortu zen. Ondoren, aliantza zabaltzeko beharra ikusi zuten eta Ameriketako Estatu Batuekin eta Kanadarekin negoziazioak ireki zituzten. Negoziazio horietara beste estatu batzuei deitu zieten: Danimarka, Islandia, Italia, Norvegia eta Portugal.[1]

Alaintzaren proposamena Nazio Batuen Gutunaren 51 artikuluaren gainean egin zen. Horren ondorioa Washingtongo Ituna izan zen.[2]

Urtez urte, beste estatuak Aliantzan sartu ziren:

Itunaren ezaugarri nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itunaren elementu garrantzitsuenetariko bat V. artikuluan dago. Horren arabera Aliantzaren edozein estatuaren aurkako erasoa Aliantzaren estatu guztien aurkako erasotzat hartuko da. Ituna Gerra Hotzaren testuinguruan sortu zen eta une hartan beldur nagusietariko bat Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak egin zezakeen Mendebaldeko estatuen aurkako erasoa zen. Eraso hori inoiz ez zen gertatu baina gatazka sortzeko egoerak eman ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]