Ipar Atlantikoko zabor orbana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bost zurrunbilo ozeaniko handienak.

Ipar Atlantikoko zabor orbana (North Atlantic Garbage Patch)[1] giza hondakinak biltzen den Ipar Atlantikoko eremu bat da. Orbana 32 ºN paraleloan dago, gutxi gorabehera Atlanta (Georgia, Ameriketako Estatu Batuak) hiriaren parean, 22 ºN-tik 38 ºN-ra paraleloetan zabaltzen da.[2] Zabor orbana berriki aurkitua izan da, 2010ean,[3] eta Ipar Atlantiko zurrunbiloarekin lotura zuzena du. Dagoeneko, orbanak luzerako ehunka kilometro ditu.[4] Orbanak kilometro karratuko 200.000 zabor-zatien dentsitatea du, guztiak itsas gainean flotatzen. [5] [6] Urtaroen arabera eta, baita ere, zenbait fenomeno klimatikoen ondorioz, esaterako El Niño fenomenoa, orbana lekuz aldatzen da, 1.600 kilometro eta oraindik are urrutirago, Ameriketako Estatu Batuetako National Oceanic and Atmospheric Administration - NOAAren arabera. Mundu osoan arazoa hartzen ari den dimentsioaren aurrean "Zazpigarren kontinente"az hasi da hitz egiten.

Ikerkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zonaldean zamatu diren zaborrak neurtzeko 5 Gyres project bidez [7] 2010ko urtarrilan espedizio bat zonaldera hurbildu zen. Tlade horrek 35 lagin hartu zituen hiru mila miletan, St. Thomas, Bermuda eta Azoreak artean. Sea Education Society (SEA) elkarteak, bestetik, 7.000 ikasle inguruko laguntzaz, 1986tik 2008 arte, sare finak erabiliz, 6.100 tokietan plastikoa jaso du. Datu horiekin, Ipar Atlantikoaren zurrunbiloan Ozeano Bareko zabor orbanean aurkitu duten "uharte"aren antzekoa topatu dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]